Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2022

EITB MARATOIA

 EITB MARATOIA 2022                  Asteazken goizean txorrotara joan ginen. Busti eta dantza egin genuen. Gure bideoa eitb-ra bidaliko dugu eta aurtengo kanpainan parte hartuko dugu. Geldiezinak gara lemaren alde "Euritan dantzan" dantzatu dugu esklerosi anizkoitza duten gaixoei gure laguntza emateko.       Egileak:Irai, Unax eta Alaine
ASTE HONETAN BI IKASLE BERRI ETORRI DIRA GURE ESKOLARA. OKASANA ETA TANIA. UKRANIATIK ETORRI DIRA.OSO ONDO DABILTZA GUREKIN JOLASTEN. ONGI ETORRI ADUNARA! EGILEAK: IRAI, ALAINE ETA UNAX

Zarautzeko barnetegia

 Urriaren hasierarekin batera, Zarautzera joan gara gaua pasatzera. Zaharrenak Zumaira joan dira mineralak ezagutzera. Hurrengo egunean, gainontzeko lehenhezkuntzakideekin batera mahastietatik Getarira joan gara ibilalditxo polit bat eginez eta bertan Elkano gogoratu dugu eta portutik pista jolas bat egin dugu.  Arratsaldean, Zarautzeko aterpetxera bueltatu eta aparejuak egin ditugu hurrengo egunean, Zumaian arrantzan ibiltzeko. Oliverrek izugarrizko korkoia arrantzatu du, aupa zu, Oliver!  Ikusten duzuen bezala, primeran ibili gera!