Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

agenda21 etiketa duten argitalpenak ikusgai

Bizikleta tailerra

Udaletxeko "Agenda 21" proiektoaren mugikortasun gaiarekin lotuz, Tolosako Edu eta Josu etorri zaizkigu "bizikleta tailerraren" berri ematea. Zulatua arreglatzen ere ikasi dugu eta praktikatzea oso garrantzitsua dela esan digute. Mila esker Josu eta Edu gure eskolara etortzeagaitik.

Bizikleta Martxa

Mugikortasun Astea dela eta, egitasmoarekin bat eginiz gaur ere Zizurkilera joan gara bizikletaz. Aurrena, Sorabillaraino joan gara eta bueltakoan bidetik aurretik moztu diguten errepide zatian paratxutarekin jolastu gara. Bidea jarraituz, Zizurkilera joan gara eta Zubimuxun Villabona eta Zizurkilgo ikasleekin jolas batzuk egin ditugu. Hona hemen gaurko irudiak.