2019-11-28

Lau Teilatu

Haurrak maite ditugulako, Haur Minbiziaren Kontra ikerketak bultzatzeko, "Lau teilaturen" gure bertsiorik onena egin dugu maratoiarekin bat eginez, putz eginez, minbizia aldenduz.



2019-11-27

Aquariumera irteera

Astelehenean, Donostira joan ginen Aquariuma bisitatzera. Goizean, 4-5 urtekoak eta 1.mailakoak joan ziren eta bazkal ostean gainontzekoak. Bertan gauza mordoa iksui eta ikasi genituen, jarraian atentzioa gehien deitu ziguna duzue:

 Aquariumera sartzean hasieran museora joan ginen eta bertan Euskal Balearen hezurrak zeuden, 11mkoa, beste bat txikiagoa ere bazegoen, 7 mkoa, hau beste bale mota batekoa. Euskal Balea, Getariko, Zarauzko eta Orioko arrantzaleek harrapatu zuten, baina bueltan ekartzerakoan arazoak izan zituzten. Berez, aurrenekoak arpoia sartzen Zarauzkoak izan ziren, eta beraientzat zen balea, baina Getarikoek 3 traineru eraman zituztenez, beraiek eraman nahi zuten. Ados jartzen ez zirenez, borrotu egin ziren. Bitarte horretan, balea usteldu egin zen eta Donostiako udalak erosi zuen ikerketak egiteko. Gerora, Aquariumek erosi zuten eta orain erakusgai daukate.


Ba al zenekiten, arraiek guk baino 7 aldiz gehiago entzuten dutela? Eta gorputz guztitik entzuten dutela?

Uretako animalia pila zeuden: tiburoiak, itsas-zaldiak, marmokak, katu-marrazoa, korbinak, itsas- izarrak, sardinak, arrai tropikalak, aingirak, raya arraiak...

Akuariorik handienean, Ozeanario izenekoa, tamaina eta klase ezberdineko 5000 arrai daude. Tanke honek, ia 2 milioi litro ur dauka.






 Bi tiburoi daude, bata arra Txuri izenekoa eta bestea Kontxita, emea. Txurik  bi pitilin dauzka eta Kontxitak berriz, bi umetoki, horregatik, Kontxita Txuri baino handiagoa da. Marrazoei, hortzak erortzean beste bat ateratzen zaie, baina hortz guztiak galdu ezkero, beste bi ileara gehiago ateratzen zaizkie. Kontxitak adibidez, 3 hortz ilara ditu.

Nahiz eta Ozeanarioan tamaina ezberdinetako arraiak egon, handiek ez dituzte txikiak jaten, astearte-ostegun eta larunbatetan janaria botatzen dietelako. Beti, aurrenekoak, tiburoiak izaten dira. Hauek hasetzean, beste arraiei ematen die
te jatez.

Katuarraien arraultzak gardenak dira, kumea arraultzaren barruan ikusi genuen, baita 2 astetako katuarrai kume bat ere.

 Udaran, gaixotutako dordoka bat ekarri zuten Satanas II izeneko itsasontzian, eta bertako biologoak sendatu ondoren, itsasoratu egin zuten.





Marmokak, izaki bereziak dira. Burbuiminik gabekoak, eta tentakulo pozoitsuak dituzte, bertatik jaten dutelarik. Buruan, lore formako atal batetik plaktona jaten dute.


Sardinak, beti norabide berdinean eta taldean joaten dira, animalia handietatik babesteko.
Olagarro bat ere ikusi genuen. Honek, ahoa, 8 besoen artean du. Tentakuloetan dituen bentosei esker, itsasi egiten da.

Itsas izarrek, 5 hanka dituzte, baina batzuek 4 edo 6. Ugaltzeko garaian, hauek hanka bat galtzen dute, hori kumea delarik.



Oso bisita interesgarria izan zen, gauza pila ikasi eta ikusi genituen!

2019-11-20

Fruta eguna

Gaur fruta eguna ospatuko dugu. Lehenik, frutaren pisuaren estimazioa egin dugu. Ondoren, platanoak, mandarinak, udareak... pisatu ditugu egindako estimazioekin alderatzeko.



Estimazioak eta alderaketak egin ostean, fruta zuritu eta brotxeta goxo-goxoak prestatu ditugu ikasle eta irakasle guztiontzat.






 Eskerrik asko Axel, Aner, Paule, Ekhi, Oliver, Araitz, Nahia eta Laia!


HH 4-5 URTEKO URPEKARIAK


                                          ITSASOA PROIEKTUA BUKATU DUGU!

2019-11-19

ARRAUNA

Arraunari buruzko lana egin du Eñaut Aburuzak.
Eñaut Aburuza

2019-11-18

ITSASONTZIAK

Hemen duzue Aiertek Itsasontziei buruz egindako lana
Aiert Aburuza

Berritsu irratia, 31. irratsaioa

31. irratsaioa, Arkaitz, Eñaut, Aiara, Urko, Denis, Aiert, Izar, Oihan, Maren eta Laiak prestatu dute, hainbat atalen artean, Elkano Fundazioko Rafa Zulaika eta Aranzadi elkarteko astronoma den Virginia García elkarrizketatu ditugu, dakizuen bezala, itsasoa gaia lantzen ari baikara. Virginiak, Pottoka belauntziak egindako bidaiaren zati batean parte hartu du eta bertan bizitutakoa kontatzera etorri da, eta Rafa berriz, Elkanori buruz aditu bat da.



Gainazaleko tentsioa

Gai izango al zinake klip bat ur gainean bakarrik jartzen?


 
Eta hau, zergatik ote da? Zer gertatzen da? Magia al da? 


