2015-12-19

EGUBERRI ON ESKOLATIK

Adunako eskolatik, eguberri eta urte berri on opa dizuegu.
Gabonetako mezua entzuteko klikatu play ikonoari.

2015-12-17

Euskararen eguneko proiektua

Kaixo gu Adunako 2. eta 3. mailako ikasleak gara. Euskararen egunerako proiektu bat egin dugu. 

Makina sinple hauek ikasi ditugu:
 Palanka.
 Polea.
 Balantzina.

Arrapala bat egin dugu euskararen egunerako. Plano inklinatua bi maila ezberdin lotzen erabiltzeko den aldapatxoa da. Objektu astunak arrastaka igotzeko edo jaisteko balio du.
Arkimidesek asmatu zuen polea indarra transmititzeko balio duen makina sinple bat da. Poleak gauza astunak altxatzen ditu. Kanpoaldean soka eta gurpila du.
Polea sistema igogailuetan erabiltzen da. Polean soka pasa eta sokari kotxea lotu diogu. Sokaren beste aldeari kartela lotu diogu. Orduan, kotxea askatu arrapalan utzi eta Aduna igoko da. Polearen gurpilak laguntzen du kotxea eta kartela igo eta jaisten.


2015eko eguberri kantak

Etxean entseguak egin nahi badituzue, Aurtengo eguberrietan kantatzen ari garen 8 kanta dituzue hauek.

2015-12-16

JOLAS KOOPERATIBOAK JOLASGARAIAN

TALDEAN IKASTEN IRAKASTEKO JOKOAK EGIN DITUGU. Lehiakortasunetik kanpo hezi nahian, joku kooperatiboak egin ditugu. Elkar lagundu, partekatu eta ondo pasatzea izan da helburua.

2015-12-15

EGUBERRIETAKO ENTSEGUAK



 Aurten ere eguberritako kantu entseguak egiten hasi gara.
 Animatu zaitezte eta etorri gurekin abestera.
 Asteazkenean 12:15ean
 Ostegunean 15:45ean
 Ostiralean 15:45ean

2015-12-10

About me!!!

                                      Ibai
Joanes
Irati
Lander

2015-12-09

2015-12-03

Euskararen eguna ospatzen

Gaur Nazio Arteko Euskararen eguna ospatu dugu Adunan. Hiruhilabete honetan mugimendua eta makinak lantzen aritu garenez, gure tramankuluak erabili ditugu

2015-12-02

Euskararen eguneko abestia

Bihar 15:30etan Adunako frontoian Nazioarteko Euskararen Eguna ospatuko dugu eta denok honako abesti hau abestuko dugu. Entseguak egin nahi baldin badituzue hemen duzue bideoa.

BATUKETEN MAKINA

BI TUTUEKIN MAKINA BAT EGIN DUGU BATUKETAK EGITEKO. TUTUETATIK GARBANTZUAK BOTATZEN DITUGU ETA ONDOREN SASKIRA ZENBAT ERORI DIREN KONTATZEN DUGU.LANEAN GUSTURA ARITZEN GARA


LANEAN

2015-12-01

Euskararen eguna prestatzen

Hiru hilabete honetan makinak eta mugimendua landu ditugunez, tailerrak antolatu ditugu. Adin desberdinetako ikasleak elkar lanean aritu gara eta oso gustura gainera.

Ostegunean Nazioarteko Euskararen Eguna ospatzen dela eta, gonbidatuak zaudete denok frontoian egingo dugun erakustaldira arratsaldeko 15:30 etan.

2015-11-30

Good bye Fiona!!!

We have a very good time with Fiona our English speaking assistant.
She’s from California. She is 20 years old. She has got three brothers, one is older and the others are younger. She has two dogs, too: Caly and Shasta.
She says! She loves Basque country. She lives in Donostia “Gros”.
Her favorite food is potatoes omelette and Mexican food.
Her favorite color is blue and she likes elephants but she doesn’t like spiders.
Thank you very much Fiona for teaching English!!!

2015-11-27

Euskararen eguna prestatzen

Hiruhilabete honetan mugimendua eta makinak lantzen ari garenez, tramankulu bat egiten ari gara.

Astelehenean tailerrak antolatu ditugu makina hau sortzeko. Beraz, ostegunean izango den ospakizunean erakusketa egingo dizuegu.

