2018-12-21

Aio 2018!



2018 urte hau bukatzear dagoenean, gure zorion agurrik beroena helarazi nahi dizuegu. 
Eguberri on, eta urte berri ondo hasi! 

San Tomas eguna

Urtea talo janaz bukatu dugu, San Tomas eguna ospatuaz. Herri hau berezi egiten duen auzolanari esker aurrera atera dugu talojana. Ikasleak gustora, gurasoak nola ez! MIla mila esker parte hartu duzuen guztioi

2018-12-20

25. irratsaioa

Hona hemen azkeneko Berritsu Irratiko emanaldia.


2018-12-18

Oharra

Berritsu irratia zuzenean! Bihar, abenduak 19, arratsaldeko 14:45etatik aurrera Berritsuren urteko azken emanaldia izango dugu, zuzen-zuzenean!!  Beti bezala gonbidatuak zaudete entzun eta parte hartzera!!!



2018-12-12

BABARRUN JANA

Abenduak 3an babarrun jana egin genuen.Bertako babarrunak, bertan aletuta eta elkartean goxo goxo prestatuta. Primerako eguna pasa genuen.Bapo jan ondoren, herri kiroletan ibili ginen eta Ahobizi eta Belarriprest kanta ere dantzatu genuen.

2018-12-07

Robotika- mailua (2)

Oraingoan, talde baten prozesua duzue hau. Hasieran, emandako erronkaren baldintza bati erantzuna ematen dion bideoa duzue: legorekin eta engranajeekin mailu bat egin dute eta martxan dabil.



Baina, erronka zera da: engranajeekin mailu bat egitea. Eta ahal den xinpleena.
Hemen bigarren bideo, erronkari eta buruko engranajeei buelta batzuk eman eta gero,  ateratako mailua.

Robotika- mailua (1)

Nagusien gelakoak matematikan multiploekin lanean hasi eta bizitza errealean nun topatu genezakeen galderari erantzunez, erronka bat sueratu zitzaigun. Mirandaolako Burdinolako mailuak bere engranajeetan multiploak ditu, eta hori nola? Lego eta Scratchetaz baliatuz, hemen gure mailu-robotak!

Kontu Kontari

Mimo handiz atondu genuen eskolako sarrera, Adunako ezaugarri den auzolanari esker, batek lorontzia, besteak, sardea, nik badut etxean saskia....eta poliki poliki, gure sarrera, baserri baten ataria irudikatu nahiean, eskola Eskolenea baserria bihurtu genuen. 

Bihotz bihotzez, eskerrak eman nahi dizkizuegu lauroi gure gonbidapena jaso eta prest azaldu izanagatik. Juan Kruzen familiak zuen Adunako telefono bakarra, Bibik aldiz, pelotan denei irabazten zien, Maddi ikasle garaitan, eskolako alde zaharrean egoten ziren eta Egoitz berriz, Uztartzan orain jantokia den lekuan jasotzen zituen eskolak....Zenbat aldatu den Aduna! Benetan, zuekin Aduna lehen nolakoa zen imajinatzera iritsi ginen, zuen txikitako abenturak entzutea zoragarria izan zen! 

2018-12-05

Adunakaria

Hemen dago lehenengo ADUNAKARIA!
Mimoz egindako egunkaritxoa duzue hau, Azoka gaia duelarik.



2018-11-30

Kontu Kontari

Dakizuen bezala, hurrengo astea nahiko berezia izango da. Hasteko, astelehenean Euskararen Eguna ospatuko dugu, horretarako hainbat ekintza berezi antolatu dugu: babarrunjana, herri kirolak, Ahobizi/Belarriprest dantza...
Ekintza bereziekin jarraituz, asteazkenean, abenduak 5, KONTU KONTARI izena jarri diogun tertulia bat antolatu dugu. Honetara, Adunako belaunaldi ezberdinetako hainbat herritar gonbidatu ditugu, horien artean, Juan Kruz Igerabide, Bibi Tejeria, Egoitz Aburuza eta Maddi Esnaola. Hauek, Aduna lehen eta orain nola dagoenari buruz hitz egingo digute. 
Gonbidatuta zaudete! 




2018-11-28

BASO ESKOLA ALKIZAN

BASO  ESKG  LA JOAN  GINEN
ALKIZAAR  TXABO  LA  BAT
GENUN  ONDO  PASA  GINUN,

2018-11-26

MY FAVORITE FARM ANIMAL

My favorite farm animal is chick. It’s yellow. Chicks eat corn. Chicks fly. 

