2014-12-19
OLATU EZJAKINA
KAIXO , LAGUNAK.
HEMENTXE JARRI
DIZKIZUEGU HAUR HEZKUNTZAKOOK EGINDAKO NOBELA GRAFIKOAK. 3 TALDETAN BANATUTA EGIN DITUGU.
MITXEL MURUAREN OLATU EZJAKINA IPUINEAN OINARRITU GARA. ENTZUN ETA ENTZUN
ARITU GARA, GUSTURA GAINERA!!! ETA GUK IPUIN HORRI ILUSTRAZIOAK EGIN
DIZKIOGU!!!!AKUARELAREKIN, ERROTULKIEKIN, PASTELA MARGOEKIN, TENPERAREKIN…
ENTZUN ,ENTZUN IPUINA ETA ONDOREN GOZATU GURE HIRU NOBELEKIN!!
2014-12-17
2014-12-15
2014-12-14
JOLAS KOOPERATIBOAK
TALDEAN IKASTEN IRAKASTEKO JOKOAK EGIN DITUGU.
Lehiakortasunetik kanpo ikasleak hezi nahian, joko kooperatiboak egin ditugu. Eskolako ikasle guztiek parte hartu dute jokoetan.
Helburua ikasleen arteko harremanak sendotzea, elkar ezagutzea eta ondo pasatzea izan da. Oraingo honetan zapiaren jokoa jolastu dugu.
2014-12-12
HEZKIDETZA
Gabonak badatoz eta Olentzerok opariak ekartzeko orduan hezkidetza ere kontutan hartuko du.
Mutilei ez al zaie sukaldatzea gustatzen? Ba al dira neskei bakarrik gustatzen zaizkien ipuinak? Eta mutilen gustukoak direnak soilik?
Olentzerori pentsaraztea egingo dioten liburu batzuen azalak aurkezten dizkizuegu, ea zuei ere zer iruditzen zaizkizuen.
2014-12-11
2014-12-05
EUSKARAREN EGUNA
Gaur euskararen eguna ospatu dugu eskolan. Arratsaldean hiru hilabete honetan landu dugun gaiarekin lotuz "ITSASOA" altxorraren bila jolastu dugu. Bukatzeko, gurasoen laguntzarekin gorputz mosaiko bat osatu dugu herriko frontoian EUSKARAZ! leloarekin.
Ederki pasa dugu, irudi hauetan ikus daitekeen bezala!
Ederki pasa dugu, irudi hauetan ikus daitekeen bezala!
2014-12-02
2014-11-29
2014-11-27
Untzi Museoa eta Izotz Jauregia
Donostiara irteera polita egin dugu. Untzi Museoan bakailaoa arrantzatzeko mota ezberdinak ezagutu eta amuak egiten ikasi dugu. Bidean, Amarako parkean jolastu eta bazkaldu ondoren Txuri urdin izotz jauregira joan gara. Izotz Jauregian diskoteka ere izan dugu eta ezibizio ederra eman dugu.
Egun ederra pasa dugu.
Egun ederra pasa dugu.
2014-11-26
Ainara Azpiazu komikilaria
Ainara Azpiazu Komikilaria etorri zitzaigun komikiak nola egiten diren erakustera. Marrazkiak oso erraz egiten ditu eta truko asko erakutsi dizkigu.
Mil esker Ainara gure eskola etortzeagaitik!!!
2014-11-25
2014-11-24
Itsas animalien Tailerra
Aurreko astean bezala, oraingoan ere eskola osoa elkartuz bi lan ezberdin egin ditugu.
Hoietako batean arrainen azterketa: arrainak ikutu, neurtu, pisatu, ireki, barrukoa aztertu eta aurkitutako parasitoak mikroskopioan behatu.
Beste txoko batean berriz, Julenek ekarritako itsasoko fosilak ikusteko eta aztertzeko aukera izan dugu.