2015-11-19

FRUTA EGUNA

Gaur fruta eguna ospatu dugu. Lehenik, daukagun fruta sailkatu eta pisatu dugu. Ondoren, taldeka fruta zuritu eta pintxo goxo batzuk prestatu ditugu. Oso goxoa zegoen dena!!!

About me


2015-11-17

IKATZAK MARGOTZEN OTE DU?

BATZUK BAIETZ ,BESTE BATZUK EZETZ, ZIKINDU EGITEN DUELA…ETA HORRELA PROBATZEA PENTSATU DUGU, BAITA EGIN ERE! IKUSI, IKUSI ZE ARTELAN EGIN DITUGUN, ETA ZEIN ONDO PASA DUGUN.

NI ZU BEZALA

GUREAK, desgaitasunak dituzten pertsonentzat behar bezala egokituriko lan aukera egonkorrak sortzen dituzten Tolosako empresa edo fundazioa ikusi dugu gaur.

2015-11-13

JOSTAILUAK

Gabonetan ere, hezkidetza! ume guztiak izan daitezkelako erizainak, sukaldariak, gidariak, abokatuak, mekanikariak...





2015-11-12

Goldberg cars

In art class we made different machines. 
We made Jet cars with small plastic bottle, Big buttons or wheals, needle, Balloon, Rubber band and bent straw.
Watch this video to see our fantastic cars!!!

Azaroako urtebetetzeak

Hemen duzue azarokoen urtebetetze argazkia. 
Zorionak denoi eta urte askuan!!!

2015-11-11

ATZEGIKO bisita

Gaur Atzegiko Aloña etorri zaigu eskolara.
Adimen urritasunari buruz hitz egin digu.
Adimen urritasuna daukatenei lagundu egin behar zaiela esan digu, eta gu bezalakoak direla.
Bi ipuin interesgarri ere ikusi ditugu: lehenengoa Lorenzoren kazuela eta bigarrena “cuatro esquinitas de nada.”

Asko ikasi dugu eta mila esker Aloña gure eskolara etortzeagatik.
Idazkariak: Joanes eta Asier.

2015-11-10

Esperimentua

Hausnarketa bat egitera ematen gaituen  bideo hau interesgarria iruditu zaigu, ea zer iruditzen zaizuen?

2015-11-09

3D inprimagailua

Kaixo!

Egun hauetan, Berritzegunetik utzitako 3D inpresora bat dugu eskolan. Horrekin geometria landuko dugu, eta robotikarekin batera zientzia ezagutzak zabaldu.

Oraingoz, kalibratu eta lehen pieza bat atera dugu. Nahiko ondo atera da, ezta? Hemendik aurrera, ikasleek sortutako piezak inprimatzen hasiko gara.



Eskerrak eman nahi dizkiogu Berritzegune nagusiko teknologiako arduradunari, Josebari, gure inpresora iritsi bitartean berea uzteagatik.

2015-11-06

Gurasoen bisita

Aste honetan Dani eta Aitor etorri zaizkigu bisitan. Bakoitzak bere lanbidearen inguruko azalpenak eman dizkigu. Burdina nola lantzen den eta igogailuek nola funtzionatzen duten hain zuzen ere. Oso interesgarriak iruditu zaizkigu!! Eskerrik asko bikote!! Igogailuaren maketa eskolako sarreran ikusgai dago! Animatu eta etorri ikustera!!

2015-11-04

JOLAS KOOPERATIBOAK JOLASGARAIAN

ESKOLAKO LAGUN GUZTIOK, HIRU TALDETAN BANATUTA JOLASEAN IBILI GARA.EZ DAKIZUE ZEIN ONDO PASA DUGUN!!!!SAGUTXIKIRA, ZEZENETAN.....

2015-10-29

Neska ala mutila?

Umea jaio aurretik haurdunari galdetzen diogu neska ala mutila izango duen. Zergatik hori? Garrantzitsua al da? Gure barnean zerbaitek esaten digu jakin behar dugula eta horrela, konturatu gabe, hitz egiteko era aldatzen dugu. Umeekin erabiltzen ditugun doinua, ahotsa, hitzak... desberdinak dira. Bestela, hemendik aurrera fijatu zaitezte eta ikusiko duzue. Hona hemen horri buruzko bideo interesgarria.




