2020/2021 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen URRIAKO menua honako hau duzue.
2020-09-30
2020-09-29
Nerea Mendizabal gurasoekin
Atzo arratsaldean Nerea Mendizabal eskolara etorri zitzaigun gurasoekin komunikazio ez bortitza, Txerto emozionala, pandemiaren (covid 19) ondorioak, errespetuzko komunikazioa eta beldurrak nola kudeatu erakustera.
Gitarra ere ekarri zuen eta 2 abesti ere abestu zizkigun.
Berak esan zigun esaldietako bat hauxe izan zen.
“txerto emozionala” erabiliz sistema immunologiakoa indartu behar dugu.
Gitarra ere ekarri zuen eta 2 abesti ere abestu zizkigun.
Berak esan zigun esaldietako bat hauxe izan zen.
“txerto emozionala” erabiliz sistema immunologiakoa indartu behar dugu.
2020-09-27
2020-09-26
Nerea Mendizabal Psikopedagoga eskolan
Nerea Mendizabal eskolara etorri zaigu irakasleoi hitzalditxo bat ematera.
Komunikazio ez bortitza, errespetuzko komunikazioa eta beldurrak ikasleekin nola kudeatu erakustera.
Oso interesgarria eta baliagarria izan zaigu.
Gurasoak gonbidatuak zaudete astelehenean arratsaldeko 16:00etan eskolan berak emango duen hitzalditxoan parte hartzera.
Ahal izanez gero azaldu!!! oso interesgarria bait da.
2020-09-22
2020-09-21
Netiketak: Interneten zaindu beharreko arauak.
• Identifikatu, hori da, esan nor zaren.
• Ez idatzi LETRA LARRIZ, interneten garrasika zabiltzala adierazten bait du.
• Idatzi baino lehen pentsatu.
• Zaindu ortografia. Gogoan izan pertsona batekin ari zarela hitz egiten, ez ordenagailuarekin.
• Ez iraindu inor sarean.
• Iruzkina bidali baino lehen, berrikusi.
• Gauza interesgarri bat esan nahi baduzu, ez izan beldurrik.
• Ez idatzi LETRA LARRIZ, interneten garrasika zabiltzala adierazten bait du.
• Idatzi baino lehen pentsatu.
• Zaindu ortografia. Gogoan izan pertsona batekin ari zarela hitz egiten, ez ordenagailuarekin.
• Ez iraindu inor sarean.
• Iruzkina bidali baino lehen, berrikusi.
• Gauza interesgarri bat esan nahi baduzu, ez izan beldurrik.
2020-09-18
Perretxiku taldekoak
Koronabirusaren ondorioz banaka eta distantziak mantenduz jolasten ikasten ari gara "perritxiku taldekoak".
2020-09-17
Koronabirasa ulertzeko ipuina
koronabirusa ulertzeko ipuinaren audioa eta marrazkiak dituzue ikusgai eta entzungai. Merezi du Angelak grabatu duen audioa entzutea. Beheko estekan klikatu eta disfrutatu!
Bertsolariak eskolan
Gaur bertsozale eskolako Haritz eta Maialen etorri zaizkigu "korinabitxus" gelara. Beraiekin saio polit bat egin dugu. Elkarrekin bertsoak entzun eta abestu ditugu
2020-09-15
2020-09-14
Basopeta eguna
Ostiralean, ikasturteko lehen txangoa egin genuen Basopetara. txabolak egiten oso gustura ibili ginen eta elkarrekin hartuemanak sendotzeko ere primeran etorri zitzaigun.
2020-09-11
Egun polita izan dugu Basopetan
Urtero bezala, atzo ere, ikasturteko lehen txangoa egin genuen Basopetara. Egun polita pasa genuen; txabolak egin, hamaiketakoa jan eta elkarrekin hartuemanak sendotzen.
2020-09-10
BASOPETA EGUNA
Guk ere atzo primeran pasa genuen basopetako eguna. ikasturteko lehen txangoa izan da eta guri ere ederki etorri zaigu elkarrekin hartu-emanak sendotzeko. Beheko laukitxoan argazki batzuk zintzilikatu ditugu inbidia pixka bat pasatzeko!!!!!!
2020-09-09
Basopeta eguna
Atzo, urtero bezala, ikasturteko lehen txangoa egin genuen. Aurten pandemiaren ondorioz gelaka joaten ari gara. Elkarrekin hartu-emanak sendotzen primeran ibili ginen.
2020-09-08
Iraileko MENUA
2020/2021 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen
IRAILAKO menua honako hau duzue.
2020-09-07
Ikasturte honetako lehenengo eguna
Sei hilabete pasa ondoren gaur izan da ikasleen lehenengo eguna eta pandemia honen ondorioz sarrera berezia izan dugu.
Protokoloak esaten digun bezala lehenengo eginbeharra tenperatura hartzea izan da.
Ikasle eta irakasleei kasu egin ondoren poz pozik hasi dugu ikasturtea.
Protokoloak esaten digun bezala lehenengo eginbeharra tenperatura hartzea izan da.
2020-09-04
Ikasturtearen hasiera! NOR DA NOR???
"Don't worry be happy"
💖 Gora Bihotzak
Iazko ikasturte bukaera oso berezia izan genuen, eta aurtengoaren hasiera ere ez dator guztiok nahiko genukeen bezala.
Pandemiaren bilakaera ikusita, zailtasunak zailtasun, ahalegin guztiak egingo ditugu gure ikasleen garapena eta segurtasuna bermatzeko.
Ikasleak ahalik eta ondoen egoteko gure esku dagoen guztia egiten ari gara eta egiten jarraituko dugu.
Denon laguntza eta indarrarekin aurrera egingo dugu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)