Hello!
We have been working on the Solar System: the 8 planets and their order, and rotation and traslation movemets of planets. We recreated it in the fronton. Here is the result:
LH 1-2
Hello!
We have been working on the Solar System: the 8 planets and their order, and rotation and traslation movemets of planets. We recreated it in the fronton. Here is the result:
LH 1-2
Hello!
This time, our challenge was to throw an egg from the window, and to take it safely to the ground, without breaking.
Do you want to see the result?
LH 5-6
We have prepared several experiments, and Brenden have made them, following our instructions. This is the result, enjoy!
LH 5-6
MATERIALA:
- KRISTALEZKO POTE BAT
-OZPINA
-ARRAUTZA 1
PRESTAKETA:
- BETE KRISTALEZKO POTEA OZPINAREKIN.
-SARTU ARRAUTZA ETA ITXI.
-UTZI 48 ORDUZ ATSEDEN HARTZEN.
-IREKI POTEA ETA ARRAUTZA ATERA.
- ONDO LEHORTU ETA HASI BOTE EGITEN!!
EGILEA: LIHER IZAGIRRE
Urtero bezala, Etib Maratoiarekin bat egiten dugu. Aurtengo egitasmoak ELA alboko esklerosi amiotrofikoa bistaratzea eta horren ikerketa bultzatzea du helburu eta honengatik bustitzea proposatzen dute.
Gure inguruan dauden eta holako arrakasta duten txorrotan ELArengatik busti egin gara. Hemen duzue mimo handiz egindako bideoa. Espero dugu, guk grabatzen gozatu dugun bezain beste gustatzea.
Hiruhileko honetan lantzen ari garen gaiaren harira ostiralean Eureka Zientzia museoan izan ginen. Bertan, bi tailer egin genituen zientziaren inguruan eta gero museotik ibili ginen bertan dauden tramankuluak ezagutuz eta zientziarekin jolasean.
Oraingoan eguraldiak ez zigunez lagundu, bazkaltzera herrira bueltatu ginen eta arratsaldean, palomitak janez pelikula bat ikusi genuen.
Horrela bai astea bukatu!
Berritu irratia berriro ere martxan da!
Ostiral honetan, betiko ordutegian eta betiko sintonian ikasturte honetako lehenengo emanaldia izango duzue entzugai. Mimo handiz prestatutako irratsaioa da, ez galdu!
EITB MARATOIA 2022
Asteazken goizean txorrotara joan ginen. Busti eta dantza egin genuen. Gure bideoa eitb-ra bidaliko dugu eta aurtengo kanpainan parte hartuko dugu. Geldiezinak gara lemaren alde "Euritan dantzan" dantzatu dugu esklerosi anizkoitza duten gaixoei gure laguntza emateko.
Egileak:Irai, Unax eta Alaine
Urriaren hasierarekin batera, Zarautzera joan gara gaua pasatzera. Zaharrenak Zumaira joan dira mineralak ezagutzera. Hurrengo egunean, gainontzeko lehenhezkuntzakideekin batera mahastietatik Getarira joan gara ibilalditxo polit bat eginez eta bertan Elkano gogoratu dugu eta portutik pista jolas bat egin dugu.
Arratsaldean, Zarautzeko aterpetxera bueltatu eta aparejuak egin ditugu hurrengo egunean, Zumaian arrantzan ibiltzeko. Oliverrek izugarrizko korkoia arrantzatu du, aupa zu, Oliver!
Ikusten duzuen bezala, primeran ibili gera!
Berriro da gurekin Liburuen Altxorra!!
Imanol eskolara etorri zaigu liburuz betetako kutxarekin eta bertako altxorrak erakutsi eta batzuk ere kontatu dizkigu.
Hilabetez kutxaz gozatzeko aukera izanik, etekina aterako diogu!
Udako oporrak ondo gozatu ondoren, hemen gaude indartsu eta gogotsu ikasturte berrian.
Aurten, garai batean bezala, jolas kooperatiboak eskola osoa elkarturik egin ditugu, alde batetik paratxutarekin sokorristetara jolastu gara, bestetik, uztailekin jolas txiki batzuk egin ditugu, zapiaren jolasa kooperatibo bihurtuta ere ibili gara, eta azkenik, armiarman ere jolastu gara.
Primeran ibili gara jolastuz eta gozatuz!
Azkenengo egunean, aspaldiko partez, Zarautzera joan ginen surf egitera, hondartzan bainatzera eta parkean jolastera. Kurtsoari amaiera emateko modurik onena!!