By: Urko

English radio

On Friday in "English corner" Amaia and Inhar were talking with Rhodri because we wanted to know what he knew about Aduna.

Pezeta Problema

Egun on!
Ogiaren Ibiliaren aurkezpenean problema bat azaldu zitzaigun:

 "Angel Elduayeni, gaztetan, 8 orduz lan eginez 8 pezeta ematen zizkioten. 
 Eta hori, eurotan zenbat da? " 

 Entzunaldi honetan Adunantxoek problema nola ebatzi zuten duzue.


2018-11-23

Berritsu irratia 24. emanaldia

Gaur, Joneren aitona Joxe Mari eta Torre baserriko Bibiri egin diogu elkarrizketa. Oso gustura egon gara beraiekin berriketan. Mila esker gure irratira etortzeagatik!!!
Amai S., Jone, Inhar, Eñaut, Xela, Izar, Amets eta Mattin izan dira irratsaio hau prestatu duten artistak.

Oso polita atera zaigula uste dugu. Ea gustatzen zaizuen?

2018-11-21

MY FAVONRITE FARM ANIMAL IS???

My favonrite farm animal is a horse. It's brown and black. Horses eat vegetables like grass. Horse rum and kick.


By arkaitz

My favourite farm animal

My favourite farm animal is a RABBIT. It's white and light brown. RABBIT eat vegetables like  carrots. RABBIT walk and jump.   BY LAIA

2018-11-20

Favourite Farm Animal

My favourite farm animal is a bull. It's white and brown. The bull eats grass and it walks and jumps.
By Mattin

2018-11-19

What is it?

My favorite animal can be a lot of colours. It lives in trees. It doesn't swim but it can fly and run. It isn't a predator. It eats meat. It has big eyes.

What is it?
By Aiora

2018-11-15

Euskararen eguneko abestia


Badator, badator euskeraren eguna. Aurten ere abenduak 3an gurekin ospatzeko gonbitearekin gatoz. Egun horretan  "Ahoa bizi belarri prest" dantza egingo dugu. Beraz, hemen dituzue dantzaren pausoak eta abestia. Animatu eta parte hartu gurekin!! Gora euskara!!

AZOKA

Kaixo lagunak!
Taldean egindako lana eta hurbildu zinetenei eskerrak, gure postuak huts hutsik gelditu ziren, bihotz bihotzez, mila esker!
Hemen ikusgai duzue igandeko azokaren inguruan egindako bideotxoa.
Gozatu!





2018-11-14

What is it?

My favorite farm animal is brown, black, and white. It lives on a farm. It doesn't climb trees, swim or fly, but it runs. It isn't a predator. It eats meat. 
                     
                                                       What is it?


dog bilaketarekin bat datozen irudiak
A
horse bilaketarekin bat datozen irudiak
B
       
C
rabbit bilaketarekin bat datozen irudiak
D

2018-11-13

XABOIA




AZOKAN SALDUTAKO XABOIEK ARRAKASTA HANDIA IZAN ZUTEN. HEMEN AZALDUKO DIZUEGU NOLA EGIN GENITUEN LARANJAZKO XABOIAK. ESKERRIK ASKO EROSI DUZUEN GUZTIOI!!




2018-11-09

Behiak

Baserriko lanak- Zenbat esne aterako du baserritarrak? Ikusi Izurde gelakoek egindako lana

2018-11-06

Fruta eguna prestatzen

Ostegunean, fruta eguna ospatzen dugu eta Adunako "TODOTODO"ra joan gara fruta erostera. Fruta erosi aurretik zenbat izango garen kontatu dugu, ze fruta garaia den aztertu, zenbat fruta erosi behar dugun kalkulua egin eta brotxetak nola egingo ditugun hitz egin dugu.
Plastikoak ez erabiltzea ere adostu dugu. 

Jangela

2018 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen AZAROAKO menua honako hau duzue.
OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

2018-10-30

El Principito

Dakizuen bezala, iazko ikasturtean Martziano gelakoek "El Principito" liburua irakurri ostean, Stop Motion teknika erabiliaz bideo bat egin genuen. Hau leer.es web orriak antolatutako Bibliothraileer lehiaketara aurkeztu genuen eta lehenengo saria jaso zuen. 
Hemen duzue gure altxorra, gozatu! 


