Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Guraso-elkartea etiketa duten argitalpenak ikusgai

Nerea Mendizabal gurasoekin

Atzo arratsaldean Nerea Mendizabal eskolara etorri zitzaigun gurasoekin komunikazio ez bortitza, Txerto emozionala, pandemiaren (covid 19) ondorioak, errespetuzko komunikazioa eta beldurrak nola kudeatu erakustera. Gitarra ere ekarri zuen eta 2 abesti ere abestu zizkigun. Berak esan zigun esaldietako bat hauxe izan zen. “txerto emozionala” erabiliz sistema immunologiakoa indartu behar dugu.

BASOESKOLAKO HITZALDIA

Ostegun honetan, urriak 17an, arratsaldeko 16:15tan "Basoeskola" proiektuko kideak etorriko dira gure eskolara ekimen polit honen inguruko informazioa ematera. Gure zalantzak argitzeko eta "Basoeskola" zertan datzan ezagutzeko aurkera izango dugu. Animatu zaitezte!

Oilasko-jokoa eskolan

Adunan, Oilasko-jokoa aspaldiko ohitura dela esan digute Jonek eta Ainarak. Goizean goiz hasita, baserriz baserri oilasko bila joaten ziren herriko gazteak eta  arratsaldean, herriko plazan oilasko-jokoa egiten zuten. Oilasko-jokoan animaliei tratu txarra ematen zitzaiela eta debekatu egin zuten oilaskoak bizirik kaxan zartzea. Gaur egun plastikozko oilaskoak erabiltzen dira eta Jone eta Ainararen laguntzaz guk ere Oilasko-jokoa praktikatu dugu.

Liburuaren nazioarteko eguna

Gaur liburuaraen eguna ospatzeko egun berezi bat izan dugu eskolan. Irakasleak eta ikasleak arreta handiz egon gara gurasoek kontatu dizkiguten ipuinak entzunez. Mila esker denoi eta ea datorren urtean errepikatzen dugun!!!

Optometrista hitzaldia

Atzo, Mº Teresa de Olaberria Optometristaren hitzaldia eduki genuen eskolan. Interesgarria iruditu zitzaigun eta ikusmena(Vista): Nitido ikustea eta ikuspegia(visión): Burmuinaren abilidadearen arteko diferentzia zein den esplikatu zigun. Motibazioak ere garrantzi handia duela esan zigun eta ea denak baikor eta motibotsu egoten garen gure ikasleekin, gure semeekin eta abar Besteak beste, bideo batzuk ere erakutsi zizkigun eta katuka ibiltzearen garrantziari buruz bideo hau erakutsi zigun. Ea gustatzen zaizuen!!!

ADUNAKO AXERI DANTZA

Gaur Xabier Tejeria "gurasoa" eta Jonander Belamendia "txistularia" etorri zaizkigu eskolara. Adunako axeri dantzak ze parte dituen eta nola dantzatzen den erakutsi digute. Oso ondo pasa dugu eta eskerrak eman nahi dizkiegu biei!!!

ADUNAKO AXERI DANTZA

Adunako Gregorio eskolara etorri zaigu gaur arratsaldean. Axeri dantza zer den eta zertan datzan esplikatzea.  *lanbide asko kirol bihurtu direla eta jolasak dantza bihurtu direla ere esan digu. Axeri dantza Adunan 50 urte galduta egon ondoren, Andoaingo dantza taldearen eskutik, 1975. urtean berreskuratu zela ere kontatu digu. Dantzaren estilo aldetik nahiko askea edo kaotikoa zela eta orain berriz nahiko arautua dagoela ere esan digu. Adunako axeri dantza, gure herriko altxorretako bat, arriskuan egon da eta berreskuratu denez! ohitura zaharrak baloratu, gorde eta gure artean eutsi behar ditugula ere konturatu gara. Mila esker Gregorio gure eskolara etortzeagatik.

Igandean Basopetan

Basopetan eguna pozik pasa zuten Adunako ikasleak gurasoekin. Bapo bazkaldu ondoren indarrak ere neurtu zituzten sokatiran.  Nork irabazi ote zuen???

Bizikletan Leitzara egun-pasa

Igandean 10:00etan eskolako ikasleak gurasoekin bizikletak hartu eta Adunatik, Leitzaran errepidetik, Leitzara joan ziren. 12:00etan Arkaitzek prestatu zuen paella arbolen itzalpean gustura jan ondoren, errekan freskatu, indar berritu, eta Adunara bueltatu ziren bizikletan. Egun ederra pasa zuten!!!