Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

koronabitxus etiketa duten argitalpenak ikusgai

"Txoritxoaren arrautza"ren antzerkia

Juan Kruz Igerabideren "Euskal herrietako ipuinak" liburutik ateratako "txoritxoaren arrautza" istorioa  antzeztu dugu.

Harri sedimentarioak sortzen

Koronabitxus taldekoek, Lurra planetarekin batera, erliebea aldatzen ari dela ikasten ari gara. Prozesu horretan hainbat fase daudela ere ikasi dugu, horien artean, sedimentazioa, aldaketa guzti horretan azkeneko fasean gertatzen dela ikusi dugu.   Gaur gai horri eutsiz, Koronabitxus taldekoek esperimentu bat egin dugu: harri sedimentarioak sortu ditugu. Hau egiteko, ontzi bat, gatza, irina, harritxintxarrak, hondarra eta ura erabili dugu. Ibai bat irudikatuz, garraioa eta sedimentazioa nola gertatzen den esperimentatu dugu.   

Aguakate hezurrak

 Koronabitxusak irailean aguakate hezurrekin ikerketa lana egiten hasi ziren: hauek nola ernetzen diren ikertu nahi zuten. Horretarako, aguakate hezurrak modu ezberdinetan jarri zituzten, batzuk uretan eta beste batzuk sukaldeko paper bustian, zip poltsa batean sartuta.  Egia esan, hasieran ez zitzaizkigun atera, baina proba asko egin ondoren, udaberriarekin batera hezurrak ernatzen hasi ziren. Aurrena, hezurrak erdibitu egin dira, ondoren, sustrai txikia atera zaie eta hauek uretan jarri ostean, landarearen zurtoina eta honekin batera hostoak ateratzen joan zaizkie. Argazkietan aguakateak prozesu ezberdinetan ikus ditzakezue.  Animatu zuek ere etxean egitera, polit poita da ikustea nola sustraiak eta zurtoina ateratzen zaien! 

Koronabitxusak josten

 Koronabitxus taldekoek ikasturte honetan josteko makinarekin josten ikasi dute, eta beraien musukoak josi egin dituzte. Aurrena, patroia atera, hau moztu, gero oihalak aukera eta bertan markatu, moztu eta makinarekin josi egin dute.  Dagoeneko bigarrena egin eta oparitzeko asmotan daude, Oso harro daude egindako lanarekin!