Ahateak, kurtsoko azkenengo irteeran, Larraulera joan ziren. Baserri bat ikusten egon ziren eta parke batean jolasean aritu ziren ere. Asko botako zaituztegu faltan. Uda ona pasa!!
Ekainaren 14an, zeinu hizkuntzaren nazioarteko eguna izan zen, eta Tximinoek euren izena zeinu hizkuntzan adierazten ikasi dute. Artistak Angela eta gure Tximinoak!!!
Ahateek eta Tximinoek, Adunan ere badela zer ikusi, non jan, erosketak egin eta lo egin erakutsi digute.
Aurreko ostegunean, Donostiako udaletxeko zinegotzia eta historiazalea den Markel Ormazabal izan zen gurean. Hiriari buruzko gauza oso interesgarriak eta bitxiak kontatu zizkigun. Eskerrik asko bixitagatik!!
2021-2022 ikasturtean, Adunako eskolan bazkaltzen geratzen direnean, EKAINEKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.
Aurreko astean, mendizaleek, 3 taldetan banatuta eta Adunako mapa zutela, hiru ibilbide ezberdin egin zituzten, denak herriko plazan bukatzen zirenak.
Atzo, Donostian Urdinduz 2022 ospatu zen, autismoaren aldeko martxa solidarioa. Gaur, Adunako eskola ere urdindu dugu! Denok autismoaren alde! Urdindu gure mundua!
Eskolako baratza inoiz baino biziago dago. Angelaren lanarekin eta ikasleen eta gurasoen laguntzarekin, garaiko produktuak ekoizten ditugu, gero eskola aurrean jartzen dugun azokan saltzeko. Km 0!!
Ahateek eta Tximinoek kartoiaren tailerra egin dute frontoian. Zenbat gauza egiten dituzten eskolako txikiek!!!
Pasa den astean, Ahateak eta Tximinoak egun pasa egin zuten baso eskolan. Egun ederra izan zuten eta bertan jolasten aritu ziren eta bazkaldu zuten ere!
Aurreko ostiraleko irratsaioan, mendizaleek erronka bat proposatu zieten ikasleei. Kilo batean zenbat babarrun ale zeuden esaten gehien gerturatzen zenari, Errealeko nesken partidurako 3 sarrera emango zizkioten. Hodei izan zen gehien gerturatu zena. ZORIONAK!!
Aurreko ostiralean, maiatzaren 13an, 42. irratsaioa egin genuen eta Xabier Berasaluze Leturia elkarrizketatu genuen. Dagoeneko entzungai daukazue bertatik irratsaio osoa. Hemen, irratiko partaideak eta musikariak ateratako argazkia.
Mendizaleak eta Tximinoak Loatzo musika eskolakoekin egon ziren haiek prestatutako ekintza batzuk burutzen.
Tximinoen eta ahatetxoen gelako ikasleak elkarrekin joaten hasi dira baso eskolara hiruhilabete honetan.
Udaberriarekin batera, baso eskola lorez betetzen ari zaigu. Gaur lore hauen izenak ikasi ditugu: Bitxilorea, Gingil zuria, Gingil gorria eta Urre botoia.
2021-2022 ikasturtean, Adunako eskolan bazkaltzen geratzen direnean, MAIATZEKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.
2021-2022 ikasturtean, Adunako eskolan bazkaltzen geratzen direnean, APIRILEKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.
Proiektuari bukaera emateko, Zentauroen bi taldek rollitoak egin dituzte eta besteak, negu zopa egin dute.
Eskolako proiektuarekin bukatzeko, Pegasoek enpanadillak, olozko gailetak eta pasta entsalada egin dituzte.
Ostegunean, Haur Hezkuntzako ikasleak Galaxy Parkera joan ginen autobusean. Pila bat pilota zeuden, txirrista handiak, koltxonetak...
Primeran pasa genuen!
Asteazkenean Fruta Eguna izan genuen eskolan, eta egun hori behar bezela ospatzeko, fruta brotxeta goxo-goxoak prestatu genituen.
Adei and Aiora eating at Acuatic restaurant in Aduna with Leiane the waitress.
Astokiloak bueltan dira liburu gomendioekin. Aste honetan, Nora, Xabat eta Laiak gomendatutako liburuekin gatoz. Ea gustoko dituzuen!!
Gaurkoan, Ixabel Agirresarobe eta Toyin Badmusek ipuin kontalariak etorri zaizkigu ipuinak kontatzera. ELEFANTEA ETA BERE LAGUNAK ipuina 2 hizkuntzatan kontatu digute. Lehenak euskaraz kontatu du eta bigarrenak aldiz, yoruberaz. Nigeria eta Kongo aldean hitz egiten den hizkuntza honetan animalien izenak esaten ere ikasi dute tximinoek.