2015-10-27

ATARIA IRRATIA ADUNAN

Ostiralean, Ataria irratiko lagunak Adunako plazan izango ditugu, zuzeneko irratsaioa egiten.Herritar guztiak zaudete gonbidatuak, eta noski, guk ere bertan parte hartuko dugu.Gu praktikatzen hasiko gara, laister eskolako irratia martxan jarriko dugu eta!!!!!!!Entzun eta gozatu.


2015-10-23

ARTEKANIKAREN BIDEA

TAILERRETAN ARTELAN BIKAINA EGIN DUGU, ETA TUTUEKIN KANIKENTZAT BIDEA EGITEA BURURATU ZAIGU. IBILDIDE EGOKI BAT EGITEKO PROBA ASKO EGIN BEHAR IZAN DITUGU. EZ PENTSA, TRABAK ERE TOPATU DITUGU BAINA GAINDITU DITUGU. KANIKAK ERORTZEKO TUTUAK INKLINATUTA JARRI BEHAR IZAN DITUGU, BESTELA BERTAN GERATZEN DIRA.

ARTEKANIKAREN BIDEA from adunaikastetxea on Vimeo.

Zuhaitzak kimatzen

Aste honetan gure eskola ondoko zuhaitzak kimatu dituzte eta jolasgaraia aprobetxatu dugu langileak lan eta lan ikusteko. Makina handiak oso erakargarriak dira guretzat! Udazkena hemen da!

2015-10-18

Barnetegia Urretxun

Kaixo, denoi! 
Lehengo astean, Urretxuko Santa Barbara barnetegira joan ginen lo egitera.
Lehenengo egunean, langileen ibilbide ezagutu genuen. Chillidak haizearen orrazea egin zuen lekua ikusi genuen eta burdina nola lantzen zuten ere bai, jarraian bazkaltzera joan ginen eta bazkaldu eta gero orientazio jokoak egin genituen. 60. hamarkadako etxetxe bizitza bat eta eskola bat bisitatu genituen. 
Bigarren egunean, eskolako Lh 1go, 2. eta 3.ekoekin batera, Mirandaolako burdindegia eta burdinaren museoa ere ikusi genituen. Alkizako eta Berrobiko ikasle eta irakasleak ere gure artean egon ziren. Bertan, txistorra pintxoa jateko aukera ere izan genuen.
Hiru garren egunean, Berriz, Santa Barbaran, paper birziklatuaren tailerra egin genuen. Oso politak atera zitzaizkigun! Oso ondo pasa genuen eta berriro errepikatuko genuke. Hona hemen argazki batzuk...

2015-10-14

Scratch tutorizatua

3. mailakoak etorri dira nagusien gelara Scratch programarekin mugimendua lantzera. Asko gustatu zaie, eta gustura ibili dira. Zailtasun batzuk eduki baditugu ere, lortu dugu katuak mugimendu desberdinak egitea.

2015-10-09

Eureka zientzia museoa

Gaur 9:30etan autobusa hartu eta eureka, zientzia museora joan gara.
Hiruhileko honetan mugimendua lantzen ari garela eta hainbat gauza ikusi eta ikasi ditugu. Mundua hiru materiez beterik dagoela: likidoak, solidoak eta gasak.
Tailerretan esperimentu interesgarriak ere egin ditugu. Bertan egon garenok etxean kontatuko dugu eta eskolara itzultzean nagusienei guk egingo dizkiegu ikasitako esperimentuak.
Egun polita pasa dugu elkar jolas eta ikasten.

2015-10-08

OHARRA (SOS Arrazakeriaren elkarteak)

Urtero bezala aurten ere SOS Arrazakeriarekin elkarlanean “Bizilagunak, aldameneko familia” proiektuan datorren azaroak 22an ospatuko den bazkarietan, parte hartu nahi duten familiak topatzen dabiltza. Zuen erakundetan jatorri ezberdinetako familiak elkar ezagutzeko aukera aproposa delakoan daude, aurreko urtetan parte hartu dutenek horrela adierazi bait dute (ikusi 2014 ospatutako bazkarien bideoa).

2015-10-02

DOMINO EFEKTUA AZTERTZEN

PRIMERAN IBILI GARA JOLASEAN ETA NOSKI IKASTEN ERE!IKUSI, IKUSI BIDEOA!KOSTA ZAIGU, BAINA KANIKAREKIN DOMINO EFEKTUA EGITEA LORTUKO DUGU!!


