Urriaren 24an Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak 25 URTE BETETZEN DITU.
Hiru ekintza prestatu dituzte:
• IPUIN KONTALARIEN MARATOIA. URRIAREN 17AN. DONOSTIAKO SAN TELMO MUSEOAN.
• ILUSTRAZIOEN ENKANTE DRAMATIZATUA. URRIAREN 25EAN. DONOSTIAKO ARTEKO ARTE GALERIAN.
• HAUR LIBURUAREN FESTA. URRIAREN 25EAN, DONOSTIAKO SAN TELMO MUSEOAN.
Ekintza guztiak dohainik eta irekiak dira eta edonork parte har dezake, baina lekua mugatua izango da guztietan, beraz, garaiz azaldu eta ez galdu zure aukera.
2015-09-30
2015-09-25
Scratch eta Legorekin jolasean
Burdinolako mailuaren erreplika Scratch bidez...
Laister irteera dugula eta, Mirandaolako burdinolako mailuaren funtzionamendua aztertzen aritu gara. Engranajeen tamainak, horien mugimenduak eta ordenak mailuaren abiaduran duen eragina eta abar landu dugu.
Hau izan da gure robotikako lehen muntaia. Ea zer egiteko gai garen...!

2015-09-22
Palanka eta balantzarekin disfrutatzen
Arkimides jakintsuak Ptolomeoren itsasuntzia altsatzeko palankaren printzipioa aurkitu zuen.
Azalpena oso erraza da: Enborrak eta harriak palanka deritzona osatzen dute. Hau da, indarra anplifikatzeko balio duen "makina" sinplea.
Ikusi bideoa, nola altsatzen dugun eskolako mahaia!!!
Ikusi bideoa, nola altsatzen dugun eskolako mahaia!!!
2015-09-21
2015-09-17
2015-09-16
Mugimendua esperimentatzen
Gaur gure klasean penduluarekin esperimentu desberdinak egiten aritu gara eta lehen saiakeran honako marrazki interesgarri hau atera zaigu.
Etxean aukera desberdinak burkoarekin "almoadarekin" pentsatuko ditugu eta ea bihar zer ateratzen zaigun!!!
Etxean aukera desberdinak burkoarekin "almoadarekin" pentsatuko ditugu eta ea bihar zer ateratzen zaigun!!!
2015-09-15
2015-09-10
JOLAS KOOPERATIBOAK
TALDEAN IKASTEN IRAKASTEKO JOKOAK EGIN DITUGU.
Lehiakortasunetik kanpo hezi nahian, joku kooperatiboak egin ditugu. Eskolako ikasle eta irakasle guztiok parte hartu dugu jokoetan. Helburua ikasleen eta irakeasleen arteko harremanak sendotzea, elkar ezagutzea eta ondo pasatzea izan da.
Tolosaldeko Mugikortasun Astea
Ondoren, Tolosaldeko mugikortasun astearen egitaraua bidaltzen dizuegu.
2015-09-09
2015-09-08
Basopetara irteera
2015-09-03
2015-09-01
2015-16 ikasturtea
Ikasturte berriari hasiera emateko unea iritsi zaigu.
Udako oporretan indar berritu eta lanean hasteko prest izango gara irailaren 8tik aurrera. Udan zehar ezagutu ditugun parajeen berri, bizi izan ditugun esperientziak, egin ditugun lagun berriak... elkarrekin trukatzeko parada izango dugu. Irrikitan gaude ikasleekin esperientzia hauek kontatu eta konpartitzeko. Laster arte!!!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)