Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

ipuinak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Olerkiak

Asteko azkeneko egun honetarako, Leire Bilbaoren Xomorropoema liburuko hainbat poesia dituzue. Piztia Poetikoa  Pizti honen marrazkia egingo al zenuke? Horrela bada, egin ondoren bidali irakasleari, gero blogean jarriko dugu!   Gauean ezin lo egin? Ohean arditxoak kontatzen laguntzeko poesia duzue honakoa:   Aurpegiaren metafora    Poesiak esandakoa marraztuko al zenuke? Gogoratu, gero irakasleari bidaltzen. Zein da irakasle ezkutua? Asmatuko al zenuke?

Literatura Astea

Apirilaren 23an  liburuaren eguna ospatzen da. Aitzaki horrekin urtero Literatura astea antolatzen dugu eskolan eta aurten ere. Bai horixe! Astean zehar irakasleok grabatutako audioak blogera igoko ditugu; ipuinak, olerkiak... Espero dugu asko gustatzea eta literaturaz gozatzea!