Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

literatura etiketa duten argitalpenak ikusgai

Literatur astea Adunako eskolan

Aste honetan, herriko pertsona ezagunak, gure eskolako ikasleei ipuinak kontatzen ari dira.  Gaurko honetan herriko alkatea Josu, Martin Zabala sagardotegiakoa eta Aitziber (berak eginiko ipuina) izan dira protagonistak.  Oso gustura egon gara eta asko gustatu zaizkigu. Mila esker denoi!

Literatur astea Adunako eskolan

Aste honetan, herriko pertsona ezagunak, gure eskolako ikasleei ipuinak kontatzen ari dira. Gaurko honetan Dani Arizala eta Juan Kruz Igerabidek kontatu dizkigu. Oso gustura egon gara eta asko gustatu zaizkigu.  Mila esker Dani eta Juan Kruz igerabide!!!

Literatur astea Adunako eskolan

  Aste honetan, herriko pertsona ezagunak, gure eskolako ikasleei ipuinak kontatuko dizkiote. Gaurko honetan Iban Velazek kontatu ditu herriko plazan.   Oso gustura egon gara eta asko gustatu zaizkigu. Mila esker Iban!!!

Pedro Mari Otaño

Duela egun batzuk "Amatxo laztana" poema errezitatu genizuen eta irratian entzuteko aukera izan zenuten ere.Bertan, idazlea nor zen asmatzeko eskatu genizuen. Hona hemen erantzuna: Olerki honen idazlea Pedro Mari Otaño bertsolari zizirkildarra da. Errekalde baserrian jaio zen 1857an bertsolari familia batean. Bere lehengusuak, Plazida Otañok ere primeran egiten zuen bertsotan. Gaur egun , Zizurkilgo libururutegiak bere izana darama. Pedro Mari Otaño hirutan Ameriketara joan zen eta 1910. urtean Argentinan hil zen.

Olerkiak

Asteko azkeneko egun honetarako, Leire Bilbaoren Xomorropoema liburuko hainbat poesia dituzue. Piztia Poetikoa  Pizti honen marrazkia egingo al zenuke? Horrela bada, egin ondoren bidali irakasleari, gero blogean jarriko dugu!   Gauean ezin lo egin? Ohean arditxoak kontatzen laguntzeko poesia duzue honakoa:   Aurpegiaren metafora    Poesiak esandakoa marraztuko al zenuke? Gogoratu, gero irakasleari bidaltzen. Zein da irakasle ezkutua? Asmatuko al zenuke?

Literatura Astea

Apirilaren 23an  liburuaren eguna ospatzen da. Aitzaki horrekin urtero Literatura astea antolatzen dugu eskolan eta aurten ere. Bai horixe! Astean zehar irakasleok grabatutako audioak blogera igoko ditugu; ipuinak, olerkiak... Espero dugu asko gustatzea eta literaturaz gozatzea!