Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2013
TOPIC-ERA IRTEERA!     OSTIRALEAN TOPIC-ERA JOAN GINEN H.H. 4-5 URTEKOAK ETA L.H.1-2 MAILAKOAK. JARDUERA DIBERTIGARRI ASKO EGIN GENITUEN ; EMANALDIA IKUSI, TXOTXONGILOA EGIN, MUSEOA BISITATU... PRIMERAN PASATU GENUEN.     

IGERABIDEREN BISITA

Urriak 20ean eskolan Juan Kruzen bisita jaso genuen. Gurean arratasalde osoa eman zuen ,eta bai ikasle ,bai irakasle  gozatu ederra hartu genuen. Txikienei zenbait ipuin eta kontu txiki batzuk esan zizkigun.Helduagoei, mitologiari buruzko kontakizunak azaldu zizkigun. Esan, kontu bitxi ugari entzun genuela eta horregatik,diogu bazpare DIRENIK EZ DELA  SINETSI BEHAR; BAINA EZ DIRENIK EZ DELA ESAN  BEHAR. Eskerrikasko Juan Kruz!  

Adunako ikasleak "Esto me suena" irratsaioan!

Kaixo, guztioi! Ez genuen irrati-estudiora bisitarik egin, ez. Baina irratsaioan ikasleen ahotsa entzun zen, eta nola entzun! "Esto me suena" RNE irratiko saioan, ostiral arratsaldeetan, matematikari tarte bat eskaintzen zaio. Bertan, Jose María Letona matematikariak ( Miguel de Guzmán pentsamendu matematikoko eskolako zuzendaria) entzulegoari matematikarekin zer ikusia duen erronka plazaratzen du, eta entzulegoak erantzungailu automatikoan uzten du erantzuna. Guk desafioa eduki, eta gelan lantzea pentsatu genuen. Honela, hor aritu ginen eztabaidatzen, txanponak botatzen, datuak aztertzen... matematika lantzen! Azkenean, ondorio batzuetara iritsi eta mezua irratsaiora bidaltzea erabaki genuen.  Hara non sorpresa, saioa entzutekoan irabazlean zeitzuk izan diren aditzera eman dutenean! Adunako Ikasleak! Hau poza!! Hemen duzue tarte hori entzuteko aukera, saio osoatik ateratako pasartea. Goza ezazue! Aupa, ikasleak! eta segi horrela!!! Saio osoa entzun nahi baduzue

SAGAR BILKETA

ASTELEHENEAN SAGARRAK BILDU  GENITUEN. 3,4 ETA 5 URTEKOAK JOAN GINEN.    SAGARRAK NOLA BILTZEN DIREN IRAKATSI ZIGUN LUISEK. GAUZA ASKO IKASI GENITUEN.                                                                                 ESKERRIKASKO LUIS!!!

Ikasturte berria

Kaixo, denoi! Iritsi da ikasturte berriari hasiera emateko garaia. Irakasle berriak, familia berriak, egokitzapenak, aldaketak... Ilusio handiz hasi gara eta ongi etorria eman nahi diegu kide berri guztiei. Laister arte!!!!

Ikasturtea bukatu da...

Ikasturtea bukatu da...Adunako eskolatik denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu urtean zehar eskainitako gauza guztiengatik. Hemen jarrita dituzue ikasleek ikasturte amaierarako grabatutako hiru bideo. Informazioa: The Artist (2011) filmeko musikaria Ludovic Bource da. Eta Soinu bandako zati batzuk erabili dira bideoa sortzeko.    Oporretan indarberrituko gara eta irailan berriro ikusiko dugu elkar. Ondo pasa denok udara!!

San Juanetako abestia

Kaixo: Hemen azalduko zaizue San Juan bezperan abestuko dugun abestia. Esteka honetan klik eginaz kantaren hitzak ikus ahal izango dituzue eta erreproduktorearekin batera abestu. Animo eta ondo izan! Muzicons.com (Mixel Ducau eta Caroline Phillips-en diskatik aterarako abestia)

GURE PELIKULA

"OTSO ZAKARRA ETA ZAZPI ANTXUMEAK"     IZENBURUA DUEN PELIKULA EGIN DUGU. GURE BERTSIOA SORTZEKO LAN HAUEK EGIN DITUGU: BERTSIO EZBERDINAK IRAKURRI ETA AZTERTU . BERTSIO BAKOITZAREN PERTSONAIAK ATERA . GURE PELIKULAREN PERTSONAIAK ADOSTU. GIDOIA PRESTATU. NORBERAREN ESZENA ENTSAIATU. ETA GRABAKETAK EGIN.   PRIMERAN PASA DUGU ETA LANEAN GUSTORA ARITU GARA. LAISTER ESTREINATUKO DUGU ETA IZUGARRIZKO GOGOA DUGU EGUN HORI IRISTEKO.          

XII.GIPUZKOAKO HEZKUNTZA BERRIZTAPEN PROIEKTUEN JARDUNALDIAK

Maiatzaren 9an eta 10 ospatzen ari dira Donostian Hezkuntza Berriztapen  proiektuen jardunaldiak: Eskola inklusiboak eraikitzen proiektuen bidez lelopean.  Aduna  eta Berrobiko eskolek lehenengo hiru hilean landutako proiektua aurkeztu zuten: UNIBERTSOA.       Eskertu nahi diegu Mikel Sukunza eta Mertxe Amondaraini Eskola Txikietan egiten den lana, horrelako topagune garrantzitsuan beste ikastetxeetara zabaltzeagatik. MILA ESKER!!!!! 

Eskolako jubilatuak egindako lurrinak eitb-n!

