Musika arloan ere, ikasle nagusienek instrumentuen sailkapenari buruzko lan bat egin dute. Gainera, aurkezpen amaieran, haiek jotzen dituzten instrumentuak entzuteko aukera izan genuen, eta primeran egiten dute!
Hemen berriro ere, Euskararen eguneko ospakizuneko argazkiekin. Euskarazko kantekin jolasean aritu ginen eta argazki polit batzuk atera. Hona hemen bat. Besteak, web atariko gurasoen gunean...
Joan den egunean, eta Unibertsoa gaiarekin lotuta, Txinan lan egiten duen astro-fisiko batekin bideokonferentzia egin genuen. Emakumeak Orzuri izena du, eta Txinako unibertsitate garrantzitsuenetariko batean aritzen da sateliteen eraikuntzaren inguruan.
Proiektuan gauden lau eskolen artean galdera sorta bat prestatu genuen bideokonferentziaren bidez Orzurik lagun ahal izateko. Ikasleak oso gustura aritu ziren, eta motibatu erebai. Hona hemen emaitza...
Euskara hizkuntza gutxitua izanik, denon beharra du eta erabilpena da hizkuntza bat bizirik iraun dezan abiapuntu nagusiena. Hizkuntzaren ekologiari buruzko bideo interesgarri bat duzue hurrengo lotura honetan.Gomendagarria.
Pasa den astean, Sastarrainen egon ginen eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleak. Primeran pasa genuen, eta oso jarduera interesgarriak burutu genituen: sakiak, kandelak, mendi ibilbidea, Ekain-berrira bisita...
Gurasoen gunean argazkiak eta bideoren bat ikus daiteke. Ea gusatukoak dituzuen!
Irailaren 19an Donostiara joan ginen Lehen Hezkuntzako ikasleak eskolarako liburuak erostea, urtero bezala. LH 1-2-3koak Fnac-era joan ziren; LH 4-5-6koak, berriz, Elkar megadendara. Ikasleak oso gustura aritu ziren liburuak aukeratzen, eta polit eta interesgarriak aukeratu zituzten. Gero, Alderdi Ederren egon ginen pixka batean jolasten eskolara itzuli ginen arte.
Eskolako Web atarian, gurasoen gunean, ateratako argazki guztiak dituzue ikus eta deskargatu ahal izateko. Gogorarazten dizuegu horretarako erabiltzaile eta pasahitz bat behar duzuela.
Ikasturte berria hasi da. Aldaketa ugari egon dira: 6 irakasle berri hasi dira eta hiru irakasle geratu dira eskolan. Bestalde, ondo hasi gara, espero dugu hobetzea eta ondo pasatzea, asko ikastea...
Beste bat arte.
2012-06-25
Bukatu da ikasturtea eta horrekin batera ere bukatu da Adunako eskolan egon garen irakasle batzuentzat berriro Adunan egoteko aukera. Jakin, esperientzia oso polita izan dela guretzako eta oso gustora sentitu garela. Eskerrak eman nahi dizkizuegu, bai irakas taldeari, gursoei eta nola ez egunero egunero zoriontsu egin gaituzten ikasle talde jatorrari!! Muxu haundi bana eta ongi izan!! Juanma, Ainara, Eider, Aiheko, Izaskun eta Amaia.
Gaur Alkizako eskolara joan gara Albiztur-eko lagunekin eta antzerki polit bat eskeini digute. Oso gustora ibili gara, hamaiketako goxoa eman digute eta denak elkarrekin giro politean, parkean jolastu dugu.
Aurtengo ikasturtean, iaz bezala, proiektu baten inguruan landu ditugu arlo desberdinak: matematika, hizkuntzak, ingurune... Eskolako atarian proiektuaren emaitza ikus dezakezue eskolako maketa. Aurten, Hernani institutuko ikasle batzuekin harremanetan jarri gara proiektuaren zati bat elkar lanean egiteko: zirkuitu elektrikoak (eraikuntza barrukoa eta kanpokoa, LDR-a duena).
