Saltatu eta joan eduki nagusira

Eskolako Blog berria

Kaixo, guztioi:

Honako hau gure eskolako blog berria izango da. Bertan, eskolako berriak, izandako irteeren argazkiak, egutegia etab. jartzen joango gara. Noski, zuen ekarpenak ere egin ditzakezue denon artean blog osatuago bat egin ahal izateko.

Anima zaitezte jarritako sarreretan komentarioak jartzen eta blogari bizia ematen!

Laister arte!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

KEZKAMUXELAK

GURE PANPINTXO MAITAGARRIAK.

BERRITSU IRRATIA 4. emanaldia

Ugaitz, Eneko, Markel, Aiora, Asier, Peru C., Irati, Denis, Eñaut, Amaia eta Peru Sarasola izan dira 4. irratsaioa prestatu dutenak. Gure artera Miguel Angel Irazabalbeitia gure eskola egin zuen arkitektoa gonbidatu dugu. Elkarrizketaz gain beste hainbat txoko gustagarri ere izan ditugu: Eskolako zipriztinak, diskoen eskaintza, English corner, txisteak eta lehiaketa. Oso polita atera zaigu eta disfrutatu gure Berritsu irratiarekin!!!

BERRITSU IRRATIA 5. emanaldia

Bihar euskararen eguna da, eta gaurko irratsaioan aipamen berezia eman diogu euskarari. Gaurkoan Janne Haba eta Monika Sanchez gurasoak elkarrizketatu ditugu eta oso gustura egon gara beraiekin berriketan. Mila esker gure irratira etortzeagatik!!! Julen, Izar, Nahia, Jakes, Joanes, Izaro, Amaia, Aiert, Jone eta Peru izan dira irratsaio hau prestatu duten artistak. Oso polita atera zaigula uste dugu. Ea gustatzen zaizuen?