2014-11-20
2014-11-19
PATINATZEN 2. Saioa
Bigarren saio honetan patinekin beste trebetasun batzuk landu ditugu eta irudiek erakusten duten bezala oso ondo moldatu gara. Saioaren bukaeran hockey partida bat egin dugu eta oso gustora ibili gara.
2014-11-14
ITSASOARI BURUZKO TAILERRAK
Ostegunean bildu ginen eskola osoa itsasoari buruzko lan bat egiteko. 4 taldetan banatuta itsasoko animali handienak eskalan egin genituen. Elkarrekin oso ondo pasa genuen eta asko ikasi ere.
2014-11-12
JOLAS KOOPERATIBOAK
TALDEAN IKASTEN IRAKASTEKO JOKOAK EGIN DITUGU.
Lehiakortasunetik kanpo ikasleak hezi nahian, joko kooperatiboak egin ditugu. Eskolako ikasle guztiek parte hartu dute jokoetan.
Helburua ikasleen arteko harremanak sendotzea, elkar ezagutzea eta ondo pasatzea izan da.

2014-11-11
The sea turtle
The sea turtles are very interesting, if you want to know about them clik on this video.
Thank you Summer for helping me with the pronunciation.
Thank you Summer for helping me with the pronunciation.
2014-11-10
PATINATZEN
Gorputz hezkuntzako saioan patinatzen oinarrizko mugimenduak (balaztatzea, birak ...) landu ditugu.
Bideo honetan ikusi dezakezuen bezala oso ongi pasa dugu.
The ABC
This is our ABC, 26 letters from A to Z, let's learn some English vocabulary. Let's go.
You have to repeat the English vocabulary!!!
You have to repeat the English vocabulary!!!
2014-11-07
KOMIKIAREN INGURUAN IKASTEN
ASTEARTE ARRATSALDEAN L.H.-KO IKASLE BATZUK H.H.-KO GELARA ETORRI ZIREN KOMIKIAREN INGURUAN AZALPENAK EMATERA. INFORMAZIO ASKO EMAN ZIGUTEN ETA PILA BAT IKASI GENUEN.
ESKERRIK ASKO!!!
2014-11-06
2014-11-05
Gure akuarioan kide berriak
Mikroskopioarekin saltxeatzen, sarrerako akuariotik ateratako ur lagin batean, honako izaki bizidun hauekin topatu gara. Guk ez dakigu zer diren; izan ere, 3 arrain eta landare bat soilik genuela uste genuen.
Norbaitek lagunduko digu zer diren jakiten?
Norbaitek lagunduko digu zer diren jakiten?
2014-11-01
2014-10-31
2014-10-30
Jon Maia eskolan
Urriaren 28an, Jon Maia etorri zen gure eskolara, berak izandako abenturak gurekin partekatzeko. Guk San Juan baleontziari buruz lan egin genuen eta txikiek Beothuk ipuina irakurri zuten. Beraz, gure zalantzak argitzera etorri zen.
Lehenengo, hegazkinez Quebec-era bidaiatu zuten; eta hortik, Red Bay-eko kostaldetik, Labrador penintsularaino txalupaz. 46 egunez egon ziren bidaiatzen, eta gauero uharte batera joaten ziren lo egitera. 10-12 ordu inguru egoten ziren arraunean, baina haizea zegoenean txalupa bere kabuz zebilen. Nolako bidaia izan zuten, nolako baldintzak izan zituzten eta zer ikusi zuten kontatu zigun. Adibidez, ezin zutela dutxatu, ez zutela arroparik aldatzeko eta beste hainbat gauza. Eta gainera, euskaldunek utzitako aztarnen argazkiak erakutsi zizkigun, esaterako, labeak.
Oso gustura egon ginen. Gauza berri pila ikasi genuen, eta jakin-minez geratu ginen. Eskerrik asko etortzeagatik, Jon Maia!

