Saltatu eta joan eduki nagusira

Jerusalema challengera animatu dira Adunako eskolakoak

 

EL DIARIO VASCO

Adunako leku ezberdinetan grabatu zuten bideoa.

NÚÑEZaduna.Martes, 8 diciembre 2020, 00:21

Interneteko erronka berria da Jerusalema challenge, koronabirusak sortutako krisiak eragindako ezinegona arintzeko ideia duena. DG Master KGren 'Jerusalema' kanta abestuz eta dantzatuz bideoa egitea eta interneten zintzilikatu dute munduko hainbat txokotako herritarrek, eta Adunako Eskolako ikasle zein irakasleek erronka onartu eta erantzun oso ona izan duen bideoa argitaratu dute. «Dani Kultur teknikariak komentatu zigun erronka» eta ez zuten onartzeko dudarik izan. «Egoera triste honetan alaitasuna transmititu» nahi izan dute bideoarekin Iñaki Pagola irakaslearen esanetan.

Bi hilabeteko lana izan da, Oihana musika irakaslearen eta Iñaki IKTko irakaslearen gidari-tzapean. «Oihanak abestia eta dantza irakatsi die eta ni muntaketa lanetan aritu naiz», azaltzen du Iñaki Pagola irakasleak. Dena den, Adunako eskola osatzen duten 66 ikaslek eta 12 irakasleek parte hartu dute. Bideoan ikasle guztiak agertzen dira eta lau irakasle, baina antzean guztien elkarlana egon dela azpimarratu du Iñaki Pagolak. «Ikasleak zelaian sartzeko antolatzen, bideorako ideiak ematen... Irakasleen arteko elkarbizitzarako asko lagundu digu». Ikasleak ere asko inplikatu ziren eta jolastokian ere dantzan aritzen ziren. «Oihanak kanta jartzen zien bozgorailuarekin eta segituan hasten ziren dantzan»

Grabaketa Adunako txoko ezberdinetan egin zen. «Herria nondik ikusten zen hobeto pentsatu genuen eta gero bi egunetan egin genuen grabaketa». Ikasleen gela bakoitza burbuila moduan mantenduz, baserritarrez jantzita, talde bakoitzak herriko leku batean grabatu zuten asteazken batean, eta ostiralean zelaiko irudiak grabatu zituzten. Irudi guztiekin, Iñaki bera arduratu da muntaiaz. «Gurasoak agertzea ere gustatuko litzaiguke, baina pertsona gehiegi elkartzea ez zen komenigarria. Hurrengo batean».

Oso gustura

Lan handia izan du, baina oso gustura daude emaitzarekin eta jasotako erantzunarekin. «Ikasleek gelan ditugun telebistetan jartzeko eskatzen digute, gurasoek ere esan digute asko gustatu zaiela. Ez da hainbeste produkzio lana izan, baizik gero datorrena, ikasleek ere oso gustura ikustea beraien lanarekin».

Jerusalema challenge ez da, hala ere, lehena eta azkena izan. Izan ere, Eitb-ko maratoiarekin bat egin du eta aurtengo egitasmoko 'Ez negar egin, gu elkarrekin' abestiaren doinuaz baliatuz, Koronabitxus gelakoek kopla berriak asmatu eta abestu dituzte. Bideoak Adunako Herri Eskolako eta Adunako Jai Batzordeko youtubeko kanaletan ikus daitezke.

 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2024/2025 ikasturtea

 Ongi etorri 2024/2025 ikasturte berrira!  Oporrak ondo dsfrutatu ondoren, hemen gaude berriz ere bueltan ikasturte honek ekarriko dizkigun sorpresaz gozatzeko. Ikusten duzuenez, irakasle berriak daude. Hauek ere ilusio haundiarekin etorri dira Adunara, goazen denon artean gure famili txiki haundi hon etara ongietorri goxo eta polit bat egitera! 

Time for bed

When it’s time for bed, I have a shower And put my pyjamas on. I wash my face and I clean my teeth. Then we go to bed And we go to sleep. When it’s time for bed, I have a shower And put my pyjamas on. I wash my face And I clean my teeth. Then we go to bed. But we don’t go to sleep. No, we don’t go to sleep. We read a book!

KIROL TOPAKETAK + ERRALDOIAK

Apirilaren 4an, Lh3tik LH6rako ikasleek, eguraldi paregabearekin, kirol topaketak ospatu genituen Berazubin, HHko ikasleak berriz, erraldoiak ikustera joan ziren, denek inguruko herrietako eskola txikiekin batera igaro zuten goiza. Mundiala izan zen, eta parte-hartzaile guztiek elkarlanean eta laguntasunez osatutako giroa gozatu zuten. Bazkaltzera denok San Esteban auzoko parkera joan ginen, Aiztondoko eskolekin batera. Bertan, elkar ezagutzeko aukera izan genuen, jolasteko eta beste eskolekin egun bikaina igarotzeko. Harremanak sortu ziren, barreak eta emozioak partekatu ziren, eta guztiek parte hartu zuten jardueren dinamikan. Egun osoa gogotsu eta alai pasatu genuen, eta guztiei eskerrak ematen dizkiegu parte-hartzeagatik. Topaketa honek erakutsi zigun beste behin komunitatearen garrantzia eta elkarbizitza sustatzen jarraitzeko dugun aukera paregabea.