2018-10-29

English radio

This year Rhodri Thomas from England is going to be with us teaching English.
On Friday in "English corner" Alaitz and Irati Polo were talking with Rhodri because we wanted to know more about him.

2018-10-26

Berritsu irratia 23. emanaldia

Alaitz, Irati, Lohitzun, Denis, Ugaitz, Julen, Xuhar eta Laiari egokitu zaigu irratsaioa egitea. Jon Ander Belamendia, Adunako gaztea elkarrizketatu dugu eta oso gustura egon gara berarekin berriketan.

Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi izan ezkero, beheko estekan duzue entzungai.
Jon Ander Belamendia ikasleekin

2018-10-25

OHARRA

Ostiral honetan, azaroak 26, arratsaldeko 14:45etatik aurrera Berritsu irratiaren 23. emanaldia izango dugu, zuzen-zuzenean!!
Jon Ander Belamendia herriko gaztea elkarrizketatuko dugu eta beti bezala gonbidatuak zaudete entzun eta parte hartzera!!!  Animatu!!!
Frekuentzia: 98.2 FM

2018-10-23

Sofi Belgikarra gure eskolan

Arene, Izaro, Uxue eta Markelen etxean dagoen Sofi Belgikarra eskolara etorri zitzaigun ostiralean eta oso gustura egon ginan berriketan.

2018-10-19

Herriko ingurunea ezagutzen eta gozatzen

Ikusi argazkiak zer ondo pasatzen dugun!!!

2018-10-17

BARATZEKO UZTA

UDA AURRETIK LANDATUTAKO LANDAREEK , BERAIEN UZTA EMATEN ARI DIRA ETA GU MAJO APROBETXATZEN ARI GARA.



2018-10-05

Jangela

2018 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen URRIAKO menua honako hau duzue.
OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

2018-10-01

Abezedario titirijaio

Izenburu duen liburuarekin gure herriko bizilagun den Juan Kruz Igerabide idazleak Haur eta Gazte Literaturako Espainiako saria irabazi du. Eskolatik, bihotz bihotzez, ZORIONAK!!


2018-09-28

Igartubeiti baserrira

Gaur goizean autobusa hartu eta Ezkiora joan gara. Bertan, Igartubeitiako baserria ikusi eta xaboia ere egin dugu. Ikusi, ikusi zer ondo pasa degun!

2018-09-21

Adunatarrak kotxerik gabeko eguna errebindikatzen

Aurten ere 3., 4., 5. eta 6. mailakoak eskolatik atera eta bizikletan gozatu ederra hartu dugu. Zizurkilen eta Billabonan beste eskolako ikasleekin elkartu gara eta oso ondo pasa dugu.  Hamaiketako goxo bat ere eman digute: Gazta bokadiloa, sagar zukua eta sagarra.
Inbidia pixka bat pasa nahi baduzue, honako bideo hauek ikusi!!!

2018-09-19

Basopeta eguna

Asteazkenean, urtero bezala, bero handia egin arren, ikasturteko lehen txangoa egin genuen. Txabolak egiten eta elkarrekin hartuemanak sendotzen primeran ibili ginen.

2018-09-18

Baratzaren laguntzaileak

Kaixo blogariak!
 Ikasturte berria eta talde berria. Aurrena, gure burua aurkeztuko dugu, ez zaizue iruditzen?  Gu Adunantxoak gara, 3. ziklokoak, eskolako nagusienak. Gogotsu eta asmo berriekin hasi dugu ikasturtea, baratzari errepaso bat eginez!

Baratzaren laguntzaile bihurtuta jarraian duzuen liburuxkan ikus ditzakezue gaur goizean egindako azterketa, ikusi ditugun arazoak eta gure aldetik ditugun hobetzeko proposamenak ere. Zuen aldetik erremedio naturalen bat edo baldin badakizue, ongi etorriak izango dira.


2018-09-13

Jangela

2018 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen IRAILEKO menua honako hau duzue.
 OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

KURTSO HASIERA

KAIXO, LAGUNOK,GAUZA BERRIAK IKASTEKO ETA ONDO PASATZEKO ASMOAREKIN HASI DUGU KURTSO BERRIA.UDARA ETA GERO, LAGUN GUZTIAK ELKARTU GARA BERRIZ ERE.ELKARREKIN JOLASEAN IBILI GARA.IKUSI, IKUSI ZE AURPEGI IRRIBARRETSU DITUGUN.

