Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

ekintzak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Fruta eguna

Gaur fruta eguna ospatuko dugu. Lehenik, frutaren pisuaren estimazioa egin dugu. Ondoren, platanoak, mandarinak, udareak... pisatu ditugu egindako estimazioekin alderatzeko. Estimazioak eta alderaketak egin ostean, fruta zuritu eta brotxeta goxo-goxoak prestatu ditugu ikasle eta irakasle guztiontzat.  Eskerrik asko Axel, Aner, Paule, Ekhi, Oliver, Araitz, Nahia eta Laia!

San Tomas eguna

Urtea talo janaz bukatu dugu, San Tomas eguna ospatuaz. Herri hau berezi egiten duen auzolanari esker aurrera atera dugu talojana. Ikasleak gustora, gurasoak nola ez! MIla mila esker parte hartu duzuen guztioi

Literatur astea

Apirilaren 23a Liburuaren Eguna ospatzeko asmoz, datorren asterako Literatur Astea antolatu dugu eskolan. Jarraian ikusiko duzue antolatutako ekintzak. Tertulia dialogikoak, bai euskaraz baita gazteleraz ere, Martziano gelakoek egingo dute, astearte eta ostegunean gopizeko 10tan. Eta zu, guraso bezala, gonbidatuta zaude parte hartzera! Ondoren, irakurriko ditugun testuak dituzu baita tertulia dialogiko bat nola egiten den jarraibidea. Animatu zaitezte parte hartzera!