Saltatu eta joan eduki nagusira

ADUNAKO HERRI ESKOLAK BERE ERREDAKZIOA MARTXAN JARRI DU.


Kaixo guztioi! Hedabideek gure egunerokotasunaren berri izan dezagun egiten duten lanak duen garrantzia zenbaterainokoa den denok dakigu. Bada, eskola mailan egunerokotasuna aldian behin denon eskura jartzeko, LH 5-6 mailakoek "Fantastiko" aldizkaria sortu dute eta esteka honetan argitaratutako lehen alea guztion gozamenerako eskura duzue. Zuen gustukoa izango delakoan, datorren alera arte!



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

KEZKAMUXELAK

GURE PANPINTXO MAITAGARRIAK.

BERRITSU IRRATIA 4. emanaldia

Ugaitz, Eneko, Markel, Aiora, Asier, Peru C., Irati, Denis, Eñaut, Amaia eta Peru Sarasola izan dira 4. irratsaioa prestatu dutenak. Gure artera Miguel Angel Irazabalbeitia gure eskola egin zuen arkitektoa gonbidatu dugu. Elkarrizketaz gain beste hainbat txoko gustagarri ere izan ditugu: Eskolako zipriztinak, diskoen eskaintza, English corner, txisteak eta lehiaketa. Oso polita atera zaigu eta disfrutatu gure Berritsu irratiarekin!!!

BERRITSU IRRATIA 5. emanaldia

Bihar euskararen eguna da, eta gaurko irratsaioan aipamen berezia eman diogu euskarari. Gaurkoan Janne Haba eta Monika Sanchez gurasoak elkarrizketatu ditugu eta oso gustura egon gara beraiekin berriketan. Mila esker gure irratira etortzeagatik!!! Julen, Izar, Nahia, Jakes, Joanes, Izaro, Amaia, Aiert, Jone eta Peru izan dira irratsaio hau prestatu duten artistak. Oso polita atera zaigula uste dugu. Ea gustatzen zaizuen?