2012-04-24

The Aduna Times

Eskolak blog berri bat sortu du: "The Aduna Times".  Ikasleek idatzitako aldizkari digital baten moduan funtzionatuko du. Bertan, zuen emaila jarriz, idatziko diren albisteei harpidetu ahal izango duzue. Ea gustukoa duzuen...



Liburuaren eguna

Atzo gure eskolan ere liburuaren eguna ospatu genuen. Horretarako ekimen berezi bat planteatu genuen: eskolako kide bakoitzak (ikasle, irakasle eta guraso) norberaren liburu gustukoena ekartzeko aukera zuen eta besteei erakutsi. Honela sarreran liburu txoko bat osatu genuen ekarritakoak erakusteko. 

Atseginez aritu ginen guztiak bildu genituen liburu guztiak ikusten. Eta hemendik, lan honetan parte hartu duten gurasoei bereziki eskerrak eman nahi dizkiegu. 


2012-04-23

Eskola txikien festak 25 urte betetzen ditu

Eskola txikien festa dela eta, abesti hau ezagutzera eman nahi dugu. Entzun eta letra irakurtzeko aukera duzu.
(Doinua, "Eguzkiak urtzen du goian")
Muzicons.com
Eguzkiak nahastu ahala
egunsentiko aidea
pauso txikitan egiten dugu
eskolarako bidea.
Herri bizitzak, plaza giroak,
eskola du zutabea
zein den luzea mende laurdena
jolas soinurik gabea.
Desberdinen artean eraikiz
jakintza ta ondarea
herrizherri era auzoz auzo
har dezagun adorea
"bakoitzak berea urratuaz
denon artean geurea"
bizirauteko indarra dugu
geronen baitan gordea.

JEXUX MARI IRAZU MUÑOA

2012-04-20


Bigarren hiru hilabetean biografia gaia landu dugu; jarduera asko egin ditugu eta hau erakutsi nahi dizuegu



Eta honako hau erebai.

2012-04-16

Iturraran parketxea

Kaixo, guztioi:

Oporrak hartu aurretik Aia herriko Iturraran parketxera egin genuen bisita. Koala gelakoek ogi goxoa egiteko aukera izan zuten, eta Euskogelakoek, aldiz, Pagoetatik ibilbide polita egiteko aukera izan zuten.

Hemen argazki bat eta bideotxo bat ikusteko aukera duzue. Hala ere, argazki gehiago ikusi nahi badituzue, eskolako Webgune berrian aurkituko dituzue. Dena den, jakinarazi nahi dizuegu, horiek ikus ahal izateko erabiltzaile eta pasahitz bat behar dela, eta webgune horretan bertan dagoen eskaera-formularioa betez eska ditzakezuela.