Astokiloek Munduko Mitologiekin jarraitzen dute. Orain, Txina, Brasil, Eskozia eta Eskandinabiako bideoak egin dituzte.
2021-12-22
2021-12-21
Munduko Mitologiak
2021-12-20
Berritsu Irratia 40. irratsaioa
Munduko Mitologiak
Astokiloen gelakoek jolas bat proposatzen dizuete. Japoniako, Kanadako eta Mexikoko Mitologiari buruzko hiru bideo egin dituzte eta bakoitzean 3 galdera erantzutea eskatuko zaizue. Gai izango al zarete erantzunak asmatzeko? Aurrera!! Parte hartu eta utzi zuen erantzunak iruzkinetan!!
2021-12-13
Tximinoak kontsumo tailerrean
Gabonak eta kontsumo tailerreko arduradunak etorri dira eta mendian Euskal mitologiako pertsonaiak aurkitzeko prismatikoak egin dituzte Tximinoen gelan.
2021-12-10
Gu euskaraz, eta zu?
Abenduaren 3, Euskararen Nazioarteko Eguna
Eguraldi txarra dela eta, frontoian jolas kooperatiboak egin ditugu eta ondoren merienda goxoa jan dugu. Primeran pasa dugu!!
2021-12-03
Euskararen eguna
Dagoeneko iritsi da Euskararen Nazioarteko eguna! Egun berezia da gaurkoa, bai horixe! Ospatzeko jolasak egingo ditugu eta ondoren merienda goxoa jango dugu Basopeta guraso elkartearen eskutik.
Guk euskaraz, eta zuk?