Amaieran plazan elkartu eta lekuko bakoitzak zekarrena irakurri dugu.
Arratsalde polit bat pasa dugu korrikaren alde!!!
Hiruhilabete honetan makinak landu ditugu. Hona hemen gure gelan sortu ditugunak.
Errealeko ordezkariak Adunara etorri dira bandera trukaketa egitera Erregearen Kopako finala dela eta. Errealekoek Adunako herriko bandera eramango dute Sevillara eta gure herrian txuri urdinen bandera zintzilikatu dute udaletxeko balkoian.
Zorionak eta segi horrela!
Koronabitxus taldekoek ikasturte honetan josteko makinarekin josten ikasi dute, eta beraien musukoak josi egin dituzte. Aurrena, patroia atera, hau moztu, gero oihalak aukera eta bertan markatu, moztu eta makinarekin josi egin dute. Dagoeneko bigarrena egin eta oparitzeko asmotan daude, Oso harro daude egindako lanarekin!