Saltatu eta joan eduki nagusira

REFUGEES (Errefuxiatuak). LH 4, BSZ

Kaixo,

azken bi asteetan errefuxiatu eta migranteen gaian murgildurik gabiltza LH4 ko ikasleok, gaur egungo gaia izanik, zer ote diren, nondik datozen, zergatik...jakin nahian. Horretarako, eztabaidan murgildu gara, eta ideia desberdinak irten dute gelan. Ideiak pixka bat argitu dizkigun bideo bat ikusi dugu ondoren, errefuxiatuei buruzko informazioa eman diguna, ingelesez. Zalantzak argitu ondoren, taldeka, bideotik aukeratu dugun ideia bat isladatuz, marrazki bana egin dugu. Azkenik, blogera igo ditugu hauek, eta bakoitzean isladatu nahi izan dugun ideia azaldu dugu hitzez:

1- Laia, Oihan, Xuhar eta Uxue:


Marrazki honetan isladatu nahi dugu nola lehen ondo eta lasai bizi ziren senar-emazteak, militarrak heldu eta gero zeinen gaizki pasa zuten bonbak eta botatzen hasi zitzaizkielako. Honen ondorioz, alde egin beharra izan zuten, beraien gauza garrantzitusenak atzera utzi behar izan zituztelarik. Hartu zituen herrialde berrian, hutsetik hasi behar izan zuten dena.

2- Nora, Ugaitz, Arkaitz eta Amets:


Familia bat bere etxean dago eta bonbak botatzen hasten dira airetik. Gerra etorri da. Kristalak puskatzen dira etxean, eta alde egin beharra dute. Beraien herrialdea utzi eta beste herrialde batera doaz. Herrialde berri horretan beraien bizimodua berriz hasten saiatuko dira.

3- Urko, Izar, Xabat eta Mattin:


Jendea zegoen herri bateko etxeetan, eta militarrak heldu ziren bat-batean herria suntsitzera. Orduan, gerra hasi zen. Batzuk kartzelara eraman zituzten desberdinak izateagatik, eta gaizki tratatu zituzten bertan. Beste batzuk, herrialde horretatik alde egiten saiatu ziren.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...