Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2016

Gabon zoriontsuak eskolatik

Adunako eskolatik,  Gabon zoriontsuak eta urte berri on!!!

Makinita eguna

Iritsi da berriro eguna...! Urtero bezala, makinita eguna ospatu dugu. Ikasleek sortutako Scratch jolasak, Wii Dance, Sports, Nintendoak... Jolasean eta dantzan aritu gara goiz osoa.  Gaurkoan, hilabete hauetan guztietan egindako lana eta gero, beste modu batean gozatzeko eguna izan dugu. Eta bihartik aurrera, indarberritzeko oporrak hartuko ditugu. Eguberri zoriontsua pasa, eta laister arte!!

BERRITSU IRRATIA 6. emanaldia

Gaurkoa izan da, ikasturte honetan egin dugun azken irratsaioa. Arkaitz, Nora, Asier, Alaitz, Lander, Ekiñe, Markel, Aiora, Denis, eta Inharri egokitu zaigu gaur irratsaioa egitea eta Iker Irribarria pilotariari egin diogu elkarrizketa. Gainera, gaur zozketa egin dugu eta horren aitzakian  lehiaketan parte hartu dutenen arteko zozketen irabazleak zeintzuk diren ere esan ditugu. Gabonei zuzendutako irratsaioa izan da gaurkoa. Entzun ea gustatzen zaizuen!!!

Torre baserriaren maketa

Maketa eraikitzeko lanetan hasi ginenean lehenengo gauza neurtzea izan zen eta baserrira joan ginen metroak eta koadernoak hartuta. Gure planoak egiteko 1:100 eskala probatu genuen, baina, oso txikia geratzen zenez 2:100 eskalan egitea erabaki. Behin planoak eginda, materiala pentsatu eta eskuratu genuen, orduan, talde bakoitza bere fatxada eraikitzen hasi zen. Hauek izan ziren emandako pausuak: 1. Planoa karton pluman pegatzea. 2. Kuterrarekin moztea. 3. Fatxadak beraien artean pegatzea. 4. Gesso ematea. 5. Margotzea. 6. Apaingarriak jartzea: leihoetako papera, ateetako kartoia, leiho inguruetako kartoia,… 7. Teilatua egitea eta itsastea. 8. Argia maketa barruan jartzea (zirkuitu elektrikoa sortu). 9. Oinarritzat erabiltzeko xafla apaintzea: Raritosek egindako hizkiekin eta harri txikiekin.  Eta hauxe da emaitza!

Bizkaia zubia (Portugalete)

Kaixo! Hona hemen hiru hileko honetan lantzen ari garen Steam proiektuaren prototipoa. Scratch bidez eta Makey-makey plaka erabiliz programatu dugu, eta 3D inpresorarekin hainbat pieza ere inprimatu ditugu, horietako batzuk harizpi eroalez ateratakoak. Orain, zubiaren diseinua Freecad-ekin egingo dugu proiektuari amaiera emateko. Ea gustukoa duzuen!!

TIPIA EGITEN

Bihotzak eta Doraemon taldekoek elkarlanean egindako “tipia” duzue hau. Ideia arkitekturako proiektuarekin lotuta dago eta Doraemon gelakoek Paleolito garaiari buruz aritu ondoren sortutakoa da. Garai hartako gizakiek antzeko etxeak erabiltzen baitzituzten. Oso lan polita egin genuen eta oso ondo pasa genuen elkarrekin. Hemen duzue bideoa:

KONXUMO TAILERRA

OSTIARALEAN KOXUMO   TAILERRA  EGIN  GEUEN.   EAIX URUA LAMARBL IPIOA ONAU ZIU EA ODOE BOTILEKIN JOSTAILU BAT EGIN GENUEN.   RIMERAN PASA GENUEN! ______________________________________________________________ KONTSUMO TAILERRA OSTIRALEAN KONTSUMO TAILERRA EGIN GENUEN. LEHENDABIZI, URTSULA LAMIA TXOTXONGILOAK  BERE ISTORIOA KONTATU ZIGUN ETA ONDOREN BOTILEKIN JOSTAILU BAT EGIN GENUEN. PRIMERAN PASA GENUEN!

