12 Txapeldunak gelakoak eta jasotako zaborra.
2019-09-25
2019-09-20
Bizikleta Martxa
Mugikortasun Astea dela eta, egitasmoarekin bat eginiz gaur ere Zizurkilera joan gara bizikletaz. Aurrena, Sorabillaraino joan gara eta bueltakoan bidetik aurretik moztu diguten errepide zatian paratxutarekin jolastu gara. Bidea jarraituz, Zizurkilera joan gara eta Zubimuxun Villabona eta Zizurkilgo ikasleekin jolas batzuk egin ditugu. Hona hemen gaurko irudiak.
Jolas Kooperatiboak
Ikasturte hasieran egiten dugun moduan, aurten ere Jolas Kooperatiboak egin ditugu. Jolas hauen bitartez, talde kohesioa, elkar errespetua.... lantzea eta ondo pasatzea da gure helburua. Ikusi zeinen ondo ibili garen!
Basopeta
Ikasturte berriari hasiera emateko, ohiturari jarraituz, aurten ere Basopetan izan gara. Eguraldia lagun izanik, primeran ibili gara etxolak egiten, skylane sokarekin, natura aztertuz...
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)