2018-06-20

Taldeko erronka kooperatiboez disfrutatzen

Aurretik taldean adostutako puntu kopurua lortu dugu!! Taldeko zortzi erronka kooperatibo egin ditugu, ederki pasatu dugu elkarrekin sentituz, pentsatuz, konpartituz eta adostuz!

2018-06-15

Flemingeko ikasleak zozketako sariarekin

Aste honetako Berritsu irratiaren 22. emanaldian Fleming ikastetxeko Hodeiri egokitu zitzaion saria. Hemen daukazue bere ikaskideekin saria jaso zuen momentua! Datorren ikasturtean ere animatu parte hartzera!!!

2018-06-14

Ogia

Hirugarren hiruhileko honetan, Martziano gelakoek, Elikadura eta Osasunaren barruan, OGIA gaia landu dugu. Dakizuenez, Lohitzunen ama, Leire, okina da, eta nola ez, aukera hau ezin genuen galdu eta Amezketara joan ginen Leireren lanbidea ezagutzera baita ogia egitera ere!

 Jarraian egindako bidaiaren bideoa, elkarrizketa eta gelakoen ebaluazioa duzue ikusgai, baita gelakoek egindako lana ere. Gozatu!



Ekainaren 7an abtiu ginen Adunatik Amezketara


Leireri bere lanbideari buruzko hainbat galdera egin genizkion 


Ikusi zein nolako esperientzia bizitu zuten eta zer nolako balorazioa egin zuten! 
 

Bukatzeko, denon artean egindako lantxoa




Berritsu irratia 22. emanaldia

Aiora, Julen, Izaro, Lander, Irati P., Markel, Denis eta Peruri egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Leire Olaberria eta Abraham Olano elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

2018-06-13

Scratch-ekin matematika JOANES

Chocolate chip muffins


jamie oliver bilaketarekin bat datozen irudiak
This is Jamie Oliver, a very famous chef from United Kingdom.


Apart from being a great chef, he sings and plays the drums.
In 2005, Oliver started a "Feed Me Better" campaign for children to eat healthy
foods and cut junk food.
He has worked in television, has written many books and has 15 restaurants.

We leave one of his recipes for you to do at home.


Chocolate chip muffins
Ingredients
olive or rapeseed oil
375 g plain flour
1 tablespoon baking powder
½ teaspoon baking soda
10 tablespoons unsalted butter
200 g sugar
2 large free-range eggs
360 ml natural yoghurt
2 generous handfuls of chocolate chips
POMEGRANATE ICING
1 splash of pomegranate juice
2 tablespoons icing sugar


Method

    Chocolate chip muffins
  1. Preheat the oven to 190ºC/gas 5. Grease your muffin tin(s) lightly with oil.
  2. Sieve the flour, baking powder and soda, and ½ teaspoon of sea salt and set aside.
  3. In a large bowl, cream the butter and sugar together, beating until fluffy. Add the eggs, one at a time, beating until incorporated.
  4. Beat in half of the dry ingredients until just mixed, followed by one-third of the yoghurt. Then beat in half of the remaining dry ingredients, followed by another third of the yoghurt. Beat in the remaining dry ingredients and yoghurt. Do not over-beat.
  5. Fold in the chocolate chips. Distribute the muffin batter equally among the cups and bake for 25 to 30 minutes, until golden brown.
  6. Turn out onto a wire rack and leave to cool.
  7. 7. For the icing, add the pomegranate juice to the icing sugar and mix together to form a thick paste. When the muffins have cooled, top with the icing and sprinkle with fresh elderflowers, if in season.




    Srcatch-ekin lanean LOHITZUN

    Leire Olaberria eta Abraham Olanoren elkarrizketa osoa

    22. Berritsu irratiko gonbidatu izan ditugu Abraham eta Leire. Zuzeneko emanaldiaren iraupena mugatua denez ezin izan dugu elkarrizketa osoa jarri. Hain egon ginen gustura.. Baina lasai egon!! Elkarrizketa osoa entzun nahi duenak hemen dauka aukera!

    2018-06-12

    Oharra

    Berritsu irratia zuzenean!! Bihar, ekainak 13, arratsaldeko 14:45etatik aurrera Berritsu irratiaren 22. emanaldia izango dugu, zuzen-zuzenean!! Leire Olaberria eta Abraham Olano txirrindulari bikainak elkarrizketatu ditugu. Beti bezala gonbidatuak zaudete entzun eta parte hartzera!!!
    Frekuentzia: 98.2 FM


    Hona hemen aurrerapen gisa irratiko elkarrizketa ostean ikasleekin egindako berriketaldiaren zatitxo bat. Animatu irratsaioa entzutera!! Eskerrik asko Leire eta Abraham!!!

