Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2023

Aizpea Goenaga gure eskolan!

Ostegun honetan Aizpea Goenagaren bisita izan genuen.  Antzerki bat nola prestatzen den erakutsi zigun. Ahotsa eta tonua duten garrantziaz hitz egin zigun ere. Mila esker etortzeagatik! Egileak: Xabat eta Alain

IPUINA BASOESKOLAN

 Aste honetan basora joan gara eta Literatur astea aitzaki harturik, bertan ipuina kontatu dugu. Eguzkia lagun izan dugu eta asko gozatu dugu istorioarekin!

MARKAORRIAK EGITEN

 Literatur astea dela eta, atzo arratsaldean markaorriak egin genituen talde anitzetan. Giro paregabea aprobetxatuz kalera irten ginen sormena martxan jartzera. Markaorri politak atera zitzaizkigun eta dagoeneko liburuetan erabiltzen hasi gara!