Ikus ezazue lanaren prozesuaren bideoa eta egindako lanaren txostena, ea zer iruditzen zaizuen...
Ikusitakoaren komentarioak eskertuko genituzke!!!
Jada egun batzuk pasa badira ere, adierazi nahi dizuegu gurasoen emanaldiko bideoak eskolako atariko gurasoen gune pribatutik ikus eta gorde egin ahal izango dituzuela. Dena den, atal hori sortzen eta konfiguratzen ari gara, eta ahalik eta azkarren prest edukitzea espero dugu. Gogoratu horretarako erabiltzaile eta pasahitz bat behar duzuela eta ataritik bertatik eska daitekela.
Hona hemen adibidetxo bat...
2012-06-06
Pasaden Ostiralean, Zarautzera egin genuen irteera. L.H.-ko ikasleak surf ikastaroa egin zuten eta H.H.-ko ikasleak berriz, hondartzan uretan freskatu ziren. Ez zuten hotz handirik pasa!! ez zirudien behintzat!! Ondoren, parke batean bazkaldu genuen eta dordoka eta ahateak ikusi genituen. Oso ondo pasa genuen!!
2012-06-05
Gaur, Haur Hezkuntzako ikasleak, herriko liburutegira joan gara. Bertako arduradunak liburutegiko arauak gogorarazi dizkigu eta ipuin bat kontatu digu. Gure gustoko ipuinak ikusteko aukera ere izan dugu.
Aiztondoko herriek, horien artean Adunak, El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin dute anaieratzea. Hori dela eta pasaden astean El Salvadorreko 2 irakasleren bisita izan genuen eskolan. Ongi etorri politta egin nahirik abesti eta olerki politak eskeini genizkien 2, 3, 4 eta 5 urtetako ikasleak!!
2012-05-31
MAKINA SINPLEAK
POLEAK
Jarraian duzuen esperimentua, L.H.-ko 1, 2 eta 3. mailako ikasleekin burutu dugu:
Eman dezagun, hondarrez betetako ontzi bat 1´5 metrotara jaso nahi dugula. Ezingo genuke lan hori gure besoez baliatuz egin; besoa okertzean, ontzia gure sorbalden parean geratuko litzateke eta guk, gure buruaren pareraino igo nahiko genuke gutxi gora behera.
Guzti hau ulertzeko, esperimentatu dugu: irakasleak galderak egin eta ikasleak beraien hipotesiak azaldu dituzte. Bukaeran ondorio batetara iritsiaz.
-Zer egin dezakegu? *Hasteko altuera batetara igo ziren ikasleak, ontzia soka batekin lotu eta gorantz tira eginez.
Esku bakarra edo biak
erabiliaz ere, kuboak asko pisatzen zuen. Gehienez, beraien eskuen pareraino
besterik igotzea zela posible ikusi zuten.
*Beste modu bat
probatu genuen:
Ontzia barandila baten azpian ipini eta soka barandilaren gainetik pasa genuen. Sokatik beruntz tira eginez, hondarrez betetako ontzia igo zuten.
-Ondorioa:
Errezagoa da orain ontzia igotzea? Polea batek egiten duen lana egiaztatu zuten eta modu honetan, ontzia jasotzea
errazagoa zela konturatu ziren.
2012-05-29
Iñaki, musika eskolako irakaslearen eta bere lagun Onintzaren bisita izan genuen eskolan. Elkarrekin abesti polit batzuk abestu genituen eta perkusio batzuk jotzeko aukera ere izan genuen; txikitxoenak klabea eta nagusiagoak xilofonoa.
2012-05-28
Kaixo lagunak!! Alkizako ikasleekin harremantzeko, Larraulera egin genuen irteera. L.H.-ko ikasleak Alkizatik bertako L.H.-ko ikasleekin oinez joan ziren Larrauleraino eta H.H.-koak berriz autobusez joan ziren.
2012-05-22
Hemen doakizue, ikasturtean zehar, Haur Hezkuntzakoekin landutako "Hiru txerrikume"-en antzerkia!!