2019-11-15

PIRATAK

Zeintzuk ziren piratak?. ikusi Denisek egindako lana.
Denis Ariznabarreta

2019-11-14

ARRANTZA

Euskal Arrantzaren inguko lana.
MARKEL ABURUZA

2019-11-13

URPEKARIAK

Nor zen Agustin Esnaola ? Ikusi ezazue Xelak egindako lana
Xela Ariztimuño

2019-11-12

BIKINGOAK

NORTZUK DIRA BIKINGOAK?
Eneko Barranco

2019-11-11

Ur gazia Itsasoan

Nahi al duzue jakin zergatik den itsasoko ura gazia? ikusi Anderrek egindako lanaren aurkezpena
Ander Arruabarrena

2019-11-08

Juan Sebastian Elkano

Jakin nahi al duzue nor zen Juan Sebastian Elkano? Ikusi ezazue Peruk egindako lana

2019-11-07

Itsasoko Landareak

Larrosak, krabelinak eta margaritak ezagutzen ditugu, baina itsasoko landareak?
Egilea: Julen Zubillaga

2019-11-06

Euskal Balea

Bale asko daude, baina Euskal Balea bakarra. Hemen Ekiñek Itsasoaren proiektuarekin egindako lana

 

2019-11-05

REFUGEES (Errefuxiatuak). LH 5-6, BSZ

Kaixo,

azken bi asteetan errefuxiatu eta migranteen gaian murgildurik gabiltza LH5-6 ko ikasleok, gaur egungo gaia izanik, zer ote diren, nondik datozen, zergatik...jakin nahian. Horretarako, eztabaidan murgildu gara, eta ideia desberdinak irten dute gelan. Ideiak pixka bat argitu dizkigun bideo bat ikusi dugu ondoren, errefuxiatuei buruzko informazioa eman diguna, ingelesez. Zalantzak argitu ondoren, taldeka, bideotik aukeratu dugun ideia bat isladatuz, marrazki bana egin dugu. Azkenik, blogera igo ditugu hauek, eta bakoitzean isladatu nahi izan dugun ideia azaldu dugu hitzez:

1-Eñaut eta Eneko:


Irudi honetan, atzeko aldean pertsona asko ikusi ahal ditugu. Horiek errefuxiatuak dira, eta kexu dira. Militarrek ez diete uzten pasatzen, baina paperak erakutsi dizkiete eta orduan utzi egin diete  autobusera igotzen, hortik beste herrialde batera joateko.

2-Denis, Ander, Julen, Aiert eta Markel:


Zenbait herrialdetan, erlijio, sexu joera edo iritzi desberdineko pertsonak direlako kartzelara sartzen dituzte, eta bertan jipoitu edota akabatu ere egiten dituzte. 

3- Xela, Ekiñe eta Peru:


Errefuxiatuak beraien herrialdea eta etxea atzean uztera derrigortuak izan diren pertsonak dira. Hauek herria uzteko, kontrolak eta mugak pasa behar dituzte, eta hau askotan ez da erraza izaten. Gertatzen da paperak ez dituztenek herrialdea ezin utzi izatea. Paperak dituztenak pasatzen dira beste herrialde batera, han segurtasuna eta lasaitasuna topatzeko esperantzan.











2019-11-04

REFUGEES (Errefuxiatuak). LH 4, BSZ

Kaixo,

azken bi asteetan errefuxiatu eta migranteen gaian murgildurik gabiltza LH4 ko ikasleok, gaur egungo gaia izanik, zer ote diren, nondik datozen, zergatik...jakin nahian. Horretarako, eztabaidan murgildu gara, eta ideia desberdinak irten dute gelan. Ideiak pixka bat argitu dizkigun bideo bat ikusi dugu ondoren, errefuxiatuei buruzko informazioa eman diguna, ingelesez. Zalantzak argitu ondoren, taldeka, bideotik aukeratu dugun ideia bat isladatuz, marrazki bana egin dugu. Azkenik, blogera igo ditugu hauek, eta bakoitzean isladatu nahi izan dugun ideia azaldu dugu hitzez:

1- Laia, Oihan, Xuhar eta Uxue:


Marrazki honetan isladatu nahi dugu nola lehen ondo eta lasai bizi ziren senar-emazteak, militarrak heldu eta gero zeinen gaizki pasa zuten bonbak eta botatzen hasi zitzaizkielako. Honen ondorioz, alde egin beharra izan zuten, beraien gauza garrantzitusenak atzera utzi behar izan zituztelarik. Hartu zituen herrialde berrian, hutsetik hasi behar izan zuten dena.

2- Nora, Ugaitz, Arkaitz eta Amets:


Familia bat bere etxean dago eta bonbak botatzen hasten dira airetik. Gerra etorri da. Kristalak puskatzen dira etxean, eta alde egin beharra dute. Beraien herrialdea utzi eta beste herrialde batera doaz. Herrialde berri horretan beraien bizimodua berriz hasten saiatuko dira.

3- Urko, Izar, Xabat eta Mattin:


Jendea zegoen herri bateko etxeetan, eta militarrak heldu ziren bat-batean herria suntsitzera. Orduan, gerra hasi zen. Batzuk kartzelara eraman zituzten desberdinak izateagatik, eta gaizki tratatu zituzten bertan. Beste batzuk, herrialde horretatik alde egiten saiatu ziren.

AMAIAREKIN ELKANOREN BIDAIA EZAGUTZEN


Pasa den astean eskolako gurasoa den Amaia Aramendi etorri zen bisitan. Getariarra izanik asko daki Elkanori buruz eta azalpen ugari eman zizkigun; Elkanok egindako bidaia, Getarian egiten den errepresentazioa,... Adi-adin egon ginen eta gauza asko ikasi genituen.

MILA ESKER AMAIA!