Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2010

Ikasturte hasierako irteera

Kaixo, berriro! Urria hasieran Lasturren (Deban) egon ginen 2 eguneko (1. 2. eta 3. mailakoak, Kaktus gelakoak) eta 3 eguneko (4. 5. eta 6. mailakoak, Trikubak gelakoak) egonaldian. Gauza pila egin genituen: era askotariko tailerrak, ibilaldiak, jolasak... Oso ondo pasa genuen. Argazki pila ere ikus ditzakezue ondorengo estekan. Baten bat gustukoa baduzue eta etxean edukitzea nahiko bazenute, zuon seme-alabei komentatu eta bilduko ditugu ikasturte amaieran cd batean emateko.

Eskolako Blog berria

Kaixo, guztioi: Honako hau gure eskolako blog berria izango da. Bertan, eskolako berriak, izandako irteeren argazkiak, egutegia etab. jartzen joango gara. Noski, zuen ekarpenak ere egin ditzakezue denon artean blog osatuago bat egin ahal izateko. Anima zaitezte jarritako sarreretan komentarioak jartzen eta blogari bizia ematen! Laister arte!