2015-10-01

Scratch programarekin lanean

Scratch programarekin joku bat egiten hasi gara eta hobetzeko proposamenak jaso nahi ditugu. Ezker-eskuin gezia zapalduta arrainak harrapatu behar dituzue.

2015-09-30

OHARRA ( Galtzagorri elkartea)

Urriaren 24an Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak 25 URTE BETETZEN DITU. Hiru ekintza prestatu dituzte:
 • IPUIN KONTALARIEN MARATOIA. URRIAREN 17AN. DONOSTIAKO SAN TELMO MUSEOAN.
 • ILUSTRAZIOEN ENKANTE DRAMATIZATUA. URRIAREN 25EAN. DONOSTIAKO ARTEKO ARTE GALERIAN.
 • HAUR LIBURUAREN FESTA. URRIAREN 25EAN, DONOSTIAKO SAN TELMO MUSEOAN.

Ekintza guztiak dohainik eta irekiak dira eta edonork parte har dezake, baina lekua mugatua izango da guztietan, beraz, garaiz azaldu eta ez galdu zure aukera.

2015-09-25

Scratch eta Legorekin jolasean

Burdinolako mailuaren erreplika Scratch bidez...
Laister irteera dugula eta, Mirandaolako burdinolako mailuaren funtzionamendua aztertzen aritu gara. Engranajeen tamainak, horien mugimenduak eta ordenak mailuaren abiaduran duen eragina eta abar landu dugu.
Hau izan da gure robotikako lehen muntaia. Ea zer egiteko gai garen...!

2015-09-22

Palanka eta balantzarekin disfrutatzen

Arkimides jakintsuak Ptolomeoren itsasuntzia altsatzeko palankaren printzipioa aurkitu zuen. Azalpena oso erraza da: Enborrak eta harriak palanka deritzona osatzen dute. Hau da, indarra anplifikatzeko balio duen "makina" sinplea.
Ikusi bideoa, nola altsatzen dugun eskolako mahaia!!!

2015-09-21

Tolosara zinemaldira

Gaur Tolosako Leidor zinemara joan gara “del revés (inside out)” pelikula ikustera eta asko gustatu zaigu gainera. Alkiza, Berrobi, Altzo, lizartza eta abarrekin elkartu gara bertan.

2015-09-16

Mugimendua esperimentatzen

Gaur gure klasean penduluarekin esperimentu desberdinak egiten aritu gara eta lehen saiakeran honako marrazki interesgarri hau atera zaigu.
Etxean aukera desberdinak burkoarekin "almoadarekin" pentsatuko ditugu eta ea bihar zer ateratzen zaigun!!!

2015-09-15

Iraileko urtebetetzeak

Gure eskolako ikasleen iraileko urtebetetze argazkia da honako hau. Zorionak eta urte askuan.,

2015-09-10

JOLAS KOOPERATIBOAK

TALDEAN IKASTEN IRAKASTEKO JOKOAK EGIN DITUGU. Lehiakortasunetik kanpo hezi nahian, joku kooperatiboak egin ditugu. Eskolako ikasle eta irakasle guztiok parte hartu dugu jokoetan. Helburua ikasleen eta irakeasleen arteko harremanak sendotzea, elkar ezagutzea eta ondo pasatzea izan da.

Tolosaldeko Mugikortasun Astea

Ondoren, Tolosaldeko mugikortasun astearen egitaraua bidaltzen dizuegu.

2015-09-09

Basopetako eguna

Gaur, urtero bezala ikasturteko lehen txangoa Basopetara izan dugu. 2015-16 ikasturteari hasiera emanez eta eguraldi ederrarekin gainera. Oso ondo pasa dugu eta ongi etorri zaigu elkarrekin hartuemanak sendotzeko.

2015-09-08

Basopetara irteera

Bihar, asteazkena irailak 9, eguraldi ona egingo duela eta ikasturteari hasiera emateko  Basopetara joango gara eta eman beharrekoa: oinetako aproposak eta hamaiketakoa.

2015-09-01

2015-16 ikasturtea

Ikasturte berriari hasiera emateko unea iritsi zaigu.