Iker Irribarria gurekin

Ostegunean, Iker irribarria pilotari txapelduna etorri zitzaigun eskolara. Autografo pila bat firmatu ondoren, Berritsu irratian elkarrizketa bat egin genion. Gabonak gainean ditugu eta jakin arazten dizuegu ostegun honetan, abenduak 22an goizeko 10:00etan, Berritsu irratia zuzenean izango da entzungai eta Iker Irribarriari eginiko elkarrizketa ere bai.

Burj Al Arab

Burj Al Arab is in Dubai. It is the third tallest hotel in the world. Burj Al Arab is 321m tall. The construction started in 1994 and finished in 1999. The design and construction were managed by Canadian engineer Rick Gregory. Burj Al Arab has only 28 double-story floors which has 202 bedroom suites. But they are very big. The shape of the structure is designed as a sail of a ship. Burj Al Arab is taller than the Statue of Liberty. Burj Al Arab is shorter than the Eiffel Tower. By: Lander Zabala

KOBAZULOAK ERAIKITZEN

Elefante eta Olatu gelakoek tailer bat egiteko elkartu ginen bi kobazulo eraikitzeko asmoz: bat eskolako sarreran eta bestea Elefanteen gelan.  Ideia hau arkitekturako proiektutik dator, Olatu gelakoek Historiaurreri buruz aritu ginelako lanean. Oso lan polita egin genuen eta oso ondo pasa genuen elkarlanean.  Hona hemen kobazuloen eraikuntza laneko bideoa:

Atlantis, The Palm

The Atlantis hotel is taller than Dorada Palace. The hotel Atlantis is a holiday hoteland. It is in the Palm island Jumeirah in Dubai. The hotel Atlantis was inagurated on 20 of november 2008. The hotel Atlantis are two towers linked by a bridge and the hotel has 2.000 bedrooms. The Atlantis hotel includes a water park. This hotel is the tallest of the Palm. By: Eider Barranco.

Euskararen eguna ospatzen

Ostiral arratsaldean euskararen eguna eskolan ospatuko genuen. 15:30etan 6. mailako ikasleek ipuintxoa irakurri zien ikasle, irakasle eta guraso guztiei. Ondoren, Intxisu irakasleak gitarra joaz euskal abesti batzuk kantatu genituen. Bukatzeko, azken bost minutuetan Adunan grabatutako Euskararen alde LipDub-a ikusi eta eskolako gurasoek ikasleei meriendatxoa banatuko zien.

BERRITSU IRRATIA 5. emanaldia

Bihar euskararen eguna da, eta gaurko irratsaioan aipamen berezia eman diogu euskarari. Gaurkoan Janne Haba eta Monika Sanchez gurasoak elkarrizketatu ditugu eta oso gustura egon gara beraiekin berriketan. Mila esker gure irratira etortzeagatik!!! Julen, Izar, Nahia, Jakes, Joanes, Izaro, Amaia, Aiert, Jone eta Peru izan dira irratsaio hau prestatu duten artistak. Oso polita atera zaigula uste dugu. Ea gustatzen zaizuen?

Adunan grabatutako Euskararen LIPDUPa

Aiurri - Adunako atala

Aiurri aldizkarikoak gure eskolara etorri ziren "Berritsu irratiari" buruz informazioa jakin nahian, eta eskolako Iñaki irakaslea elkarrizketatu zuten. Beheko estekan duzue elkarrizketa irakurtzeko aukera. Eskolako berritsuek badute euren txokoa(Leiho berria ireki)

Palm of Dubai

The Palm of Dubai is in United Arab Emirates. It is an artificial island. This island takes the form of a palm tree and the tree trunk consists in the main avenue. It has got Villas, apartments, restaurants, theme parks, entertainment areas, shopping centers and luxury hotels. It is the biggest artificial island in the world. It is bigger than Santa Klara Island in Donostia and it is smaller than Hawaii. The construction started in 2001 and finished in 2006. By: Jakes

Pregunta sobre arquitectura.

