Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Korrika etiketa duten argitalpenak ikusgai

Harro Herri KORRIKA

KORRIKA 23  HARRO HERRI  Korrika 23a hemen da! euskaldun guztiok batzen gaituen jaia. euskararen alde, gure nortasuna.  Irudikatzen al duzue kolorerik, musikarik edo alaitasunik gabeko mundu bat? euskararik gabeko mundua horrelakoa litzateke. gure bidea itxaropenez betetzen duen ortzadarra da korrika.  Egun hauetan zehar, milaka lagunek euskal herria zeharkatuko dute eskuz esku, pausoz pauso, korrikaren lekukoa eramanez. egindako kilometro bakoitza batasuna da, oraina da, iragana da eta etorkizuna da. Parte hartu, kilometro bat, bi, errepidearen albo batean, parte hartu! Sentitu eta bizitu. bakarrik, lagunekin, familiarekin, guztiekin.  Gogoratu bihar arratsaldean korrika ofizialak aduna zeharkatuko duela! animatu.  Harro Herri, Aduna.  Gora Korrika.

21.5 korrika Adunan

Aurtengoa ezberdina izanagatik ere, gelaka eta burbuilak mantenduz Adunan korrika txiki alai bat ospatu dugu. Amaieran plazan elkartu eta lekuko bakoitzak zekarrena irakurri dugu. Arratsalde polit bat pasa dugu korrikaren alde!!!

Zirkorrika Adunan

Korrika gaitzat harturik, zirkoko hainbat trebezia landu ditugu Gorputz Hezkuntzako saioetan. Hona hemen horietako batzuk!! EGIN BAT, EGIN BATZUK

Korrika Aduna 2017

Gaur goizean korrika pasa da Adunatik eta oso pozik hartu dugu parte bertan!!!

Korrika 2017

korrika egin ondoren indarrak berrekuperatzeko kaikuren marrubizko Jogurta edan dugu.

Korrika 2017

Bihar astehartea goizeko 9:45ean Adunatik korrika pasako da. Eskolako guztiak oso gogotsu gaude bertan parte hartzeko. Animatu zaitetzte denok eta bihar ikusiko gara korrika. Bitartean, hemen duzue 20. Korrikaren abestia oso modu originalean jarrita, piktogramekin.    Lizarrako AEK-ko euskaltegikoek prestatua.

Korrika txikia 2015

Atzo, martxoak 19, Adunan Korrika txikia osĂ tu genuen Adunako eskolako ikasle, gurasko eta irakasleok. Herriari buelta bat eman, frontoian mezua irakurri eta bukaeran meriendatxo bat hartzeko aukera izan zen.  Primeran pasa genuen!  Mila esker antolakuntzan eta korrika animatzen lagundu duzuen guztioi!