Euskadi Irratia  -  Amarauna Adunako herri eskolako haurren lurrina Adunako herri eskolako haurrekin lurrin bat sortu du Maialen Marzol gure perfume adituak. Bertan izan gara esperimentuaren nondik norakoak ikusten eta ikasten. http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/1329514/lurrinak--adunako-herri-eskola/
Unai eta Aritz Elduayenek finala jokatu zuten Larraulen. Partidua ez zuten irabazi baina kopa handia bai. ZORIONAK UNAI ETA ARITZ!.

IRAKURZALETASUNA ETA LIBURUAREN EGUNA

Aurreko astean Imanol, Galtzagorrikoa, etorri zitzaigun gurera bere "LIBURUEN ALTXORRA" erakustera. Ipuin politak kontatu zizkigun eta bertan utzi zigun altxorra. Apirilaren 23an LIBURUEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen zela eta irakurzaletasunari tarte bat eskaini genion, bai irakasle bai ikasle nagusienek, txikienei beraien gustuko istorioak kontatzeko.

Perfumeak egiten...

Joan den astean "Jubilatuak" gelako ikasleek perfumeak egin zituzten. Gurekin egondako Maddalen (Maia), perfumeetan aditua, gurekin gaiaren inguruan aritu zen, eta jarduera piloa egin genuen. Esaterako, "nitxo" perfumeak usaintzen ikasi, esentzia familia nagusiak aztertu, hizkuntza eta matematikarekin lotutakoak... EITB-tik ere igande goizeko irratsaiorako grabazio bat egitera etorri zitzaizkigun (asko eskertu dugu!), eta audioa dugunean zintzilikatuko dugu. Prozesuan ikasle bakoitzak formula pertsonal bat sortu du eta bere perfumea egin du. Oraindik emaitza usaindu ezin izan dugun arren, eskolan usain-giro gozoa utzi dugu. Denok usaintzeko irrikaz gaude!
Martxoaren 19an Andoainera joan ginen San Martin elizako organoa ikustera. Han Miryamek, organo irakasleak, gauza asko erakutsi zizkigun eta jotzen utzi zigun. Oso ondo pasa genuen! Hemen duzue han grabatu genuen bideoa:  

Stop motion

Stop motion zer den ikasi dugu aste honetan. Ideia zertxobait aldatuta, gustura aritzeko jarduera egin dugu, eta hona hemen emaitza. Guztuko izan al duzue?

Isari eskerrak!

Kaixo, Isa! Eskerrik asko, Isa, etortzeagatik, zineari buruz informazio gehiago emateagatik eta zuk egindako lana erakusteagatik. Asko gustatu zitzaigun zurekin egotea, eta ikusitako marrazkiak oso politak iruditu zitzaizkigun. Hurrengora arte!

Iñaki Epelde Mundiñano-ren omenez

Martxoaren 16an, Iñaki Epelde Mundiñano, pintore tolosarra joan zitzaigun. Eskola Txikietako lehehengo festarako egin zituen kartela, logoa eta irudia. Hurrengo bi urteetakoak ere, berak egin zizkigun. Beti ere prest izan genuen Iñaki, artearen inguruan bere ezagutza zabala gugana hurbiltzeko. Horrexegatik,     Eskola Txikiok gure eskerrik beroena eman nahi dizugu beti eskuzabaltasunez lagundu diguzulako Osasuna eta bakea, Iñaki!!

Korrika txikia 18

Atzo korrika txikia ospatu genuen eskolako ikasle, irakasle eta gurasook.. Euriak bidean zehar lagundu gintuen, baina alai eta gustura eman genion buelta herriari. Frontoian txokolate beroa destatu genuen, eta barrua berotu. Ikusi nahi al duzue bideo-laburpena? Ba, hementxe jarraian duzue ... eta bideo osoa ikustea nahi baduzue eskolako web atariko gurasoen gunean duzue!  

Zineari buruzko solasaldia

Joan den astean gure artean Asier Altuna eta Pello Villalba izan genituen, "Aupa, Etxebeste" filmeko zuzendaria eta zuzendari artistikoa . Haien lanari buruz aritu ziren, eta oso gustura egon ginen kontatu zizkiguten esperientziak entzuten. Hemen, solasaldiaren zatitxo bat entzun dezakezue... Mila esker bioi pasa genuen arratsalde atseginagatik!!

Negutegira bisita

Pasa den astean, Adunan bertan dugun Negutegi bat bisitatu genuen. Mari Jose-k primeran erakutsi zigun bertan egiten duen lana, eta landaketa hidroponikoari buruz gauza asko ikasteko aukera eskaini zigun. Elikadura mota, perlita... Letxuga eder piloa zegoen, eta dastatzeko aukera ere eman zigun. Horregatik, bere denbora emateagatik, eta eman zigun arreta atseginagatik, milioi bat esker eman nahi dizkiogu Mari Joseri.

Inauteriak 2013

Kaixo, familiak!       Nolako sorpresa!!!!! Egun euritsua izan dugu; freskoa, gainera! Hala ere, eskola inguruan jai giro eguzkitsu eta beroa sortu dugu! Dantzan, jolasean, eta solasean ibili gara eta primeran pasa dugu! Eskolako kide guztiak zoriondu nahi ditugu, denok izan gara partaide, eta benetako ilusioz aritu gara! Gogoratu eskolako web atarian argazki gehiago daudela eta hauek deskargatzeko aukera izango duzuela. Halaber, Hezkuntza publikoaren defentsan, Wert ministroak inposatu nahi dituen aldaketen kontrako adierazpena ere egin dugu, eta gurasoek eta irakasleok aldarrikatu dugu. Irudikoa, adibide bat besterik ez da.