Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Esperimentuak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Harri sedimentarioak sortzen

Koronabitxus taldekoek, Lurra planetarekin batera, erliebea aldatzen ari dela ikasten ari gara. Prozesu horretan hainbat fase daudela ere ikasi dugu, horien artean, sedimentazioa, aldaketa guzti horretan azkeneko fasean gertatzen dela ikusi dugu.   Gaur gai horri eutsiz, Koronabitxus taldekoek esperimentu bat egin dugu: harri sedimentarioak sortu ditugu. Hau egiteko, ontzi bat, gatza, irina, harritxintxarrak, hondarra eta ura erabili dugu. Ibai bat irudikatuz, garraioa eta sedimentazioa nola gertatzen den esperimentatu dugu.   

Landarea argi bila

Kaixo!! Zer moduz zabiltzate? Gu lan eta lan, baina badakizue zer? Bihar oporrak!! Egia da egoera berezi honetan oso urrutira ezin gaitezkela joan eta horregatik, esperimentu txiki bat ekartzen dizuet etxean egiteko.  Zuek zer uste duzue, landare bat argi gabe hazi daitekela?  Edo nahita nahiez argia behar du? Goazen hori ikertzera! Esperimentu hau  ez da batere zaila, etxeko txikienek ere egin dezakete, eta behar duzuen gauzak ere etxen denok ditugunak dira: babarrunak, garbantzuak edo dilistak, kotoi pixkat, bi yogur pote eta zapata kutxa bat! Jarraian duzuen bideoa ikusi, bertan dauden jarraibideak jarraituz, animatu zaitezte egitera! Oporren bueltan berriz ere egongo gara, bitartean, asko deskantsatu eta asko jolastu. Besarkada haundi bat!

Txanponaren esperimentua

Asteburu honetan esperimentu txiki bat egiteko proposamenarekin gatoz: urez betetako plater batean txanpon bat erori zaigu, nola hartu dezakegu behatzak busti gabe? Ea zeinek egiten duen bere etxeetan! Eta egiten baduzue, zergatik gertatzen da?? Iruzkinetan zuen erantzunaren zai egongo gara.  Aste bereziak izaten ari dira, baina dagoeneko bigarren astea egin dugu, gora animoak!! 

Zientziarekin jolasean

Ezagutzen duzue zerbait likidoa dena, baina gero ez da likidoa, edota solidoa dena gero solidoa ez da? Ba nahasketa honekin hori gertatzen dela ikusi genuen. Ura eta maizena besterik ez da behar esperimentu hau aurrera eramateko, eta ikusiko duze sortzen den nahasketa berezia dela.  Zientzia munduan, fluido ez newtondarra bezala ezagutzen da, eta wikipediak dioen bezala    "Sustantzia newtondarra tentsioa aplikatzean deformatu egiten den sustantzia homogeneoa da. Hau da, sustantziaren molekulen arteko distantzia oso txikia denez, ez du formarik eta ontziaren forma hartzen du. Fluido ez newtondarraren biskositatea aldatu egiten da aplikatzen zaion tentsioaren arabera, hau da, indarra aplikatutako norabidean deformatu egiten da". Benetan bitxia! 

Burdin hautsa

BURDIN HAUTSA Kaixo lagunok. Gu Martziano gelako  Amaia eta Irati gara. Burdin hautsarekin egindako esperimentua nola egin dugun ikusiko duzue bideo honetan.

Dordokaren behaketa

Aste honetan hasitako natur zientzietako tailerrean metodo zientifikoa erabiliz animaliak eta landareak aztertzeko hainbat esperimentu egingo ditugu. Horietako bat gure ustez gaixo dagoen dordoka baten behaketa izango da.  Ondorengo bideoan ikus dezakezue behaketa prozesu horren hasiera. Jasotako informazioa eta ondorioak blogera igotzen joango gara. 

3D inprimagailua

Kaixo! Egun hauetan, Berritzegunetik utzitako 3D inpresora bat dugu eskolan. Horrekin geometria landuko dugu, eta robotikarekin batera zientzia ezagutzak zabaldu. Oraingoz, kalibratu eta lehen pieza bat atera dugu. Nahiko ondo atera da, ezta? Hemendik aurrera, ikasleek sortutako piezak inprimatzen hasiko gara. Eskerrak eman nahi dizkiogu Berritzegune nagusiko teknologiako arduradunari, Josebari, gure inpresora iritsi bitartean berea uzteagatik.

Nagusiok ere esperimentuak egiten...

Guk ere, nagusiok, pasa den astean janariarekin zer ikusia zuten esperimentuak egin genituen. Interes handia genuen janariekin gertatzen diren erreakzio kimiko desberdinak ikusteko. Horretarako, egunero elikagai desberdinekin esperimetu desberdin bat egin genuen. Mota askotako esperimentuak egin genituen. Esaterako, arrautza ozpinetan sartu eta arrautza-oskola biguntzea, proteinen egitura aldatzea (alkoholarekin eta ozpinarekin), sumendia, sagarraren oxidazioa garbitasunaren arabera, produktu desberdinen azidotasun maila neurtzea... eta goxoki bat! Horiekin guztiekin gauza ugari ikasi genuen: arrautzak, hezurrek bezala, kaltzioa duela; produktu batzuk azidoak direla, eta besteak, baseak; proteinak, koipeak eta karbo hidratoak bereiztea... Oso esperientzia ona izan zen! (Laister argazkiak...)