Saltatu eta joan eduki nagusira

Zientziarekin jolasean

Ezagutzen duzue zerbait likidoa dena, baina gero ez da likidoa, edota solidoa dena gero solidoa ez da? Ba nahasketa honekin hori gertatzen dela ikusi genuen. Ura eta maizena besterik ez da behar esperimentu hau aurrera eramateko, eta ikusiko duze sortzen den nahasketa berezia dela.  Zientzia munduan, fluido ez newtondarra bezala ezagutzen da, eta wikipediak dioen bezala   "Sustantzia newtondarra tentsioa aplikatzean deformatu egiten den sustantzia homogeneoa da. Hau da, sustantziaren molekulen arteko distantzia oso txikia denez, ez du formarik eta ontziaren forma hartzen du. Fluido ez newtondarraren biskositatea aldatu egiten da aplikatzen zaion tentsioaren arabera, hau da, indarra aplikatutako norabidean deformatu egiten da".
Benetan bitxia! 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.