Atzo ikasturte honetako lehen irratsaioa ospatu genuen, eta primeran pasa genuen bai prestaketetan bai zuzenekoan ere. Hasieran urduri samar egon ginen, baina ilusio handiz egindako lanari esker saio polita atera zen. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta adi egon… hurrengo irratsaioak bidean daude! 🚀🎧 Irratsaioa entzuteko aukera galdu bazenuten, ez kezkatu, nahi duzue n momentuan gozatzeko h ementxe duzue entzungai 👂👇 58.irratsaioa
Skeletoen dantzaren bideo isilari ahotsa jartzea izan da gure proiektua. Horretarako, lehenik gidoia idatzi dugu, eta ondoren ahotsa irratian grabatu dugu. Grabazioa eginda, bideoaren muntaia egin ahal izan dugu. Lanik zailena ahotsa bideoaren momentu zehatzekin bat etortzea izan da, baina egia esan, ahotsa grabatzen primeran pasa dugu eta asko disfrutatu dugu. Hona hemen egindako lanaren emaitza ⬇️📽️ Eskeletoen dantza