Astokiloak bueltan dira liburu gomendioekin. Aste honetan, Nora, Xabat eta Laiak gomendatutako liburuekin gatoz. Ea gustoko dituzuen!!
2022-03-21
Ipuin kontalariak Adunako eskolan
Gaurkoan, Ixabel Agirresarobe eta Toyin Badmusek ipuin kontalariak etorri zaizkigu ipuinak kontatzera. ELEFANTEA ETA BERE LAGUNAK ipuina 2 hizkuntzatan kontatu digute. Lehenak euskaraz kontatu du eta bigarrenak aldiz, yoruberaz. Nigeria eta Kongo aldean hitz egiten den hizkuntza honetan animalien izenak esaten ere ikasi dute tximinoek.
2022-03-18
Tximinoak sukaldari II
Hiruhileko proiektuarekin jarraituz, Tximinoek sukaldatzen jarraitzen dute. Azkenengoa, tortilla bat izan da. Hemendik Basque Culinary Center-era. Aupa Tximinoak!!
2022-03-17
Tximinoak sukaldari
Tximinoak fruta brotxetak egin zituzten hiruhileko proiektuarekin jarraituz, eta bapo jarri ziren ere haiek txokolatearekin jaten. On egin!!
Tximinoak Afrikan
Tximinoen gelakoek Afrikako proiektuari amaiera emateko, kontinente hortako Esther Nsue Ekiri elkarrizketatu dute (41. irratsaioko eskolako zipriztinetan dago entzun nahi baduzue), eta bukatzeko, Jerusalema dantzatu dute elkarrekin. Eskerrik asko Esther!!
2022-03-16
Astokiloak sukaldatzen II
Astokiloak sukaldatzen I
Astokiloek, martxoaren 8, emakumearen nazioarteko egunerako, gurin gailetak egin zituzten. Hemen duzue hurak egiteko prozesua.
Astokiloek Galizia landu dute
Astokiloek Katalunia landu dute
Oihan, Izar eta Uxuek Katalunia landu dute eta aurkezpen polit honekin ikasitakoa kontatzen digute
2022-03-15
Astokiloek Andaluzia landu dute
Amets, Ugaitz eta Xuharrek Andaluzia landu dute eta aurkezpen bikain bat sortu dute ikasitakoa azaltzen.
Astokiloek Asturias landu dute
Xabat, Arkaitz eta Mattinek Asturias landu dute eta hemen duzue emaitza aurkezpen zoragarri batean islatuta.
2022-03-14
2022-03-09
M8 Emakumearen Eguna
Emakumearen eguna ospatzeko, bai eguerdian eta bai arratsaldean, bertso bat abestu dugu gurasoekin batera, eta hiruhilabete honetako proiektuarekin jarraituz, pintxo batzuk egin ditugu eta gurasoei eskaini dizkiegu.
2022-03-08
Berritsu Irratia
2022-03-03
Inauteriak
Kulturartekotasuna lantzen ari gara eskolan eta aurtengo inauterietan munduko lurralde ezberdinetako mozorroekin atera gara kalera!!