Saltatu eta joan eduki nagusira

Geletan egindako ipuinen pelikulak (pelipuinak)

Oraingo honetan, geletan landutako ipuin batzuen grabazioak jarri dizkizuegu (beno, oraindik trikubak gelakoen bigarren zatia falta da...). Bertan "Hiru txerritxoak" ipuinaren hiru bertsio ikus ahal izango dituzue, 2 eta 3 urtekoek grabatuta. 4 eta 5 urtekoek "Dortokaren ametsa" grabatu zuten itzalak erabiliz. Kaktus gelakoek ( LH 1.2.3), Ingelesez "Doctor Dog" antzeztu zuten. Eta Trikubak gelakoek (LH 4.5.6) Josu Elberdinen "Jostailugilea" ipuin musikatua.

Grabaketen edizioa ere Trikubak gelako ikasleek egin dute Movie Maker programarekin. Espero dugu gustukoa izatea bideo hauek. Bideoak etxetik deskargatu ahal izateko esteka ere jarri dugu, eta arratoiaren eskubiko botoiaz "gorde lotura honela" aukera erabili beharko duzue. Hala ere blogan ikusteko aukera ere baduzue. Gogoratu, egiten dituzuen komentarioekin gure lana nolakoa iruditzen zaizuen jakingo dugu.


(Bideoa deskargatzeko egin klik hemen)

(Bideoa deskargatzeko egin klik hemen)

(Bideoa deskargatzeko egin klik hemen)

(Bideoa deskargatzeko egin klik hemen)

(Bideoa deskargatzeko egin klik hemen)

(Bideoa deskargatzeko egin klik hemen)

(Bideoa deskargatzeko egin klik hemen)

Iruzkinak

  1. Kaixo Adunatarrak! jostailugilearen lehenengo zatia ikusi dugu. Bigarrena ezin izan dugu ikusi.
    Oso polita izan da; oso ondo kantatzen duzue. Mikel artista!
    Berrobitarrak

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo Jadunatarrak: Jostailugilearen lehenengo zatia ikusi dugu. Bigarrena ezin izan dugu ikusi. Oso polita iruditu zaigu zuen lana. Oso ondo kantatzen duzue! Aupa Mikel artista!
    Berrobitarrak

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo adunatarrak! Zuen Jostailugilea ikusi dugu. Oso polita iruditu zaigu. Oso ondo kantatzen duzue! Aupa Mikel artista!
    Berrobitarrak

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...