Udako oporretan indar berritu eta lanean hasteko prest izango gara irailaren 8tik aurrera. Udan zehar ezagutu ditugun parajeen berri, bizi izan ditugun esperientziak, egin ditugun lagun berriak... elkarrekin trukatzeko parada izango dugu. Irrikitan gaude ikasleekin esperientzia hauek kontatu eta konpartitzeko. Laster arte!!!

2015-06-22

Jaialdia 2015

Larunbat goizean, eguraldia lagun izan genuela, eskolako jaialdia ospatu genuen.
Maila guztietako ikasleek dantza, abesti eta bertso zoragarriak azaldu zizkiguten.
Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Bingoa, Mus txapelketa eta bukatzeko gurasoekin dantza guztiak errepikatu genituelarik.
Han ginen denok, ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aiton-amonak,...
ZE ONDO PASA GENUEN!!!

Aduna TV show "Do you know"

We had a really good time recording this TV show.
Today we are going to learn about Question word: What, Where, Who, When, Why, How much and How many.
Are you ready??? let's go!!!

2015-06-18

Gure frontoiaren maketa

Hiruhilabete honetan frontoiaren maketa egin dugu. Lan honekin hainbat lan burutu ditugu, batez ere matematikaren inguruan, eta zehazki, geometria lantzen. Estimazioak, eskalak, neurketak, proportzionaltasuna, orientazioa, gorputz geonetrikoak, perimetro eta azalerak...
Gustura aritu gara. Gainera, eguerditan ere maketaren eraikuntzan jarraitzeko aukera izan dugu, eta nahi izan duenak eskolako ateak irekita eduki ditu lana sakontzeko.
Azkenean, oporrak gainean ditugula, bukatzea lortu dugu. Ikus ezazue lanaren prozesua!

2015-06-17

TXIMELETA MENDIAN

HARA HOR , ERLEAK EZTI GOXOAREKIN TXIMELETA NOLA SENDATZEND DUEN!

TXIMELETA MENDIAN from adunaikastetxea on Vimeo.

ERREZETAK

Adunako eskolan 2. hiruhilabetekoan errezetak landu ditugu eta ikasleek eginiko errezeta goxo hauek dituzue ikusgai liburu honetan.

2015-06-15

Aduna eskolako jaialdia


My robot Maria

My robot has got one big head, one small and blue nose and one mouth. Six green arms, thirty-six fingers, four blue legs, four grey toes, yellow hair, two brown eyes, purple body and My robot is a princess.
 By: Irati Tejeria

2015-06-13

Bizikletan irteera

3., 4., 5. Eta 6. Mailakoak eskolatik atera eta Anoetara bizikletaz joan gara. Eguraldiak lagundu digu euria ez bai digu egin. Eskupilotan jolastu eta izozki bat ere jan dugu. Beraz, EGUN BOROBILA izan da.
 Ikusi, ikusi ze argazki politak!!!

2015-06-12

Igandean Basopetan

Basopetan eguna pozik pasa zuten Adunako ikasleak gurasoekin. Bapo bazkaldu ondoren indarrak ere neurtu zituzten sokatiran.
 Nork irabazi ote zuen???

2015-06-10

Gabiriako Eskola Txikien festa

Aurtengo Eskola Txikietako Festa gainean dugula eta hona hemen Gabirikoek eginiko bideo klipa.

2015-06-09

Bizikletan Leitzara egun-pasa

Igandean 10:00etan eskolako ikasleak gurasoekin bizikletak hartu eta Adunatik, Leitzaran errepidetik, Leitzara joan ziren.
12:00etan Arkaitzek prestatu zuen paella arbolen itzalpean gustura jan ondoren, errekan freskatu, indar berritu, eta Adunara bueltatu ziren bizikletan.
Egun ederra pasa zuten!!!

2015-06-08

Pinotxo tximeleta jaio da

Gaur astelehena krisalidatik atera da eta poz handia eman digu Pinotxo tximeleta ikustea.
Irrikitan  geunden nolakoa izango zen jakiteko, eta argazkian ikusten duzuen bezala, elurra bezain zuria da gure Pinotxo tximeleta.
Ea noiz hasten zaigun hegan!!!

Surf eguna Zarautzen

Egun ederra eduki genuen  Zarautzeko Surf egunean. Urtero bezala aurten ere oso ondo pasa genuen. Ilusio handiarekin joan ginen eta bertako argazkiak ikusi nahi ezkero hiru argazki bideo muntai hauek ikusi ditzakezue.

