2023-05-19

BIZIKLETA MARTXA

 



Atzo, urtero bezala bizikleta martxa egin genuen.

LH3.mailatik LH6.mailara Asteasura joan ginen. Hiru ordu laurdeneko martxa egin genuen.

Iritsitakoan parkean eta frontoian ibili ginen  eta han pasa genuen goiz osoa.

Eguerdian Adunara bueltatu ginen bazkaltzera.

Primeran pasa genuen!!


Egilea: Nahia G.

2023-05-12

CHILLIDA LEKU

Asteazken arratsaldean, Reale Arenan bazkaldu ondoren, Chillida Leku museora joan ginen.

Gauza asko ikasi genituen: erabiltzen zituen materialak, forma desberdinen esanahiak, hutsuneen garrantzia Chillidaren eskulturetan....

Bukatzeko talde jolas batzuk egin genituen. 



Reale Arenara bisita

 




Asteazken goizean Reale Arenara joan ginen. Bertan, Errealeko instalazioak barrutik  ikusi genituen. Partido aurretik eta ondoren dituzten ohiturak ikusteko aukera eduki genuen.

AUPA ERREALA!!!


Egilea: Aner

2023-05-11

Logo lehiaketa

 Eskola Txikietako festaren LOGO LEHIAKETA!! 

Ekaianren 11ean Lizartzan izango da ikasturte honetako Eskola Txikietako festa, eta datorren urtean, Adunan! Horretarako, Adunako Basopeta guraso elkarteak logo- lehiaketa antolatu du 2024an Adunan ospatuko den Eskola Txikien Festarako irudi gisa erabiltzeko. 

Marrazki- edo margotze-teknikak eta tresnak askatasun osoz erabil daitezke. Jarraian  lehiketaren oinarriak daude. 

Logoa aurkezteko azken eguna: ekainaren 5a izango da (berau barne). 

Saria, 60€ko opari txartela Villabonako Eizmendi kirol-dendan. 

Animatu parte hartzera!!