2023-03-30
Orrialde horiak: ESKAINTZA AZOKA
2023-03-29
INSPIRA STEAM:
Kaixo! Gu Fantastikoak gara eta gelan landu ditugun Inspira Steam –eko sei saio laburrean azalduko dizkizuegu.
Susanarekin emakume zientzialariak oinarri hartuta zientzia eta estereotipoak landu ditugu.
Sei saio izan ditugu. Saio hauetan zehar, Inspira STEAM zer den landu dugu, emakume zientzilariek historian zehar eta gaur egun duten garrantziaz ohartu gara, dauden estereotipoak hausnartu ditugu eta zientzia egin dugu.
Oso interesgarria iruditu zaigu ez genekizkien gauzak ikasi ditugulako.
Fantastikoak
Kaixo Adunako ikasleak!
Fantastikoak gara.
Gaur kontatu behar dizuguena, Ikerrek matematikako klasea eman zigula da. Berak prestatutako bingo jolasan jolastu ginen, baina ez zen bingo arrunt bat, bingoa zatiketa eta biderketei buruz izan zen. Ateratzen zituen biderketa edo zatiketen erantzunak genituen eta guk paperan esaten zituen zatiketa edo biderketa horien erantzuna baldin bageneukan markatu egin behar genuen.
Bingo egiten zuenak txupatxus bat lortzen zuen.
Oso ondo pasa genuen Ikerrek prestatutako klasearekin.
Eskerrik asko Iker!!!
Fantastikoak.
GURASOEN LANBIDEEN LIBURUXKA
HIRUHILEKO HONETAN LANBIDEAK LANDU DITUGU ETA GURASOEI LAGUNTZA ESKATU DIEGU LIBURUXKA OSATZEKO.
OSO POLITA GELDITU ZAIGU.
MILA ESKER GURASO GUZTIEI!
2023-03-22
OTERO PILOTAGILEARI BIXITA
Atzo, martxoaren 21ean, Anoetara joan ginen Otero pilotagilearen lanbidea ezagutzera. Bertan, bere lantokia ezagutzeaz aparte, pilotak pausoz pauso nola egiten diren ikasi genuen. Ondoren, Anoeta herria ezagutzeko aukera ere izan genuen. GORA PILOTAGILEAK!
2023-03-17
KIROL TOPAKETAK
PASA DEN OSTIRALEAN TOLOSAN EGON GINEN KIROL TOPAKETAN. BESTE ESKOLA TXIKIETAKO IKASLEEKIN TXOKO DESBERDINETAN EGON GINEN ETA BAKOITZEAN JOKU EDO KIROL DESBERDINAK PRAKTIKATU GENITUEN. PRIMERAN PASA GENUEN ETA BERRIRO ERREPIKATZEKO MODUKOA IZAN ZEN ESPERIENTZIA.
EGILEAK: NAHIA, AIARA ETA LAIA
ZER DA BIZIPOZA?
ASTELEHEN HONETAN PORROTXEN BISITA IZAN DUGU. BIZIPOZA ELKARTEA ZER DEN AZALDU DIGU ETA PRIMERAN PASA DUGU EGINDAKO JARDUEREKIN.
ETA ZURETZAT ZER DA BIZIPOZA?
LAIA,EGOI ETA OIHAN
ASTE MOREA. ASTELEHENA: KAMISETAK MARGOTZERA!
Aste Morean sartu gara eta ondo hasteko asteazkenean egingo dugun Lilatoirako kamisetak margotu ditugu. Eguzki goxoa eta musikarekin, giro apartaz gozatzeko aukera izan dugu kamisetak apaindu bitartean.
2023-03-07
Atarira bisita
Atarira bisita LH 5-6
Martxoak 3an LH 5-6ko ikasleak ataria erredakzioa bisitatzera joan ziren.
Joateko, Adunatik Zizurkilera oinez joan ziren eta Zizurkilen trena hartu zuten Tolosara.
Atarira iritxitakoan, bisitarekin hasi ziren.
Lehenengo, erreadakziora joan ziren ikasleak, emakume batek langileak aurkeztu zizkien.
Gero, sala txiki batera joan ziren. Sala horretan emakumeak (Rebekak) nola lan egiten duten eta zeinek egiten duen lan bakoitza azaldu zien.
Azalpena eta geroxeago, atariko web orrian ikasleak egon zirela argitaratu zuten.
Ondoren, bi talde egin zituzten, tald bat hamaiketakoa egitera joan ziren sala txikira eta beste taldea irratira joan ziren beraien burua aurkezteko eta jolas bat egiteko.
Jolasa:
Taldean sei ikasle ziren eta sei horiek erditik banatu ziren. Talde bati bost galdera egin zizkieten.
Matematika, asmakizunak eta hizkuntzari buruz ziren galderak.
Horrela, talde guztiekin egin zuten.
Jolasean, talde guztiek berdin asmatu zituzten galderak eta bukaeran talde guztiei galdera bat egin zieten eta berriro denek berdindu egin zuten.
Bisita jolasarekin bukatu zen eta taldeko argazki bat egin zuten, gero treneko bidea hartu zuten.
Adunako ikasleek oso ondo pasa zuten eta benetan errepikatzeko moduko plana da.
.
2023-03-06
M8-rako motorrak berotzen!!
Badator EMAKUMEAREN eguna!!
LH 5-6 mailakoek primerako hasiera eman diote astelehenari, asteari eta hauekin batera emakumearen eguna oinarri duen eskolan antolatu den aste moreari. Horren inguruan, gaur, Inspira Steam saioan, emakume zientzialari ezberdinak ezagutu dituzte eta hauek historian zehar euren asmakuntzekin gizarteari eginiko ekarpenak aztertu diztuzte. Hauen paperak zer nolako garrantzia duen jabetu dira eta hori ezagutzera emateko euren pankartak sortu eta gelatik eskolara atera dituzte.
2023-03-02
ADUNAKO HERRI ESKOLAK BERE ERREDAKZIOA MARTXAN JARRI DU.
Kaixo guztioi! Hedabideek gure egunerokotasunaren berri izan dezagun egiten duten lanak duen garrantzia zenbaterainokoa den denok dakigu. Bada, eskola mailan egunerokotasuna aldian behin denon eskura jartzeko, LH 5-6 mailakoek "Fantastiko" aldizkaria sortu dute eta esteka honetan argitaratutako lehen alea guztion gozamenerako eskura duzue. Zuen gustukoa izango delakoan, datorren alera arte!