Gaur fruta eguna ospatu dugu. Lehenik, daukagun fruta sailkatu eta pisatu dugu. Ondoren, taldeka fruta zuritu eta pintxo goxo batzuk prestatu ditugu. Oso goxoa zegoen dena!!!
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
A ze fruta festa!!!. Txikiek denentzat hamaiketakoa prestatzen, eta nolako itxurarekin, tabernetako pintxoak bezain erakargarriak.
ErantzunEzabatuMmmmmmmm!!!!!!!!! Ze brotxe goxoak!!!
ErantzunEzabatuEa noiz prestatzen ditugun etxean ere, oso ideia ona da!!