Eskolako baratzean kalabaza bat hazi zen. Urriak 25ean kalabaza horrekin bizkotxo bat egitea okurritu zitzaigun. Orduan eguraldi kaixkarrarekin errezeta egin genuen. Honats pausuak:
Osagaiak (8 lagunentzat) :
-250 g kalabaza edo kuia ( gordina eta garbia)
-200 g azukre
-3 arrautza
- 70 g oliba-olio
-250 g irin
-16 g legamia
- Kanela-hautsa goilarekada txiki bat
Nola egin (pausuak)
- Kalabaza kubo txikitan moztu eta ontzi batean, su motelean irakiten jarri .
- Kalabaza egosita dagoenean, sardexka batez zanpatu eta azukrea nahastu.
- Orea molde batera bota eta aurrez berotutako labean sartu (180 gradutan, 30 minutuz).
- Hozten utzi, moldetik atera eta prest duzu bizkotxoa gau beltza, urtebetetze festa etab, behar bezala ospatzeko.
ON EGIN!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).