Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2010

Geletan egindako ipuinen pelikulak (pelipuinak)

Oraingo honetan, geletan landutako ipuin batzuen grabazioak jarri dizkizuegu (beno, oraindik trikubak gelakoen bigarren zatia falta da...). Bertan "Hiru txerritxoak" ipuinaren hiru bertsio ikus ahal izango dituzue, 2 eta 3 urtekoek grabatuta. 4 eta 5 urtekoek "Dortokaren ametsa" grabatu zuten itzalak erabiliz. Kaktus gelakoek ( LH 1.2.3), Ingelesez "Doctor Dog" antzeztu zuten. Eta Trikubak gelakoek (LH 4.5.6) Josu Elberdinen "Jostailugilea" ipuin musikatua. Grabaketen edizioa ere Trikubak gelako ikasleek egin dute Movie Maker programarekin. Espero dugu gustukoa izatea bideo hauek. Bideoak etxetik deskargatu ahal izateko esteka ere jarri dugu, eta arratoiaren eskubiko botoiaz "gorde lotura honela" aukera erabili beharko duzue . Hala ere blogan ikusteko aukera ere baduzue. Gogoratu, egiten dituzuen komentarioekin gure lana nolakoa iruditzen zaizuen jakingo dugu. (Bideoa deskargatzeko egin klik hemen) (Bideoa deskargatzeko e

Eguberri abestiak

Ostiralea n eguberri abestiak kant atzera atera ginen eskolako hainbat ikasle, guraso eta irakasle. Benetan egun hotza izan genuen, une batzuetan euritsua; baina guztiaren gainetik gure arteko giroa oso ona izan zen eta asko gozatu genuen bai abesten, bai opariekin eta baita pintxoarekin ere. Urtero bezala bi ibilbide egin ziren: bata oinez eta bestea autobusez. Bukaeran herrian elkartu ginen azken abestiak kantatzeko. Argazki batzuk ikus daitezke hemen. Norbaitek bere kamerarekin ateratakoak ere blogan argitaratzeko gogoa izango balu, mesedez, jarri harremanetan eta jarriko ditugu (izan ere gehien bat oinezkoen ibilbideko agrgazkiak baitaude).

Makinita eguna

Pasa den ostegunean, makinita eguna ospatu genuen es kolan. Ikasleek hainbat makinita ekarri zuten: psp, Nintendo DS, Playstation, Wii... Oso dibert igarria izan zen eta oso gustura egon ginen. Goizean goiz, makiniten erabilerari buruz solasalditxo bat ere izan genuen. Erabileraren onurak eta kalteak aztertu genituen,eta eskolan egindako inkestatxo baten emaitzak ere aztertu genituen. Makiniten eboluzioari buruzko bideoa asko gustatu zitzaigun! Hemen ikus ditzakezue egun horretan ateratako hainbat argazki.