2014-10-29
THE CLOWN FISH
I love the clown fish! If you want some information about it, please play this video. I hope you like it!!!
This video is the (making-of). Thanks Summer for helping me with the pronuntiation!!! 2014-10-27
IRUZKINETAN JARRITAKO GALDEREN ERANTZUNAK!!!
Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen parte hartzeagatik! Ilusioz jaso ditugu zuen komentarioak , galderei erantzuteko asmoz, hona hemen gure erantzunak:
Asteburuetan gure arrainek dieta egiten dute!!!! Eta bide batez , bizi luzea opa diegunez, eguberrietarako oporretako familia bila gabiltza...kar,kar,kar.....
Egunero, egunero arrai bakoitzari bi bolatxo ematen dizkiegu eta astero gela bat arduratzen da lan horretan.
Garbiketari buruz ere galdetu duzue, irakasleok egiten dugu eta ideia eman diguzue! Haurrekin egingo dugu hemendik Aurrera, ikus dezaten, arraiontzia garbi mantendu behar dela.
Eskerrik asko, eta jarraitu parte hartzen! Asko eskertzen dizuegu!

2014-10-23
2014-10-22
ITSASOA EZAGUTZEN
Amaia, Nahiaren ama, Getariarra da eta itsasoa ondo ezagutzen duenez hainbat kontu esatera etorri zaigu. Getaria eta Zarauztarrak ehizatu zuten balearen istorioa ere kontatu digu eta itsasoko zenbait animalia, fosilak eta abar erakutsi ere. Gustura egon gara eta asko ikasi dugu.
Eskerrik asko eskolara etortzeagatik.
Eskerrik asko eskolara etortzeagatik.
THE WHALE
My favorite animal in the ocean is the whale. Let's see if you like it?
This video is the (making-of). Summer comes to our scohool, she is from California USA, thank you for helping me with the pronunciation.
2014-10-18
NEMO, ELUR eta SUA
Eskolako ikasle guztiok hartu dugu parte gure eskolako arrainen izen aukeraketan eta azkenik honako izen hauek izan dira gustukoenak: NEMO, ELUR eta SUA.
Ze politak diren gure arrainak!!!
2014-10-15
ARRAINAK ESKOLAN
Oso pozik gaude gure arraintxoekin. Itsasoaren gaia lantzen ari gara eskolan eta sarreran arrain batzuk jarri ditugu. Eskolako txikienek izenak jarri behar dizkiote eta jakitean emango dizuegu horren berri.
Etorri, etorri ikustera!!!
2014-10-09
Ikasturte bukaerako festa: argazkiak
Kaixo, berriro ere!
Gurasoen gunean iazko ikasturte amaierako festako argazkiak ikus ditzakezue.
"Argazkiak" izeneko orrian, Picassa ikonoa klikatzean argazki guztien karpetak topa ahal izango dituzue.
Gogora ezazue, gune pribatua denez, erabiltzaile eta pasahitza idatzi behar duzuela.
![]() |
Argazkian klikatuz, gurasoen gune pribatura joango zara |
2014-09-30
2014-09-29
OUR SCHOOL WEEK
We are going to learn at home the song we made in class and then make a videoclip!!!
On Monday
We've got math's... one, two, three
On Tuesday
We've got Music...doh ray me
On Wednesday
We've got Library...read, read, read.
On Thursday
We've got English and "Can,Can,Can"
On Friday
We've got P.E... run, run, run
And our favourite subject is Art... "Can, Can, Can"
But on Saturday and Sunday
We don't go to school
We play, play, play !!!
2014-09-26
HEZKIDETZA PROIEKTUA
Pentsaraziko digun bideo bat. Eseri lasai, ikusi eta... ea zer iruditzen zaizuen!
2014-09-25
BA AL DAKIZU NOLA DEITZEN DIREN?