Hiruhileko proiektuarekin jarraituz, Tximinoek sukaldatzen jarraitzen dute. Azkenengoa, tortilla bat izan da. Hemendik Basque Culinary Center-era. Aupa Tximinoak!!
Tximinoak fruta brotxetak egin zituzten hiruhileko proiektuarekin jarraituz, eta bapo jarri ziren ere haiek txokolatearekin jaten. On egin!!
Tximinoen gelakoek Afrikako proiektuari amaiera emateko, kontinente hortako Esther Nsue Ekiri elkarrizketatu dute (41. irratsaioko eskolako zipriztinetan dago entzun nahi baduzue), eta bukatzeko, Jerusalema dantzatu dute elkarrekin. Eskerrik asko Esther!!
Astokiloek, martxoaren 8, emakumearen nazioarteko egunerako, gurin gailetak egin zituzten. Hemen duzue hurak egiteko prozesua.
Oihan, Izar eta Uxuek Katalunia landu dute eta aurkezpen polit honekin ikasitakoa kontatzen digute
Amets, Ugaitz eta Xuharrek Andaluzia landu dute eta aurkezpen bikain bat sortu dute ikasitakoa azaltzen.
Xabat, Arkaitz eta Mattinek Asturias landu dute eta hemen duzue emaitza aurkezpen zoragarri batean islatuta.
Emakumearen eguna ospatzeko, bai eguerdian eta bai arratsaldean, bertso bat abestu dugu gurasoekin batera, eta hiruhilabete honetako proiektuarekin jarraituz, pintxo batzuk egin ditugu eta gurasoei eskaini dizkiegu.
Kulturartekotasuna lantzen ari gara eskolan eta aurtengo inauterietan munduko lurralde ezberdinetako mozorroekin atera gara kalera!!
2021-2022 ikasturtean, Adunako eskolan bazkaltzen geratzen direnean, MARTXOKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.
Begira zer egin duten gure astokiloek, arazoen ebazpena, robotika, jolas jarduerak eta inklusioa uztartzen dituen LEGO WEDO-rekin. Zelako artistak!!!
Gaur otsailak 11, Neska eta Emakume zientzialariaren eguna da. Pegaso eta Zentauroak azken hilabete honetan hainbat emakume zientzialari ezagutzen joan dira eta hormairudi bat osatzeaz gain, gaur, emakume hauei buruzko Escape Roomean jolastu dira. Hain ondo, azken saria ere lortu dutela!
Zu ere animatzen al zara Escape Roomeko kutxa irekitzera? Aurrera ba!
Astokiloak ere Booktuberboom joerara batu dira. Hemen aste honetako gomendioak, Ohian, Izar eta Uxueren partetik!!!
2021/2022 ikasturtean, Adunako eskolan bazkaltzen geratzen direnean, OTSAILEKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.
Japoniako kultura lantzen ari garenez, papiroflexia teknika erabiliz, marka orriak eta kometak egin genituen eta zenbakiak tenperekin marrazten ibili ginen ere. Zelako artistak gure mendizaleak!!!
Asteartean Tximinoak Baso Eskolan egon ziren. Egun paregabea izan zuten, ezin hobea Uxueren lehen aldia izateko ere.
Tximinoen gelako ikasleak Txinaraino egin dute bidaia. Txapela txinatarrak egin dituzte gelan eta arroza egosi dute hamaiketako orduan jateko. Txotxa txinatarrekin jaten saiatu dira eta baita batzuk lortu ere.
Irai eta Adeik ere etxean egin dute arroza egosiaren errezeta eta Tximinoen gelakoekin batera egin dute hamaiketakoa bideodeiaren bitartez.
.
2021/2022 ikasturtean, Adunako eskolan jangelan bazkaltzen geratzen direnean ABENDUKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.
Adunako ohiturak ezagutu nahi ditugu eta horretarako guraso eta herritarrekin saio ezberdinak antolatu ditugu. Atzo arratsaldean, Miren eta Arantza etorri ziren Santa Agedaren berri ematera Mendizaleen gelara. Zentauro eta Pegasoen gelara aldiz, Jone eta Ainhoa etorri ziren Oilasko jokoa nola egiten den erakustera eta nondik datorren azaltzera.
Primeran pasa genuen!
Mila-mila esker Miren, Arantza, Jone eta Ainhoa!