2015-06-07

Adunako surfistak

Aduna eskolakoek itsasoan ongi murgiltzen garela demostratu genuen ostiralean.
Ikusi, ikusi bideo hau!!!

2015-06-04

Alkizara irteera


Gaur eskolako ikasle guztiak Berrobikoekin batera Alkizara joan gara emanaldia eskaini eta Alkizako ikasleek prestatutakoa ikustera. Adunakook kanta eta dantzak eskaini dizkiegu eta Alkizakoen sukaldaritzaren inguruko kanta eta bideo politak ikusteko aukera izan dugu. Emanaldia bukatutakoan elkarrekin jolasten egon gara eta tripa bete dugu.
Eskerrik asko palmera goxoengatik! 

2015-06-02

Euskal Eskola Publikoa

Ekainaren 7an Elgoibarren ospatuko den 24.Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia. Hona hemen bideoklipa:
http://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/

2015-06-01

Agenda 21

Aurten landu beharreko gaia mugikortasuna izan da eta gaur saio berezi bat izan dugu mugikortasunari buruzko txartel batzuk prestatu eta banatzeko.
Saioaren bukaeran udaletxera joan gara herrian egindako berrikuntzak ezagutzera.
Hona hemen egun hontako argazki batzuk.
AGENDA 21

2015-05-28

Arconada and Zubizarreta

Andoni Zubizarreta was born in 23th October 1961 in Victoria and He is 1,87m height. Now he is 53 years old. He debuted in 1977.
Luis Miguel Arcona was born in 26th June 1945 in Donosti, and He is 1,80m height. Now He is 60 years old. He debuted in 1974.

Comparisons: Luis Miguel Arconada is 7 years older than Zubizarreta, but Zubizarreta is 7cm longer than Arconada.

 By: Iker Aburuza

2015-05-26

Salbadorreko bisita

Gaur Salbadorreko bisita eduki dugu, Carlos eta Yoana hain zuzen ere. Gure eskola ezagutu eta guk beraien eskolak nolakoak diren galdetu diegu. Adunatik oso urruti bizi direla ere jakin dugu, 16 ordu pasa omen dituztela hegazkinean ere esan digute.

KUKUA

ENTZUN!ENTZUN! KUKUAK ZER EGITEN DUEN!

2015-05-22

Berrobira irteera

Gaur goizean autobusa hartu eta Berrobira joan gara. Bertan, Alkizakoekin elkartu eta Berrobikoek emanaldi polit bat eskeini digute. Ondoren, hamaiketako goxo bat jan eta elkarrekin jolastu gara: Futbolean, saskibaloiean, harrapaketetan...

Oso ondo pasa dugu!!!

2015-05-21

Albisu-Zabaleta

Jon Ander Albisu Albizu was born in 6th May 1990 in Ataun. He plays hands pilot in defense. He is 1,85 m long and 83 kg weight. He is 25 years old.
Jose Javier Zabaleta Lasa was born in 8th March 1991 in Etxarren .He plays hands pilot and he is defense, too. He is 1,87m long and 83kg weight. Comparative: Albisu is one year older than Zabaleta, but Zabaleta is 2 cm longer than Albisu. They are identical in the weight and in the place they play (defense). By: Andoni Olasagasti

2015-05-20

PINOTXOREN KRISALIDA

PINOTXO OSTIRAL EGUERDIAN KRISALIDA EGITEN HASI ZITZAIGUN. ETA ASTELEHENERAKO, HARA, ERABAT OSATUTA ZUEN BERE ETXETXOA. EA ZENBAT DENBORA BEHAR DUEN TXIMELETAK JAIOTZEKO.
KRISALIDA

Uxue eta Enekoren urtebetetzea


GAUR ENEKO EA UXUEN URTEBETETZEAK OSPATU DITUGU. BIZKOTXO EDERRA ETA TXOKOLAEZKO MAALENA GOXOAK JAN ITUGU. ZORIONAK POLITTAK!!!!

2015-05-15

ZETARRA (jan eta jan)

KAIXO, LAGUNOK:
HEMEN DUGU GURE ZETARRA.BAKARRA GERATZEN ZAIGU, BESTEAK HIL EGIN ZAIZKIGU ETA .
HONI, PINOTXO IZENA JARRI DIOGU. HANDITZEN ARI DA.MIKROSKOPIOTIK HANDI HANDIA EMATEN DU,BAINA 7 CM NEURTZEN DITU .
NEURTU! NEURTU!  ZUEN ESKUETAN NOLAKOA DEN JAKITEKO !!!