Maiatzaren 15ean, asteartean, guraso batzuekin bildu ginen, besteak beste , eskolako IKTen erabilerari buruz hitz egiteko, eta etortzeko ahalegina egin zutenei eskerrak eman nahi dizkiegu.
Jarraian, esteka honetan klik eginaz irakur daiteke bileran hitz egindako gaiei buruzko laburpen txiki bat.
Eskolak blog berri bat sortu du: "The Aduna Times". Ikasleek idatzitako aldizkari digital baten moduan funtzionatuko du. Bertan, zuen emaila jarriz, idatziko diren albisteei harpidetu ahal izango duzue. Ea gustukoa duzuen...
Atzo gure eskolan ere liburuaren eguna ospatu genuen. Horretarako ekimen berezi bat planteatu genuen: eskolako kide bakoitzak (ikasle, irakasle eta guraso) norberaren liburu gustukoena ekartzeko aukera zuen eta besteei erakutsi. Honela sarreran liburu txoko bat osatu genuen ekarritakoak erakusteko.
Atseginez aritu ginen guztiak bildu genituen liburu guztiak ikusten. Eta hemendik, lan honetan parte hartu duten gurasoei bereziki eskerrak eman nahi dizkiegu.
Eskola txikien festa dela eta, abesti hau ezagutzera eman nahi dugu. Entzun eta letra irakurtzeko aukera duzu.
(Doinua, "Eguzkiak urtzen du goian") Muzicons.com
Eguzkiak nahastu ahala
egunsentiko aidea
pauso txikitan egiten dugu
eskolarako bidea.
Herri bizitzak, plaza giroak,
eskola du zutabea
zein den luzea mende laurdena
jolas soinurik gabea.
Desberdinen artean eraikiz
jakintza ta ondarea
herrizherri era auzoz auzo
har dezagun adorea
"bakoitzak berea urratuaz
denon artean geurea"
bizirauteko indarra dugu
geronen baitan gordea.
JEXUX MARI IRAZU MUÑOA
2012-04-20
Bigarren hiru hilabetean biografia gaia landu dugu; jarduera asko egin ditugu eta hau erakutsi nahi dizuegu
Oporrak hartu aurretik Aia herriko Iturraran parketxera egin genuen bisita. Koala gelakoek ogi goxoa egiteko aukera izan zuten, eta Euskogelakoek, aldiz, Pagoetatik ibilbide polita egiteko aukera izan zuten.
Hemen argazki bat eta bideotxo bat ikusteko aukera duzue. Hala ere, argazki gehiago ikusi nahi badituzue, eskolako Webgune berrian aurkituko dituzue. Dena den, jakinarazi nahi dizuegu, horiek ikus ahal izateko erabiltzaile eta pasahitz bat behar dela, eta webgune horretan bertan dagoen eskaera-formularioa betez eska ditzakezuela.
Pasa den astean Caceres egon ziren eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak. Berastegiko, Leon eta Huelvako maila bereko ikasleekin egon ziren. Guztira, 45 ikasle. Primeran egon ziren, eta oso gauza interesgarriak ezagutu zituzten. Lagun berri asko ere egin zituzten. Ziur esperientzia ahaztezina izan zela...
Hona hemen ateratako argazki bakar batzuk... (Klik egin bertan haunduago ikusi nahi baduzu)
2012-03-20
Otsailaren 27an LIBURUEN ALTXORRA iritsi zitzaigun eskolara. Egun horretan ipuin bat kontatu eta irakurketaz gozatzeko aukera pila bat utzi ziguten. Altxorra martxoaren 27arte izango dugu gure artean.
Berriro hemen...
Inauterietako zubiaren ondoren Haur Hezkuntzako ikasleak Txiki-parkera joan ziren. Oso ondo pasa zuten, Lehen Hezkuntzakoak bezala. Azken hauek Donostiara joan ziren Anoetako izotz-jauregian patinatzera. Goizeko irteera polita izan zen, eta motx egin zitzaigun...