    2018-06-08

    Atlestismo



    Izaro, de la gela de los marcianos,  quiere compartir con nosotros la presentación que hizo sobre el atletismo, adelante!  



    Irratirako gonbidatua

    Zein izango da gure  Berritsu Irratiko hurrengo gonbidatua? 
    ¿Quién será nuestro próximo invitado en la radio? 




    2018-06-07

    Txirrindularitza

    Lohitzunek, Kirola gaiaren barruan, txirrindularitza aukeratu eta 3 min aurkezpena horri buruzkoa egin du. Jarraian bideoa duzue ikusgai!


    2018-06-06

    Piragüismo

    ¿Queréis saber algo más sobre el piragüismo? Aquí tenéis a Aiora y su presentación. Esperamos que os guste tanto como a nosotros!



    2018-06-05

    Igeriketa

    Alaitzek, igeriketari buruzko aurkezpen txukun bat egin du. Hemen duzue ikusgai!





    2018-06-04

    Tenisa

    Hemen, Inharrek egindako lana tenisari buruzkoa. Ikusi zer nolako lana egin duen!



    2018-06-01

    Erronka kooperatiboak patio garaian

    Lehiakortasunetik kanpo ikasleak hezi nahian, erronka kooperatiboak egin ditugu gaurkoan. Eskolako ikasle guztiek parte hartu dute erronketan, ikasleen arteko harremanak sendotzeko, elkar ezagutzeko eta, batez ere, ongi pasatzeko helburuarekin.

    ARGIAK DISDIRA

      HODEI ANER ARAITZ  AINHOA LAIDA PAULE ARGIAKDISDIRA.
     
     
     
     
     
    

    Badminton

    Badminton kirola ezagutzen?  Landerrek kirol honi buruzko aurkezpena egin du, ikusi! 






    2018-05-30

    Halterofilia


    Ibai Elduayen, Martziano gelakoak, Kirola gaiaren barruan Halterofiliari buruz egin du aurkezpena. Hemn duzue egindako lan itzela!




    2018-05-28

    Berritsu irratia 21. emanaldia

    Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.



    KAXKAMELON TXORIMALOA

    KAXKAMEL    ONTXORIMALOA BARATZEAN   KARRIUGU.
    (Kaxkamelon txorimaloa baratzean jarri dugu.)

    2018-05-21

    Oharra

    Berritsu irratia zuzenean!! Ostiral honetan, maiatzak 25ean, arratsaldeko 14:45etatik aurrera Berritsu irratiaren 21. emanaldia izango dugu, zuzen-zuzenean!! 
    Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre sokatiralari bikainak elkarrizketatuko ditugu. Beti bezala gonbidatuak zaudete entzun eta parte hartzera!!!
    Etxeko entzuleak animatu zaitezte diskoen eskaintzan eta lehiaketan telefonotik deituz parte hartzen!!!
    Frekuentzia: 98.2 FM

    2018-05-18

    Booktuberrak

    Joanes eta Lnaderrek honako bideoa prestatu dute irakurritako liburuak gomendatuz. Ez galdu  beraien gomendioa! 


    2018-05-17

    Booktuberrak

    Gaurkoan, Amaiak eta Iratik pare bat liburu gomnedatuko dizkigute. Aurrera neskak!!

    2018-05-16

    UR Zizurkilen

    Asvineneara etortzerik izan ez zenutenontzat, larunbat honetan duzue aukera UR antzerkia ikus ahal izateko. Atxulondo Kultur Etxean, goizeko 11:30tan izango da emanaldia.
     Ez galdu!! 




    Booktuberra- Pesadillas

    Egun on denoi! 
    Ni Peru naiz eta Pesadillas liburua gomendatzera noa. Aio! 





    2018-05-14

    JOANA ETA IKERREN BISITA, IPUIN KONTALARIAK

    NI NEU GALTZETA
    JOANAETAIKER IUINA OTAZETA EOIUTZ.
    USORA EONIN.
    ESKEIASO.
    (JOANA ETA IKER IPUINA KONTATZERA ETORRI ZIREN. GUSTURA EGON GINEN. ESKERRIK ASKO.)