Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

bisita etiketa duten argitalpenak ikusgai

June Ansoleagaren bisita

Atzoko egunez, June Ansoleaga Eitbko kazetaria eta Eguraldiko aurkezlea gure artean izan genuen.  June, bizkaitarra da, Sopelakoa. 1987ko urriaren 20ean jaio zen.  Oso bisita atsegina izan zen, eguraldiari buruz ikasi genuen, baita isobarak zer ziren ere. Mapa meteorologikoak irakurtzen ikasi genuen eta besteak beste a ntizikloiek, hau da, eguraldi lasaia, erlojuaren norabidean doaz, eta borraskak, eguraldi nahastua,  berriz, kontrakoa. Olatuak neurtzeko, itsasoan buiak daude, horrekin, hauen altuerak neurtu ditzakete. Donostiko portuan badago bat, eta bestea berriz, 16 millatara. I tsasoko mapan agertzen zen geziak, haizearen norabidea nondik datorren markatzen zuela uste genuen. Oker ginela ikusi genuen, itsasoaren indarra nondik datorren esan nahi du. Uholdeak nola sortzen diren esan zigun. Sateliteei ere hitz egin zuen, https://es.sat24.com/es/sp web orri horretan, sateliteak 10 min.ro argazkiak ateratzen dituzte, eta bertan, lainoak eta hodeiak ikus dait...