Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2012

Sastarrainen

Pasa den astean, Sastarrainen egon ginen eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleak. Primeran pasa genuen, eta oso jarduera interesgarriak burutu genituen: sakiak, kandelak, mendi ibilbidea, Ekain-berrira bisita... Gurasoen gunean argazkiak eta bideoren bat ikus daiteke. Ea gusatukoak dituzuen!

Liburuak erostera Donostiara

Irailaren 19an Donostiara joan ginen Lehen Hezkuntzako ikasleak eskolarako liburuak erostea, urtero bezala. LH 1-2-3koak Fnac-era joan ziren; LH 4-5-6koak, berriz, Elkar megadendara. Ikasleak oso gustura aritu ziren liburuak aukeratzen, eta polit eta interesgarriak aukeratu zituzten. Gero, Alderdi Ederren egon ginen pixka batean jolasten eskolara itzuli ginen arte. Eskolako Web atarian, gurasoen gunean, ateratako argazki guztiak dituzue ikus eta deskargatu ahal izateko. Gogorarazten dizuegu horretarako erabiltzaile eta pasahitz bat behar duzuela.