Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2024

Kalabaza bizkotxoa

Eskolako baratzean kalabaza bat hazi zen. Urriak 25ean kalabaza horrekin bizkotxo bat egitea okurritu zitzaigun. Orduan eguraldi kaixkarrarekin errezeta egin genuen. Honats pausuak: Osagaiak (8 lagunentzat) : -250 g kalabaza edo kuia  ( gordina eta garbia) -200 g azukre -3 arrautza - 70 g oliba-olio -250 g irin -16 g legamia - Kanela-hautsa goilarekada txiki bat Nola egin (pausuak) Kalabaza kubo txikitan moztu eta ontzi batean, su motelean irakiten jarri .                                     Kalabaza egosita dagoenean, sardexka batez zanpatu eta azukrea nahastu. Aurreko nahasketari arrautza irabiatuak, irina, olioa, kanela-hautsa eta legamia ondo nahastu. Orea molde batera bota eta aurrez berotutako labean sartu (180 gradutan, 30 minutuz). Hozten utzi, moldetik atera eta prest duzu bizkotxoa gau beltza, urtebetetze festa etab, behar bezala ospatzeko. ON EGIN!!

Adunako Film Laburren Festibala

Ikasleak zuzendari, aktore zein ekoizle bihurtu gara eta film laburren emanaldi bat prestatu genuen Adunako kultur aretoan gure lehen ikas egoerari bukaera emateko. Alfonbra gorritik dotore jantzita paseatu eta bukaeran modadutxo bat jateko tartea izan genuen. Zinemaldia Hona hemen zikloka egin ditugun film laburren bideoak. Atzerrira ere salto egin dugu eta ingelesezko lanak ere aurkezten dizkizuegu hauen artean. Gustatuko zaizkizuelakoan... Aduna Herri eskolako izarrak!! 1. zikloa: zubia 2. zikloa: Beldurrezko pasartea 3. zikloa: sagarren bidea 3.zikloa: Adunako txokoak  3. zikloa: Adunako liburutegia 3.zikloko Stop Motion

GAU BELTZA

Tradizioei eutsiz, gau beltza landu genuen, norbere beldurrak errez eta taldean dantzatuz, bukaera emateko gaztain erreak jan genituen.