AURREKO ARRATSALDEAN HONAKO FRUITU HAUEK BILDU GENITUEN; GAZTAINAK ETA INTXAURRAK. JAKINGO AL ZENUKE ESATEN NOLA IZENA DUTEN FRUITU HAUEN KANPOKO AZALEK?
HURRENGO ASTEAN ERANTZUNAK EMANGO DIZKIZUGU.
KAIXO LAGUNOK:
AURREKO ASTEAN AGINDU BEZALA, HEMENTXE GAUDE ERANTZUNAK EMATEKO PREST!
GAZTAINARENA MORKOTSA DA ETA INTXAURRARENA ZOKOTENA.
GOZATU UDAZKENEAN FRUITU GOXO HAUEKIN!
2014-09-24
2014-09-22
2014-09-10
2014-2015 ikasturtea
2014-15 ikasturteari hasiera eman diogu. Udako oporretan indar berritu ondoren, motxilari hautsa kendu, eskolako lagunak agurtu eta baita irakasle berriak ere ezagutu ditugu.
Lanean hasi aurretik oporretan ezagutu ditugun paraje, esperientzia eta egin ditugun lagunen berri elkarri kontatu dizkiogu.
Gaur, urtero bezala ikasturteko lehen txangoa Basopetara izan dugu.
Lanean hasi aurretik oporretan ezagutu ditugun paraje, esperientzia eta egin ditugun lagunen berri elkarri kontatu dizkiogu.
2014-07-01
ONDO PASA MAHASPASA OPORRAK!!
Kaixo lagunok!
2013-14 ikasturtea ere eskuartetik joan zaigu!
Zorionak ikasle, irakasle, guraso zein jantokiko langile guztioi egindako lan eskergagatik!
2013-14 ikasturtea ere eskuartetik joan zaigu!
Zorionak ikasle, irakasle, guraso zein jantokiko langile guztioi egindako lan eskergagatik!
2014-06-02
El Salvador- etik bisita
Guk ere gureak egin ditugu: "Hegoak ebaki banizkio" eta "Ikusi mendizaleak".
Bukaeran, denok elkarrekin, Kaxianoren "Itsasontzi baten" abestu dugu. Bai, bai, El Salvador-ekoak eta gu.... euskaraz!
Oso goiz atsegina pasa dugu!
Mila esker eta besarkada handi bat!
2014-04-11
Esperimentu erakusketa
Atzo, egun osoan zehar, ikasleak esperimentuak egiten aritu
ziren. Goizean, ikasleen artean, eta arratsaldean, berriz, gurasoentzako
ekitaldi batean.
Gogoan izan ateratako argazki guztiak eskolako GURASOENGUNEAN topatuko dituzuela.
Ondo pasa oporrak!!!
2014-04-09
BARATZEAN LANEAN
APIRILAREN 1EAN BARATZEAN LANEAN JARRAITU GENUEN. LEHENIK BARATZEKO HARRIAK KENDU GENITUEN ETA ONDOREN LANDATZEN ETA EREITEN HASI GINEN.
ALDE BATETIK LETXUGA BERDEAK ETA GORRIAK, TIPULINA GORRIAK ETA MARRUBIAK LANDATU GENITUEN ETA BESTETIK AZENARIOAK ETA PERREXILA EREIN GENUEN. ESKOLAKO BARAZKIAK INDARTSU HAZTEKO UREZTATU ERE EGIN GENITUEN.
EA AURTENGO UZTA OPAROA IZATEN DEN!
BARATZEAN LANEAN
2014-04-07
HAUR HEZKUNTZAKOAK ESPERIMENTATZEN
HAUR HEZKUNTZAKOAK ESPERIMENTATZEN
HIRUHILABETE HONETAN ZENTZUMENEKIN LOTURIKO ESPERIMENTU MORDOA EGIN DITUGU; GELAN ORTZADARRA SORTU, ZAPORE EZBERDINAK ANTZEMAN...
GAUZA ASKO IKASI DITUGU ETA GARRANTZITSUENA ...
