Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2018

Literatur Astea- Bikoteka irakurtzen

Atzo Liburuaren Eguna zela eta, eskolan irakurketarekin zerikusia duen ekintza aurrera eraman genuen: Binaka irakurtzen. Eskola guztitik aritu ziren irakurtzen, salto gelan, nagusien gelan, eskaileretan....edozein txoko erabili zuten lurrean eseri eta ipuintxoa kontatu eta entzuteko. Oso polita atera zen, eskolako handiek txikiei kontatu zizkieten beraiek aukeratutako ipuinak eta batzuetan alderantziz ere!

Oharra

Berritsu irratia zuzenean!! Ostiralean, apirilak 27an, arratsaldeko 14:45etatik aurrera Berritsu irratiaren 20. emanaldia izango dugu, zuzen-zuzenean!!  Maddalen Arzallus bertsolari ospetsua elkarrizketatuko dugu. Beti bezala gonbidatuak zaudete entzun eta parte hartzera!!! Etxeko entzuleak animatu zaitezte "diskoen eskaintzan eta lehiaketan" telefonotik deituz parte hartzen!!! Frekuentzia: 98.2 FM

Literatur astea

Apirilaren 23a Liburuaren Eguna ospatzeko asmoz, datorren asterako Literatur Astea antolatu dugu eskolan. Jarraian ikusiko duzue antolatutako ekintzak. Tertulia dialogikoak, bai euskaraz baita gazteleraz ere, Martziano gelakoek egingo dute, astearte eta ostegunean gopizeko 10tan. Eta zu, guraso bezala, gonbidatuta zaude parte hartzera! Ondoren, irakurriko ditugun testuak dituzu baita tertulia dialogiko bat nola egiten den jarraibidea. Animatu zaitezte parte hartzera!

Booktuberrak

Jonek eta Izarok, "Manolito Gafotas" eta "Sorgin Txikia "ri buruzko bideo bat egin dute. Aurrera booktubers!

Booktuberrak

Kaixo blogariok!! Hemen ditugu Aiora eta Alaitz beraien liburuak gomendatzen. Ea gustatzen zaizuen!!

Booktuberrak

Kaixo denoi! Oraingo honetan Martziano gelako Lohitzun eta Ibai ditugu liburu gomendioa egiten, aurrera Booktuberrak!!

Berritsu irratian abestiak bozkatzeko aukera!!

Berritsu irratiko Diskoen Eskaintza atalean aldaketa txiki bat egin dugu. Orain arte gurasoentzako eta ikasleentzako abesti bana guk aukeratzen genituen. Baina orain, guk aukeratutako abestietatik gehien bozkatutako bi kantak erabiliko ditugu. Horretarako zuen parte hartzea beharrezkoa da. Blogaren eskuinaldean izango duzue abestien zerrenda eta kanta horiek bozkatzeko aukera. Bozkatzeko epea irratiko emanaldiko asteko asteazkenera arte luzatuko da, beraz animatu bozkatzera!!!

El Principito

Como sabĂ©is los del 3er ciclo  hemos estado leyendo al Principito en las Tertulias DialĂłgicas. Al terminar el libro cada uno reflexionĂł y sacĂł una idea clave o una frase que más le gustĂł, y con eso, hemos creado mediante la tĂ©cnica del stop motion un vĂ­deo. Esperamos que os guste, lo hemos hecho con mucho cariño y mimo. Ah!! ¿SabĂ­as que el 6 de abril fue el cumpleaños del Principito? Ha cumplido 75 años, asĂ­ que felicidades Principito!