Como os dije en directo en el último programa de radio que emitimos en Berritsu Irratia en la sección de "Eskolako zipriztinak", describí un monumento.  ¡Escuchad el audio y a ver si acertáis qué monumento es! ¡¡¡Poned la respuesta en IRUZKINAK!!!

JOANESEN JOKUA

Arcanoid jokua da. Joku honetan izar horia ukitzen saiatu behar zara. Izar horia ukitzeko lehenengo bloke grixak puskatu behar dituzu, nola? Zuk tabla bat edukiko duzu eta zure arratoiaren mugimenduak egingo ditu. Pilotak beheko kolore gorria ukitu gabe izarra jo behar duzu.  

DORAEMON gelakoak etxeko planoak egiten

Gure etxeko planoa egiten!!!

Kirolari akrobatak

Ea asmatzen duzuen ze hitz irudikatzen ari diren gure eskolako kirolari akrobatak?  Iruzkin bat idatzi beheko estekan!!!

Negutegia

Kaixo!! Joan den egunean eskolako baratzan negutegi txiki bat jarri genuen, ARKITEKTURA gaiarekin lotuz. Egon diren haize boladekin konturatu gara hobekuntzaren bat egin beharko diogula, baina ondo eutsi zion hala ere!! Ea barazki goxoak ateratzen zaizkigun...!

Kagda ka

Kagda ka is located in New Jersey, USA. It is the highest roller coaster in the world. Found at the base of Six Flags Great Adventure, Kagda Ka is 456 feet (139m) tall. It is taller than Top Thrill Dragsterm roller coaster. It was first presented to fans (people) in September 2004. It was officially opened to public on 21st May 2005. It uses a hydraulic launch, making the travel faster with smoother accelaration enginering electromagnetic and catapult. By:Asier Oiartzun

LORE ERRABOILEN LANDAKETA

Jazintoa, Nartsisoa eta Tulipana GARAI HONETAN ERRABOILAK LANDATZEN DIRENEZ, GURE BARATZEAN HIRU LORE ERRABOIL LANDATU DITUGU:TULIPANA,NARTSISOA ETA JAZINTOA.EA UDABERRIAN LORE POLIT POLITAK ATERATZEN ZAIZKIGUN. Nartzisoa lurran Erraboilak landatzen

FRUTA EGUNA

Gaur fruta eguna ospatu dugu. Lehenik, daukagun fruta: Kiwiak, platanoak, sagarrak, mahatsak eta udareak sailkatu eta pisatu ditugu. Ondoren, taldeka fruta zuritu eta pintxo goxo batzuk prestatu. Eta azkenik dastatu. Ikasteaz gain oso ondo pasa dugu. Oso goxoak eta freskagarriak zeuden!!!

HISTORIAURREA

Historiaurrea lehen izaki bizidunak agertu ziren garaitik, lehen testu idatziak agertu arteko denbora tarteari esaten zaio. Lehenengo gizakiak agertu zenetik k. a. 8000 urterarte. PALEOLITOA Talde txikitan bizi ziren eta gainera nomadak ziren. Animaliak ehizatzen, eta zuhaitzetatik fruituak hartzen elikatzen ziren. Kobazuloetan edo lokatz, harriz eta adarrez egindako etxetxo sinpleetan bizi ziren. Tresnak fabrikatzen zituzten, harriak, hezurrak edo egurra zizelduz eta leunduz.
Kaixo, Adunako jendea. Probatu scracheko joku hau. Ea lortzen duzuen golen bat sartzea. Jolastu nahi baduzu sakatu banderita berdea eta gero jarri iruzkinen bat. Eskerrik asko: Asier Oiartzun.

BERRITSU IRRATIA 4. emanaldia

Ugaitz, Eneko, Markel, Aiora, Asier, Peru C., Irati, Denis, Eñaut, Amaia eta Peru Sarasola izan dira 4. irratsaioa prestatu dutenak. Gure artera Miguel Angel Irazabalbeitia gure eskola egin zuen arkitektoa gonbidatu dugu. Elkarrizketaz gain beste hainbat txoko gustagarri ere izan ditugu: Eskolako zipriztinak, diskoen eskaintza, English corner, txisteak eta lehiaketa. Oso polita atera zaigu eta disfrutatu gure Berritsu irratiarekin!!!

