2019-04-30

Literatura Astea

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Gu oporretan geundenez, aste hau Literatura Astea bihurtu dugu. Atzo, Intza Alkain ipuin kontalaria,  eskolara gonbidatuta  hainbat ipuintxo kontatu zizkien Haur Hezkuntzakoei, horien artean, Kutxa bat.

Gaur berriz, Galtzagorriren Liburuen Altxorra kalera atera eta bikoteka bata besteari ipuinak kontatu dizkiete. Eguraldiak eta guzti lagundu digu, udaberriko primerako eguna izan dugu!

Ostegunerako ere, baditugu hainbat ekintza antolatuta, hala nola, Literatur Maratoia eta Liburu Azoka Txikia. Maratoia, goizean zehar, eskolako ikasleek irratitik ipuin desberdinak irakurri edota kontatuko dituzte, beraz, erne eta adi ibili!!
Azoka berriz, zuek etxetik ekarritako liburuak eskolako atarian salgai jarriko ditugu. Bertan ateratako dirua Segundo Montesera bidaliko dugu.
Animatu zaitezte etortzera, baliteke liburuen artea altxorren bat topatzea.

Eta astea ondo bukatzeko, ostiralean, Lupe Lekuona ipuin kontalaria etorriko da Lehen Hezkuntzako ikasleei hainbat ipuin kontatzera.

Ikusten duzuenez, astea hizkiz eta ekintzaz beteta daukagu!

2019-04-12

Zirkorrika Adunan 2019

Gaur arratsaldean korrika antolatu dugu herrian eta oso ondo pasa dugu gainera. Indarrak geratu zaizkionak gaur gauean (goizeko 3etan) parte hartu dezake berriz korrikan. Animo!!!

Europarekin jolasean

Nagusien gelakoak, hiruhileko honetan Europa ikasten aritu dira. Bertako lurraldeak eta hiriburuak ikasteko, honako jolasa sortu dute. Aspaldiko "Konekta" jolasa modernizatu egin dute Makey-makey erabilita, txapakume xafla, kableak eta beraien sormena. Hemen dituzue prozesuaren argazkiak baita nola egin zuteneko kontakizuna.
Izugarrizko lana egin dute, benetan txalogarria!
Norbaitek jolasteko ogoa baldin badu, etorri lasai eskolara, gonbidatuta zaudete!









2019-04-10

Time for bed

When it’s time for bed,
I have a shower
And put my pyjamas on.
I wash my face
and I clean my teeth.
Then we go to bed
And we go to sleep.
When it’s time for bed,
I have a shower
And put my pyjamas on.
I wash my face
And I clean my teeth.
Then we go to bed.
But we don’t go to sleep.
No, we don’t go to sleep.
We read a book!

2019-04-05

Berritsu irratia 28. emanaldia

Amaia, Xabat, Izaro, Xuhar, Uxue, Inhar, Eneko eta Anderri egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Ainhoa Artolazabal txirrindularia elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.
Ainhoa Artolazabal ikasleekin