Adunako Gregorio eskolara etorri zaigu gaur arratsaldean.
Axeri dantza zer den eta zertan datzan esplikatzea.
*lanbide asko kirol bihurtu direla eta jolasak dantza bihurtu direla ere esan digu.
Axeri dantza Adunan 50 urte galduta egon ondoren, Andoaingo dantza taldearen eskutik, 1975. urtean berreskuratu zela ere kontatu digu.
Dantzaren estilo aldetik nahiko askea edo kaotikoa zela eta orain berriz nahiko arautua dagoela ere esan digu.
Adunako axeri dantza, gure herriko altxorretako bat, arriskuan egon da eta berreskuratu denez! ohitura zaharrak baloratu, gorde eta gure artean eutsi behar ditugula ere konturatu gara.
Mila esker Gregorio gure eskolara etortzeagatik.