Arrikrutz Oñatiko kobak

Gaur goizeko 9:00etan autobusa hartu eta bizi-bizi Arrikrutzera joan gara. Bertako gida jatorrek, Miren eta Borjak, hainbat kontu esan dizkigute. Orain dela 20.000 urte euskal herrian nola bizi ziren kontatu digute eta garai hartan egiten zuten bezalaxe, marrazkiak ere egin ditugu.

Verrückt

The highest slide of the world is located in Brazil Water Park, the water parks name is Schlitterbahn Kansas City and It is 160 meters tall. It is taller than Niagara waterfall and statue of liberty. The slide reaches 104 kilometers per hour and it is called Verrückt, in Spanish it means “locura”. It is performed on a raft of four people. By: Markel Etxarri

Oharra

Gaur, azaoak 4, ez dugu Berritsu irratiko emanaldia zuzenean egingo, denborarekin justu ibili garelako. Hurrengo ostiralean, azaroak 11an, zuzenean izango da eta jakin arazten dizuegu Miguel Angel Irazabalbeitia, gure eskola egin zuen arkitektoa, gonbidatuko dugula elkarrizketa egiteko. Gaur 1. emanaldiko errepikapena emitituko dugu 10:00etan. Mila esker guztioi Berritsu irratian parte hartu eta entzuteagatik.

Statue of Liberty

Statue of Liberty is in Liberty Island in Manhattan New York City. It was inaugurated on October 28, 1886. It was built by Frédéric Auguste Bartholdi. It is 93 meters high from ground level to torch. It is one of the most famous monuments in New York. The Statue of Liberty was a gift from the French. Statue of Liberty is taller than Aduna church. By: Ibai

Bide hezkuntza

Azken bi egun hauetan bide hezkuntza ikasten aritu gara lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailakoak. Lehenengo bi goizetan gelan bideoak eta arauak ikasi ditugu. Ondoren, ikasi duguna zirkuito baten bidez bizikletan eta oinez praktikatu dugu.  Hemen duzue praktika horien bideo bat ikusgai.

EIFFEL TOWER

The Eiffel Tower was begun in 1887 and completed in 1889.  It measures about 300m.  It was built by Gustave Eiffel Engineer.  He wanted to show what could be done with iron.  It is placed in Paris in the field Mars beside the River Seine.  The Eiffel Tower has 4 floors and 2 lifts.  It is made of wrought iron.  To build the Eiffel Tower they needed 230 workers.  It was the highest tower for 41 years.  Today it serves, besides attraction, as an issuer of radio and television programs.  It is the tallest structure in the city and the most visited monument entrance charges in the world, with 7.1 million tourists each year.  Eiffel tower is taller than the tower of Pisa.  Eiffel tower is shorter than the Burj khalifa tower.  Eiffel tower is younger than Aduna tower.  By:Joanes Cestau

EOUNA

AROOILAEOUNAJOAIEMBVCCXZAAQPOIILIOURLULN.AUOUSOAIN BIAXIZAODOPASAGENUEN!                 ______________________________________________ EKOGUNERA AURREKO OSTIRALEAN EKOGUNERA JOAN GINEN BERROBI ETA IGELDOKO LAGUNEKIN. AUTOBUSEZ JOAN GINEN BEGIRA ZEIN ONDO PASA GENUEN! ekogunea from adunaikastetxea on Vimeo .

SAGARRAK BILTZEN

ADUNAKO SAGARDOGILEAK SAGARRAK BILTZEN IBILI DIRENEZ, ESKOLATIK ESKU BAT BOTATZEA JOAN GARA. HANTXE IBILI GARA ABURUZATARREI LAGUNTZEN, GUSTURA GAINERA. SAGAR ZUKUA ERE EDAN DUGU. ESKERRIKASKO DENORI.