ASKO GOZATU DUGU!!!!
2014-04-02
Udaletxeko maketa
Hona hemen udaletxeko maketa. Bukatu gabe badago ere, estetika lanak jorratu behar baititugu, egindako lanaren nondik norakoa ikus dezakezue. Ondo, ezta?
2014-03-26
Eskola, laborategi...
Hiruhileko
honetan zehar, eskolako ikasle eta irakasle guztiak ikerlari bihurtu gara.
Zientziaren ikuspuntutik gauzen zergatia aztertzen gabiltza eta horretarako
ekintza pilo bat burutu ditugu.
Azken honek ere Lego
Wedo materialarekin (Ikaskidetza
ekimenari esker erabiltzen ari garena) saio berezi bat eskaini zigun, pilo bat
eskertu duguna, eta hainbat ordenadore bidezko programazio eredu desberdinak
erakutsi zizkigun. Eta horrekin lotuta, 3. Zikloko ikasleek udaletxeko maketa
eraikitzen ari dira, eta errobotika lantzen. Izan ere, igogailua programatuta
daukate, eta 3D inpresora batean sortzeko asmoa dago.
Ikus daitekenez, ekintza pilo bat burutu ditugu, eta laster ateak irekiko ditugu ikasi duguna gurasoei eskaintzeko esperimentu ekitaldi batean.
Laster arte!
2014-02-26
BARATZA MARTXAN JARTZEN
ATZO ARRATSALDEAN HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK BARATZARA JOAN GINEN BELARRA KENTZERA. ZAPATILA ZAHARRAK JANTZI GENITUEN ETA LANEAN HASI GINEN BERTAN ZEUDEN GURASO BATZUEKIN.
HAU DA HAU LANA!
ESKUEKIN ETA AITZURREKIN BELARRA KENDU GENUEN, ESKUAREAREKIN PILATU, PALAREKIN JASO ETA KARRETILAREKIN ERAMAN.

2014-02-19
2014-02-17
2014-02-04
Igogailuaren lehen prototipoa
Hemen garra berriro ere Scratch-ekin egiten ari garen igogailua erakusteko. Lehen prototipoa da, eta, egia esan, erabiltzen ari garen distantzia sentsorean buruhauste bat baino gehiago ematen ari zaigu. Dena den, aurrera goaz gure lanarekin!
2014-01-29
Robotika lantzen
Hasi gara Scratch bidez robotika programazioaren lehen pausoak ematen. Hemen lehen eguneko saiakera bat ikus dezakezue.
Ikaskidetza.org webgunean ikus ahal izango duzue ekimen honi buruzko ideia. Haiei esker Lego Wedo materiala eskolan edukitzeko aukera izan dugu eta lanean jardun. Hainbat eskolak parte hartzen dugu eta twiterren bidez jarrai dezakezue #ikaskidetza1314 edo #epsarea hashtag-a erabiliz sarera igotako video eta argazkiak ikusteko.

2014-01-10
Herriko ohiturak landuz...
Aste honetan hainbat guraso eta herritar Adunako ohitura batzuei buruz jardun dira eskolan. Alde batetik, Santa Agedako koplak abestu dira; eta bestetik, Axeri dantzaren historia eta pausoak ikasi dira. Ikasle eta irakasleok asko gozatu eta eskertu dugu guraso eta herritarrek egindako ekarpena.
Mila esker Arantxa, Gregorio, Jon Ander, Xabier eta Joxe Mari!!
Mila esker Arantxa, Gregorio, Jon Ander, Xabier eta Joxe Mari!!
2014-01-07
Zorionak, Ane!!!
Ane Sarasolak aurtengo Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketako 2. Saria lortu du “Matematika hezurra” ipuinarekin.
Zorionak! Ea literatura ibilbide luze baten atarian zauden eta irakurgai eder asko eskaintzen diguzun!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)