Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

PIRATEN ETXEA

Lehenengo eguna Autobusean  iritsi ginen piraten etxera (aterpetxera). Arauak azaldu zizkiguten bideo bidez. Bazkaldu eta gero mendira joan ginen. Menditik bueltan afaldu eta ohera joan ginen. Bigarren eguna LH 1234koak goizean iritsi ginen eta arauak azaldu zizkiguten. Ondoren  pixkat libre jolasteko tartea izan genuen. Bazkaltzeko etxetik ekarritako bakadiloa jan genuen eta bazkal  ondoren beste pixkat jolastu ginen. 15:30etan oinez Pasaiara joan ginen txalupan ibiltzera. Txalupan buelta handia egin genuen eta berriro Pasaiara itzultzean bertako plazan nozila bokadiloa jan genuen. Azkenik autobusean itzuli ginen. Ilunduta zegoenez, etxe barruan jolastu ginen afal ordurarte. Afaldu ondoren,  Xadorren istorio bat kontatu zigun Koko piratak. Eguna bukatzeko, "pasillo de modelo" egin genuen. Gero lo egin genuen. Hirugarren eguna Azken egunean esnatu eta maletak egin genituen. Ondoren gosaltzera jetxi ginen eta godaltu ondoren jolas batzuk egin genituen. Piraten Etxean ...

😎 DONOSTIKO ZINEMALDIA

Pasa den asteko ostegunean, Donostiko zinemaldira joan ginen. Pelikula belodromoan ikusi genuen, pelikularen izena MIGRAZIOA zen. Lehen Hezkuntza osoa joan ginen autobusean.  Pelikula nahiko polita zen baina ez zen gure adinerako egokia. Unax R. eta Anje 

BASOPETA

 Eskolan hasi eta lehengo ostiralean Basopetara joan ginen. Bidean gaztain asko hartu genituen. Basora iritsi ginenean mahai-jokuetan eta slacklinean ibili ginen. Oso ondo pasa genuen. Zayra, Alaine eta Tania

🏀🎈🏃JOLAS-KOOPERATIBOAK

Ikasturte berriko lehen ostegunean jolas-kooperatiboak  egin genituen. 3.zikloko ikasleak lau jolas aukeratu  genituen eta eskolako ikasle guztiak lau taldetan banatu genituen. Jolas bakoitzak 10 minutuko iraupena izan zuen. Jolasak frontoiean eta kirol pistan egin genituen. Jolasak oso ondo atera ziren. Laister arte! Aratz I eta Laia A

💢 HASI DA 2026/27 IKASTURTEA

 ETA ESPERO DUGU IKASLE GUZTIAK POZIK ETA IKASTEKO GOGOZ ETORTZEA!! Ikasturte honetan egin ditugun eta egingo ditugun ekintzen berri emango dizuegu, baita egingo ditugun proiektuen berri ere. Espero dugu idazten dugun guztia zuen interesekoa izatea. Laster arte! Irakasle taldea

🎙️ Ikasturte honetako lehen irratsaioa, martxan!

Atzo ikasturte honetako lehen irratsaioa ospatu genuen, eta primeran pasa genuen bai prestaketetan bai zuzenekoan ere. Hasieran  urduri samar egon ginen, baina ilusio handiz egindako lanari esker saio polita atera zen.  Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta adi egon…  hurrengo irratsaioak bidean daude!  🚀🎧 Irratsaioa entzuteko aukera galdu bazenuten, ez kezkatu,  nahi duzue n momentuan gozatzeko h ementxe duzue entzungai 👂👇 58.irratsaioa

💀 ESKELETOEN DANTZA🎶

Skeletoen dantzaren bideo isilari ahotsa jartzea izan da gure proiektua. Horretarako, lehenik gidoia idatzi dugu, eta ondoren ahotsa irratian grabatu dugu. Grabazioa eginda, bideoaren muntaia  egin ahal izan dugu. Lanik zailena ahotsa bideoaren momentu zehatzekin bat etortzea izan da, baina egia esan, ahotsa grabatzen primeran pasa dugu eta asko disfrutatu dugu. Hona hemen egindako lanaren emaitza ⬇️📽️ Eskeletoen dantza