Torre Agbar

Torre Agbar is in Barcelona on Badajoz street. Torre Agbar measures 145 meters tall and is taller than the Guggenheim in Bilbao and is younger than the Eiffel Tower. It was officially inaugurated by the kings of Spain on the 16th of September 2005. It is the third highest building in the Capital Catalan. It was designed by Jean Nouvel. By: Irati Tejeria

Pregunta sobre arquitectura.

El viernes en berritsu irratia en la sección de “ eskolako zipriztinak” describí un edificio: ¿escuchad el audio y a ver si acertáis qué edificio es? Poned la respuesta en IRUZKINAK!!!

BERRITSU IRRATIA 3. emanaldia

Gaurko irratsaioa, Xuhar, Xela, Lander, Eider, Irati, Ibai, Izaro, Ander, Alaitz eta Lohitzunek prestatu dugu. Oso ondo pasa dugu prestatzen eta zuzenean hitz egiten. Gaurko honetan Maritxu Intsausti Torre baserrikoa elkarrizketatu dugu eta oso gustura egon gara berarekin. Mil esker guregana etortzegatik!!! Elkarrizketaz gain beste hainbat txoko gustagarri ere izan ditugu. Irratia beheko estekan duzue entzungai. Disfrutatu!!! Maritxu Intsausti

oharra

Egun on guztioi: Gogorazten dizuegu, Gaur ostirala, urriak 21, goizeko 10etan, Berritsu irratiko 3. emanaldia izango dela. Gaurko gonbidapen nagusia Maritxu Intxausti izango da. Mila esker guztioi Berritsu irratian parte hartu eta entzuteagatik. Frekuentzia 98.2 FM

Oharra

Egun on guztioi: Frekuentzia 98.2 FM Gogorazten zaituztegu, Bihar ostirala, urriak 14, goizeko 10etan, Berritsu irratiko 2. emanaldiaren errepikapena izango dela. Urriaren 21ean, 3. emanaldia zuzenean emitituko dugu eta jakin arazten dizuegu, buru-belarri eta gogotsu ari garela prestatzen. Mila esker guztioi Berritsu irratian parte hartu eta entzuteagatik.

Berritsu irratia 2. saioa

Uxue, Markel, Aiert, Ekiñe, Jone, Inhar, Joanes, Nahia eta Jakesek burutu dugu kurtso honetako lehenengo irratsaioa. Bertan, Josu Amilibia, Adunako alkatea elkarrizketatu dugu eta beste hainbat txoko gustagarri ere izan ditugu. Irratia beheko estekan duzue entzungai. Disfrutatu!!!

Berritsu irratia (2. saioa)

Ostiralean jai denez, bihar osteguna, goizeko 10:00etan bigarrengo irratsaioa emitituko dugu. Gonbidatuak zaudete entzutea eta parte hartzea!!! Frekuentzia: 98.2 FM

Joyce with us

English speaking assistant Joyce is from Hawaii. We show her our town: The School, the Basque pelota court, The Uztartza bar and restaurant, the church, the parks, our houses, the Elordi square and the town hall. She is very nice. welcome to our Aduna school. By: Uxue and Markel

IMANOL URBIETAREN OMENEZ

ATZO IMANOL URBIETA ZARAUZTARRA ZENDU ZEN.,HAUR KANTAGINTZA UZTA OPAROA UTZI DIGUNAK.DENONTZAT HAIN EZAGUNAK DIREN HAINBAT ETA HAINBAT ABESTIREN EGILEA::RAN ROBERRAN ,TXIKI-TXIKIA, JON BRAUN,BEHIN BETIKO.... ZURE KANTAK ABESTEN JARRAITUKO DUGU! BEGIRA GURE TXIKITXOAK........

