Gaurko bigarren asmakizuna Nahia Elgarrestak idatzi digu. "Nire izenaren hasieran eta Oihanen bukaeran dago eta Aiarak ez du. Zer da?" Ostiral ona izan!
Nahia Garciak bi asmakizun proposatu dizkigu. Nork asmatuko ditu? Utzi iruzkina! 1.Batetik bestera ibiltzen da azpitik, zulo asko egiten ezer ikusi barik, zuk ere ez pentsa erraz harrapatzerik. 2.Izara zuri zabalean hor dabil Mari urdin, hanka baten gainean dantzan pinpirin.