SUKALDATZEN from adunaikastetxea1@gmail.com on Vimeo.
2015-03-27
Eskolako guztiak sukaldaritza lanetan...
Aste batean ere, lau egunez, tailerrak antolatu genituen, eta ikasle eta irakasleok sukaldaritza lanetan aritu ginen. Nagusienek menuak antolatu, 2 urteko eta LH6. mailako bitarteko ikasleak talde desberdinetan janariak prestatu, eta eguerdietan egindako lan guztiaz gozatzeko aukera izan genuen elkarrekin bazkaltzen.
Lan handia egin zen, eta primeran pasa genuen!
2015-03-19
Nagusiok ere esperimentuak egiten...
Guk ere, nagusiok, pasa den astean janariarekin zer ikusia zuten esperimentuak egin genituen. Interes handia genuen janariekin gertatzen diren erreakzio kimiko desberdinak ikusteko. Horretarako, egunero elikagai desberdinekin esperimetu desberdin bat egin genuen.
Mota askotako esperimentuak egin genituen. Esaterako, arrautza ozpinetan sartu eta arrautza-oskola biguntzea, proteinen egitura aldatzea (alkoholarekin eta ozpinarekin), sumendia, sagarraren oxidazioa garbitasunaren arabera, produktu desberdinen azidotasun maila neurtzea... eta goxoki bat!
Horiekin guztiekin gauza ugari ikasi genuen: arrautzak, hezurrek bezala, kaltzioa duela; produktu batzuk azidoak direla, eta besteak, baseak; proteinak, koipeak eta karbo hidratoak bereiztea...
Oso esperientzia ona izan zen!
(Laister argazkiak...)
Korrika txikia 2015
Atzo, martxoak 19, Adunan Korrika txikia osàtu genuen Adunako eskolako ikasle, gurasko eta irakasleok. Herriari buelta bat eman, frontoian mezua irakurri eta bukaeran meriendatxo bat hartzeko aukera izan zen.
Primeran pasa genuen!
Mila esker antolakuntzan eta korrika animatzen lagundu duzuen guztioi!
2015-03-17
BERROBIRA IRTEERA
ALKIZAKO LAGUNEKIN BERROBIRA JOAN GINEN. BERTAKO TXERRITEGIA IKUSI, ESKOLA EZAGUTU, BAZKALDU, JOLASAK...OSO GUSTURA IBILI GINEN. EA BESTE BATEAN BERRIZ BESTE IRTEERATXO BAT EGITEN DUGUN!
BERROBIRA BISITA from adunaikastetxea on Vimeo.
BERROBIRA BISITA from adunaikastetxea on Vimeo.
2015-03-13
Kirol Topaketak 2015
Martxoaren 6an Gipuzkoako Eskola Txikiak Tolosako Berazubi estadioan elkartu ginen urtero bezala Kirol Topaketak ospatzeko.
Primeran pasa genuen beste eskolakoekin atletismoko proba eta bestelako jolasetan parte hartuz.
Hemen dituzue egun hartako argazki polit batzuk.
2015-03-10
SAGARDOTEGIRA BISITA
SAGARDOTEGIETAN ZE MENU EMATEN DUTEN JAKITEKO AITZAKIAN, BERTARA BISITA EGIN GENUEN. PRIMERAN PASA GENUEN!
SAGARDOTEGIA from adunaikastetxea on Vimeo.
SAGARDOTEGIA from adunaikastetxea on Vimeo.
2015-03-03
ESPERIMENTUAK
AURREKO ASTEAN ESPERIMENTUAK EGIN GENITUEN.IKUSI ZE GAUZA BITXIAK EGIN GENITUEN!!!! GALDETU, GALDETU ETXEKO TXIKIENEI!!!
Esperimentuak from adunaikastetxea on Vimeo.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)