2019-02-27
2019-02-22
Iñauteriak- dantza
Kaixo!
Hemen duzue Iñauteri festako amaierako dantza, Gatibu taldearen Pailazo bat naiz kantaren dantza. Hasi entsaiatzen!!
Hemen duzue Iñauteri festako amaierako dantza, Gatibu taldearen Pailazo bat naiz kantaren dantza. Hasi entsaiatzen!!
2019-02-19
Aduna funny sketch
Civic Values are the values we learn to respect as citizens.
Civic Values in Aduna school 2019
2019-02-18
Olinpiadak
Ostegunean, 6.mailakoak Villabonara jeitsi ginen eta Aiztondo bailarako 6.mailako ikasleekin elkartu ginen. Denera ehun bat edo izango ginen. Han lau taldetan jarri eta jolas batzuetan ibili ginen: zaku karrera, txingak jasotzen, gurpilari bultza eta paratxutarekin.
Bazkaldu ostean, Erniobeara igo ginen institutoa ezagutzeko. Aurrena bertako liburutegian DBHkoek (tartean Lander Zabala) aurkezpen txiki bat egin ziguten eta jarraian eskola erakutsi ziguten, gelak, irakasleak...Bukatzeko merienda goxo bat eman eta Adunara bueltatu ginen!
2019-02-08
BAZKARI MUNDIALA
Atzo eskolan bazkaldu eta oso ondo pasa genuen.
Astelehenean menua erabaki, asteartean salneurriak begiratu eta aurrekontua prestatu ondoren, asteazkenean BM ra erosketak egitera joan ginen.
Bazkaldu genuen menua: Kroketak, entsalada, oilaskoa patatekin, krepak eta marrubizko irabiakia.
Arratsaldean pelikula ikusi genuen.

2019-02-06
Sahararekin elkartasuna
Atzo Tolosaldea Sahararekin elkarteko kide den Gregorio etorri zen eskolara bildu ditugun elikagaien kutxa jasotzera. Bide batez, guk ekarritako janaria Sahararaino nola iritsiko den kontatu zigun.
Bidai luzea egin behar dute, orain otsailean hasi eta maiatzean kanpamentuetara iritsi arte.
Azaroan egindako azokan ateratako dirua bidai luze honetan sortuko diren gastuetarako erabiliko dutela ere kontatu zigun.
Bukatzeko, Sahara herriarekin gure elkartasuna adierazteko argazkia atera genuen.

2019-02-05
Sahararako elkartasun kutxa
Aurreko ostiralean, urtarrilak 31 amaitzen zen epea Saharara bidaltzeko gauzen jasoketa egiteko . Egunero egunero, eskolara sartu orduko, hortxe ikusi dugu gure kutxa betetzen gauza pila batekin: arroza, babarrunak, makarroiak, atuna....baina klaro! Gauza bakoitzetik zenbat egongo den ez genekielako erregistro taula bat osatu dugu eta ondoren, jarraian duzuen grafikoa sortu dugu.
Bertan zein elikagai dauden iksui daitezke, baita zer ekarri den gehien eta gutxien. Hau horrela, arroza izan da gehien ekarritako produktua, 12kg jaso ditugu. Gero, dilistak eta makarroiak eta olioa . Gutxien ekarri duguna, artoa, olagarroa eta kakaoa izan da.
Oso lan polita egin genuen, kutxetatik gauzak atera, elikagaiz sailkatu, ordenatu, zenbatu, erregistratu eta berriro txukun txukun kutxan sartu genuen. Datuak ondo biltzeko, taula bat egin genuen eta bukatzeko hemen duzuen grafikoa.
Denera, 71kg pisatzen duten 3 kutxa bildu genituen, 452€ko balio dutelarik, aupa zuek!!
English radio
On Friday in "English corner" Ander and Urko were talking with Rhodri about the circus.
2019-02-04
MY CLOWN
MY CLOWN
My clown hasn't got long hair. He's got short hair. It's curly and it's pink!
He's got blue eyes and a big red nose and he's got a yellow mouth.
He's wearing a black and red hat.
By Xabat
MY CLOWN
2019-02-01
Berritsu irratia 26. emanaldia
Gaur, Urko eta Ainhoaren aita Toni Muntadas-primeri egin diogu elkarrizketa. Oso gustura egon gara berarekin berriketan. Mila esker gure irratira etortzeagatik!!!
Peru C., Uxue, Aiora, Urko, Xabat, Markel, Ander eta Ekiñe izan dira irratsaio hau prestatu duten artistak.
Oso polita atera zaigula uste dugu. Ea gustatzen zaizuen?
Peru C., Uxue, Aiora, Urko, Xabat, Markel, Ander eta Ekiñe izan dira irratsaio hau prestatu duten artistak.
Oso polita atera zaigula uste dugu. Ea gustatzen zaizuen?
![]() |
Toni eta ikasleak |
BABARRUNA
Irratsaioan agian ez da argi gelditu zenbat babarrun ale zeuden kilo batean eta nola zenbatu dugun.
Ez baita erraza zuzenean hitz egitea eta urduritasuna handia da!!
Horregatik eskaintzen dizuegu argazki hau. Prozesua oso polita izan da; 3 saiotan egin dugu eta Izurde gelakoek eta Lehoi gelakoek hartu dute parte.

Bide batez, ZORIONAK INHAR !!! Zu izan baitzara gertuen ibili dena.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)