Maiatzako ikasleen urtebetetzeak

Hilabete honetan, gure eskolan urtebetetzeak bete dituzten ikasleak honako hauek izan dira: Lohitzun, Eneko, Uxue, Nahia, Aiara eta Hodei.
ZORIONAK!!!

2015-05-12

BARATZEAN LANEAN

ASTE HONETAN ERE, BARATZEAN LANDAREAK LANDATU DITUGU: PIPARRAK, AZELGAK ETA MARRUBIAK. ZULOAK EGIN , LANDAREA SARTU ETA LURRAREKIN PISKAT  ESTALI.
LAN HANDIA EGIN DUGU,GUSTURA GAINERA!!!



2015-05-11

Jaialdia prestatzen

Eskolako emanaldirako dantzak prestatzen gabiltza. Hasi besterik ez gara egin, baina uste dut koreografia politak asmatuko ditugula.
Laister izango duzue gure berri!

2015-05-08

Maketa egiten eta ikasten

Burubelarri gabiltza Adunako frontoiaren maketa egiten. Ea lortzen dugun!


Baratza martxan

Egun hauetan bero egin duenez letxuak eta loreen haziak ureztatzen ibili gara.
Baratza berria martxan jarri dugu.

2015-05-07

ZETARRAK

Zetarrak, hortxe ditugu!Ikaraturik  ibili gara ea mugitzen ote ziren, jaten ote zuten, baina tira hortxe daude! Bizitokiz ere aldatu ditugu, kartoizko kutxa batean sartu ditugu; hala egon behar omen dute eta !Ahalik eta ondoen zaintzen jarraituko dugu!!! 

OHARRA

Maiatzaren 13an, arratsaldeko 6tan hitzaldi interesgarria egongo da kultur aretoan.
Hau kultur astearen barruan egin ez zen hitzaldia da. Hona hemen saioaren gidoitxoa:
KIDEEN ARTEKO TRATU TXARRARI AURRE EGITEKO NEURRIAK HARTU
- Kideen arteko harreman eta arazoei aurre egiten ikasi.
- Familia, eredu hezigarriak eta harremanak.
- Komunikazio eta errespetua.
- Konfiantzaren garapena.
- Maitasuna eta gaitasun sozialak.
- Familia eta gaitasun sozialak.

2015-05-04

Seasons and clothes

Learning English and having fun !!!

2015-04-30

ZETARRAK ESKOLAN

ZETARRAK EKARRI DITUGU ESKOLARA!!! EA ,EA , ZER GERTATZEN DEN!!! GURE TXIKIEK GUSTURA HARTU DITUZTE, ETA GAZTEEK ERE PRIMERAN! ORAIN ZAINDU ETA NAHIKO JAN EMANGO DIEGU ! EA,EA ..... 

OHARRA

Eskola Txikietako irakasle eta gurasoei zuzendutako hitzaldi-solasaldi bat egingo dugu Koldo Saratxagarekin. Parte hartzera gonbidatuta zaudete guztiok. Hona hemen hitzorduaren inguruko informazioa:
Eguna: maiatzaren 11, astelehena
Ordua: 17:00-19:00
Lekua: Lasarteko Berritzegunea
Hitzaldiaren helburua: Koldo Saratxagarekin momentuko eta etorkizuneko hezkuntza erronken inguruan jardutea.

2015-04-29

Ten in the bed

There were thirteen on the bed and the little one say!
 Roll over, roll over!
 So they all roll over and one fell down! POING!!!
WAKE UP!!!

2015-04-28

AISIALDA

Argiak pizten diren sekuentzia-zioari jarraitu behar diozu, eta ondoren botoiak sakatu. Memoria lantzeko ariketa duzue.
Ea errepikapen asko lortzen dituzuen. Jakin ezazue, 3 aukeratan gaizki eginez gero, jokoa bukatzen dela.


2015-04-27

MY FAVOURITE PERSON

Laura Pausini is my favourite singer.
She is an  Italian singer. She was born on 16th May 1974, in Solarolo Italy.
She has got a daugthter name Paola. She was born on 8th February and now she is 2 years old.
Laura's my favourite song  is ´"Non C´e".



By Lorea.