Gu ere Sastarrain baserrira

Gu ere poz pozik goaz. Laister arte!!! LH 1,2,3 eta 4 

Zestonako Sastarrain baserrira

Handien gelako ikasleak 3 egunetarako Sastarrain baserri eskolara joan dira. Bihar, lehen hezkuntza 1,2,3 eta 4. mailakoak joango dira. Ikusten duzuen bezala poz pozik joan dira. Ondo pasa

AEYGXWRTYOLKÑIUDZXCBM

2EUNAAUAOEIZQRLAÙSY.EUAEAERTUIOPASD.MARRAZTUTAKOKPIAEDIAEBIAIUSIAIAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA ETXENMESKOAKOASIGORAETORRI. ELIZA MARRAZTEN BI EGUNETAN ADUNAKO ELIZA MARRAZTERA JOAN GARA, EGUN BATEAN ALDE BATETIK ETA HURRENGOAN BESTETIK. MARRAZTUTAKO PERSPEKTIBA EZBERDINAK IKUSI NAHI BADITUZUE GURE ESKOLAKO PASILLORA ETORRI! 

Adunatik Asteasura bizikletan

Astean zehar bizikletaren parte desberdinak ezagutu eta ongi prestatu ditugunez, inongo arazorik ez dugu izan. 3., 4., 5. eta 6. mailakoak eskolatik atera eta Asteasura bizikletaz joan gara. Aurreko ostiralean ez bezala, gaur eguraldia lagun izan dugu eta ez digu euririk egin. Oso ondo pasa dugu eta nahi baduzue inbidi pixka bat pasa, honako bideo hauek ikusi!!!

AIIAEIT

AOAANEAAIIAEIEUE.AS,IIA,OIOA,URAETAOLORANTEAERABILIBI  UN. VBNTRKPXWSDFGHIALOA  AAKORHNNMKPUN! PLASTILINA EGITEN ATZO ARRATSALDEAN PLASTILINA EGIN GENUEN.GATZA, IRINA, OLIOA, URA ETA KOLORANTEA ERABILI GENITUEN. BEGIRA ZER NOLAKO BOLA HANDIAK LORTU GENITUEN!

Bizikletak prestatzen Asteasura joateko

Hurrengo ostiralean Asteasura goaz bizikletan LH3tik - LH6ra. Gaur ostirala, bizikletak prestatzen egon gara: gurpilaren lodieraren araberako presio desberdintasunak, sillina altura egokian jarri, balaztak begiratu, balazta desberdinen ezaguera (diskoarekin edo diskoa gabe), kaskoa neurri egokian ondo jarri eta oreka lantzeko gin-kama ariketak egin ditugu.  Egileak: Irati eta Nahia

Basopeta eguna

Atzo, urtero bezala, bero handia egin arren, ikasturteko lehen txangoa egin genuen. Txabolak egiten eta elkarrekin hartuemanak sendotzen primeran ibili ginen. Argazkian klik egin argazki gehiago ikusteko

Ikasturte berria

Ikasturte berria hasi dugu. 2 urteko 5 ikasle hasi zaizkigu eta 2 ikasle joan. Beraz, aurten 71 ikasle eskolan. Talde kohesioa lantzeko jolasak antolatu ditugu eta gustura ibili gara denok. Bestalde, ondo hasi garenez, espero dugu hobetzea eta ondo pasatzea, asko ikastea...

EGUTEGIA 2016-2017

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...

Jaialdia 2016 (1 emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,... The Circus in Aduna antzerkian jasotako diruarekin izozki goxo goxoak jan genituen Zarautzera egin genuen irteeran. Thank you! Family!!!

ZIZURKILERA OINEZ

ZIZURKILERA  JOAN GINEN ETA HAN  HAMAIKETAKOA   EGIN  GENUEN.ERREKA IKUSIGENUEN ETA   ARRIAK     BOTA  GENITUEN. TXALBURUAK IKUSI GENITUEN. BEROA EGIN ARREN PRIMERAN PASA GENUEN.                                                                                                                                                                      

BERRITSU IRRATIA 1. emanaldia

Gaurko irratsaioa, 4,5,eta 6.mailako ikasleok egin dugu. Bertan, Joxerra Garzia,  euskal idazlea, kazetaria eta euskal herriko unibertsitateko irakaslea , elkarrizketatu dugu. Baita ere txisteak eta abesti ederrak entzuteko aukera izango duzue. Ea zuen gustukoa den!!!