Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2014

Eskola, laborategi...

Hiruhileko honetan zehar, eskolako ikasle eta irakasle guztiak ikerlari bihurtu gara. Zientziaren ikuspuntutik gauzen zergatia aztertzen gabiltza eta horretarako ekintza pilo bat burutu ditugu.   Ziklo guztietako ikasle eta irakasleak aritu gara esperimentuak egiten: elektrizitatearen inguruan, magnetismoaren inguruan , erreakzio kimikoak aztertuz eta ulertuz, presioa zer den ezagutuz…   Gorputza ere aztertu da maila guztietan. Horretarako bestelako esperimentuak egin, eta mikroskopioa eta bestelako aparatuak eta abar erabili dugu; eta, Mertxe Badiolari esker, era guztietako laginak eta gizaki ehun desberdinak aztertu ditugu   (zelulak ikusiz, egitura aztertuz, genetikari buruz ikasiz...) . Azken honek ere Lego Wedo materialarekin   ( Ikaskidetza ekimenari esker erabiltzen ari garena) saio berezi bat eskaini zigun, pilo bat eskertu duguna, eta hainbat ordenadore bidezko programazio eredu desberdinak erakutsi zizkigun. Eta horrekin lotuta, 3. Zikloko ikasleek udaletxeko