Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2022

Liburuen altxorra

 Berriro da gurekin Liburuen Altxorra!! Imanol eskolara etorri zaigu liburuz betetako kutxarekin eta bertako altxorrak erakutsi eta batzuk ere kontatu dizkigu.  Hilabetez kutxaz gozatzeko aukera izanik, etekina aterako diogu! 

Ikasturte berriari hasiera

 Udako oporrak ondo gozatu ondoren, hemen gaude indartsu eta gogotsu ikasturte berrian.  Aurten, garai batean bezala, jolas kooperatiboak eskola osoa elkarturik egin ditugu, alde batetik paratxutarekin sokorristetara jolastu gara, bestetik, uztailekin jolas txiki batzuk egin ditugu, zapiaren jolasa kooperatibo bihurtuta ere ibili gara, eta azkenik, armiarman ere jolastu gara.  Primeran ibili gara jolastuz eta gozatuz!